Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4787

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 30ekoa, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Amurrio eta Aiarako udal-mugarteetan (Araba) «Mendi» (30 MW) haize-parkeari dagokion proiektu eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatuak, baita atxikitako azpiegiturak ere.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren –Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako haize-energiatik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena– 7. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Mendi» haize-parkeari dagozkion proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, baita hari atxikitako azpiegiturena ere.

Hasierako proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren iragarkien bidez 2025eko apirilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta 2025eko maiatzaren 5eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Informazio publikoaren eta kontsulten izapidearen ondorioz, sustatzaileak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldatu ditu; hortaz, 21/2013 Legearen 38. artikuluan ezarritakoa aplikatu behar da eta berriro egin beharko da informazio publikoaren eta kontsulten izapidea.

Hauek dira sartutako aldaketak:

– Aerosorgailuen 3 kokapen kentzea (M-03, M-06 y M-07).

– Aerosorgailu baten kokapena lekualdatzea (M-05).

– Ezarri beharreko aerosorgailuen ezaugarriak aldatzea.

– Bideen trazadura eta erdi-tentsioko zangak partzialki aldatzea.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00029.

– «Mendi» haize-parkearen proiektua, 31,2 MW-ko potentzia instalatua, honetan datza:

• 110 m-ko abatz-altuerako eta 7,8 MW-eko potentzia unitarioko 4 aerosorgailu, 99,5 m-ko altuerako dorre anemometriko bat eta aerosorgailuen artean 30 kV-ko interkonexioko azpiegitura elektrikoa, Amurrioko udal-mugartean (Araba).

• Sortutako energia elektrikoa ebakuatzeko azpiegitura, hauek osatua:

– Sortutako energia ebakuatzeko 30 kV-ko lurpeko linea, ME-01 aerosorgailutik MENDI 30 kV sekzionamendu-zentroraino, 3,8 km-ko luzerakoa, Amurrio eta Aiarako udal-mugarteetan.

– Mendi 30 kV sekzionamendu-zentroa, ST Aiala 30 kV azpiestazioaren inguruetan, Aiarako udal-mugarteetan.

– 50 m-ko luzera duen linea, Mendi 30 kV sekzionamendu-zentroaren eta ST Aiala 30 kV azpiestazioaren artean, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU enpresa banatzailearena; bertara ebakuatuko da sortutako energia. Aiara udal-mugartean dago.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Green Devco Energy 5, SL (CIF: B72583867).

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Eraginpeko udal-mugarteak: Amurrio eta Aiara (Araba).

– Banaketa-sarera ebakuatzeko tokia: «ST AIALA 30.000» azpiestazioa, 30 kV-koa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUren jabetzakoa.

– Obra egiteko aurrekontua: 24.809.247,63 euro.

Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta informazio publikoaren izapidea bete behar du. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera egingo da izapide hori, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako Lurralde Ordezkaritza honi aurkeztu beharko zaizkio alegazioak, idatziz, erregistro orokorrean, EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala