Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4807

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira «Basque Digital Innovation Hub (BDIH)-Konexio» 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

2025eko uztailaren 30ean, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak «Basque Digital Innovation Hub (BDIH)-Konexio» 2025 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea jasotzen duen ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igarotako epean hainbat eskaera jaso dira, beraz, bidezkoa da, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Basque Digital Innovation HUB (BDIH)-Konexio» 2025 laguntza-programa arautzen duten oinarrien 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa onartzea. Honela geratuko da:

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

«1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2025eko baliabide ekonomikoak 1.950.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2025erako EAEko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.».

Bigarrena.– «Basque Digital Innovation Hub (BDIH)-Konexio» 2025 laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2025eko azaroaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala