Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4783

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko urriaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 7ko Aginduan (2025eko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 201. zk.). Agindu horren bidez, Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena aldatzen zaio. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/201 (3/2) laburpen-orrialdean eta 2025/4451 (2/1) orrialdean,

hau dio:

«AGINDUA, 2025eko urriaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.»

baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2025eko urriaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) "San Juan Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.»

2025/4451 (2/1) orrialdean, lehen paragrafoan,

hau dio:

«Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, Lehen Hezkuntzako gela egonkor baterako baimena eskatuz 2025-2026 ikasturterako.»

Hau esan behar du:

«Muskizko (Bizkaia) "San Juan Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, Lehen Hezkuntzako gela egonkor baterako baimena eskatuz 2025-2026 ikasturterako.»

2025/4451 (2/1) orrialdean, lehenengo ebatzian,

hau dio:

«Muskizko (Bizkaia) "San Juan Bautista" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Lehen Hezkuntzako gela egonkor bat gehitzeko (ikastetxearen kode-zenbakia: 014778 eta 48006361).

2025-2026 ikasturtetik aurrera, "San Juan Bautista" HLHIP Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:».

hau esan behar du:

«Muskizko (Bizkaia) "San Juan Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Lehen Hezkuntzako gela egonkor bat gehitzeko (ikastetxearen kode-zenbakia: 014778 eta 48006361).

2025-2026 ikasturtetik aurrera, "San Juan Ikastetxea" HLHIP Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:».

2025/4451 (2/1) orrialdean, lehenengo ebatzian,

hau dio:

«Izen espezifikoa: "San Juan Bautista".»

hau esan behar du:

«Izen espezifikoa: "San Juan Ikastetxea".»


Azterketa dokumentala