Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4808

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira «Fast Track Innobideak» 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

2025eko martxoaren 27an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak «Fast Track Innobideak» 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea jasotzen duen Ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igarotako epean, hainbat eskaera jaso dira, izan ere, programaren xedea enpresen egungo premiekin lerrokatzen da, hain zuzen, berrikuntza-proiektuak gauzatuz lehiakortasuna areagotzea bilatzen duten enpresen premiekin. Programaren ardatza da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (2030 Euskadi) eta berrikuntza bultzatzeko bestelako ekintza osagarrietan bildutako espezializazio-esparruetan berrikuntza-proiektuak egiten laguntzea.

Horregatik, programari esleitutako baliabide ekonomikoak handituko ditu, aurrekontuaren aukeren barruan. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025erako «Fast Track Innobideak» laguntza-programa arautzen duten oinarrien 3. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa onartzea. Honela geratuko da:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 15.000.000 eurokoak dira eta 2 jarduketa-ildo independentetara bideratuta daude; enpresek horietarako sarbidea izan ahalko dute: 1. ildoak 14.800.000 euro ditu Berrikuntza Proiektuak egiten laguntzeko eta 2. ildoari 200.000 dagozkio berrikuntza sustatzeko kudeaketa aurreratuko ekintzak egiten laguntzeko.

Baliabide horiek SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarritako zuzkiduretatik eratorriko dira; aurrekontu horiek 2025erako Euskal Autonomia Erkidegorako Aurrekontu Orokorren barruan daude jasota.»

Bigarrena.– 2025 urterako «Fast Track Innobideak» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2025eko azaroaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala