
217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4789
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 240/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
240/2025 prozedura arrunta, 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko zerbitzuen oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2025eko otsailaren 27ko Ebazpena da, prestakuntza-ikastaroa ez gainditzeagatik demandatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko irailaren 30a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.
RSS