
218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (140 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4805
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko dirulaguntzen 2025. urteko deialdia.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren 2025eko abuztuaren 29ko ebazpen baten bidez (2025eko irailaren 5eko EHAA, 168. zk.) memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko laguntzen 2025eko deialdia egin zen.
Deialdi horren ebazpenaren 14. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko proposamena egin du. Proposamen hori ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskineko zerrendan ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– Laguntzak adjudikatzea II. eranskineko zerrendako erakundeei (zenbatekoak eranskinean bertan zehazten dira). Minimis motakoak direnez gero, laguntza horiek honako hau bete behar dute: 2023/2831 (EE) Erregelamendua, Batzordearena, 2023ko abenduaren 13koa, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa).
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren lehendakariaren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea egongo da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2025eko azaroaren 5a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
RSS