Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4779

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, zeinaren bidez UPV/EHUko teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lekualdatze lehiaketa betetzeko deialdia egiten dena.

Euskal administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanpostuak lehiaketaren bidez eta izendapen askearen bidez hornitu behar dira behin betiko, Euskal Enplegu Publikoari buruzko Legearen arabera (11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, 94. artikulua).

Deialdi honen helburua hutsik dauden lanpostuak betetzea da, zeinak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta aurrekontu zuzkidura duten. Lanpostu horiek lehiaketa prozeduraren bidez bete behar dira, UPV/EHUko lanpostuen zerrendan ezarritakoaren arabera, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren.

Eskuordetu zaizkidan eskumenak erabiliz (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta haren gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena, 2025eko otsailaren 19ko EHAA), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Euskal Herriko Unibertsitateko TEKAZEL karrerako funtzionarioentzako lekualdatze lehiaketarako.

Bigarrena.– Deialdi honen oinarriak Unibertsitatearen webgunean kontsulta daitezke: https://www.ehu.eus/eu

Hirugarrena.– Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke gerenteari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean. Epeak hasiko dira kontatzen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Leioa, 2025eko azaroaren 3a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.


Azterketa dokumentala