
218. zk., 2025eko azaroaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4804
AGINDUA, 2025eko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gueñesko (Bizkaia) «Osotu Lanbarri» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena iraungitzat emateko dena, jarduerak uzteagatik.
Gueñesko (Bizkaia) «Osotu Lanbarri» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularra den «Fundación Osotu Lanbarri Fundazioa» erakundeak hasarazitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, ikastetxeak duen baimena iraungitzea eskatzen da, jarduerak uzteagatik.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren zehazten den Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena iraungitzeko, jarduerak uzteagatik:
Ikastetxearen kodeak: 015892 (EAE) eta 48019705 (unibertsala).
Izen generikoa: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Osotu Lanbarri».
Titularra: Fundación Osotu Lanbarri Fundazioa.
Helbidea: Lambarri 10.
Udalerria: Gueñes.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: 2 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa. «Artea», «Zientzia eta Teknologia», «Giza eta Gizarte zientziak» eta «Orokorra» modalitateak.
Bigarrena.– Ikastetxe horren jarduerak uzteagatiko baimena iraungitzeak 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.
Hirugarrena.– «Osotu Lanbarri» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuak bere dokumentazio akademiko guztia Gueñesko (Bizkaia) «Eretza Berri» Ikastetxe Publiko Integralera (ikastetxearen kodeak: 015757 eta 48018737) bidaliko du, bertan gordetzeko.
Laugarrena.– Berriz irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzeko arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak bete beharko dira.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS