Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4806

EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025eko «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

2025eko apirilaren 24an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2025eko «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igaro den epean, eskaera ugari jaso dira, programaren helburua enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko berriei finantza-laguntza ematea baita, ahal dela industria-arloko proiektuei edo prozesu-produktu horiei lotutako zerbitzuetakoei.

Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea 2025eko «Ekintzaile» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, honako modu honetan idazteko:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 2.490.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek EAEko 2025eko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– 2025eko «Ekintzaile» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2025eko urriaren 9a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala