Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4781

EBAZPENA, 2025eko urriaren 30ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzak.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko, merezimendu-lehiaketaren bidez, bi dirulaguntza emateko 2025eko uztailaren 2ko ebazpena onartu zuen.

Bi eskaera aurkeztu dira eta Balorazio-batzordeak ebaluatu ditu.

Hori dela eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntza bat honako proiektu honi esleitzea:

«El sector público vasco: de la asignación de recursos a la prestación de servicios. Un modelo de evaluación de las políticas públicas en el ámbito financiero». Nerea Urrutia Torrealdai y José Ignacio Ansoategui Fernández de Arroyabe.

Bigarren artikulua.– Bigarren dirulaguntza hutsik uztea.

Hirugarren artikulua.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, errekurtsoa ez dela onartu ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 30a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala