
217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4786
AGINDUA, 2025eko urriaren 20koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» emateko 2025eko deialdia.
«Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» arautzen duen urriaren 3ko 145/2023 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, saria emateko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, urteko deialdiaren agindua argitaratzen denetik aurrera.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 5eko Aginduaren bidez, «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» emateko 2025eko deialdia onartu zen. Sariaren deialdia 2025eko ekainaren 12an argitaratu zen (EHAA, 110. zk.), eta hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 12an amaitu zen.
2025eko irailaren 22an, aipatutako aginduaren zazpigarren oinarriarekin bat etorriz, epaimahaia bildu zen saria merezi zuen hautagaitza ebaluatzeko eta hautatzeko. Hala, epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera hautagaitzak baloratu zituen, eta, txosten bat eta sari-proposamen bat egin zituen, bai eta aipamen berezi batena ere; ondoren, organo kudeatzaileari helarazi zitzaizkionak. Organo horrek, halaber, 2025eko urriaren 2an, ebazpen-proposamena helarazi zion organo ebazlea zen Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari.
Kide anitzeko organo horrek, gainera, eskura duen informazioan oinarriturik egiaztatu zuen proposatutako erakundeak saria jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko ekitaldiari dagokion «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» ematea Espainiako Gurutze Gorriak aurkeztutako Sareko Ahotsak praktikari.
Saria 3.000 eurokoa da, 2025eko ekainaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera.
Kide anitzeko organoak eskatuta, ohorezko aipamena egiten zaio Kuvu erakundeak aurkeztutako Bizihabi belaunaldien arteko bizikidetza-programari, baina ez du inolako eragin ekonomikorik izango.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS