
217. zk., 2025eko azaroaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
LEINTZ UDAL EUSKALTEGIA
4778
IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Euskaltegiko lehendakariaren 2025eko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, Leintz Udal Euskaltegiaren 2025eko enplegu publikoaren eskaintza hau onartu da:
FUNTZIONARIOAK
– Izena: Irakaslea.
Lanpostu hutsak: 1.
Azpieskala: zerbitzu bereziak.
Eskala: administrazio berezia.
Taldea: A2.
Titulazio maila: ingeniaritza teknikoa, diplomatura edo unibertsitate-gradua edo baliokidea.
Txanda: librea.
Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa.
Hizkuntza-eskakizuna: 4 TP.
Erabaki honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Lehendakaritza honi, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahal izango da, aukeran, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30, 114-c eta 112.3 artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1989 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Berraztertzeko errekurtsoa jartzea aukeratuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertzeko errekurtsoaren berariazko erabakia jakinarazi arte edo errekurtsoa jarri eta inolako jakinarazpenik jaso gabe hilabete igaro arte, ordutik aurrera administrazio-isilunez ez dela onartu ulertu ahal izango baita.
Eta hori guztiori, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztea oztopatu gabe.
Eskoriatza, 2025eko urriaren 29a.
Leintz Udal Euskaltegiko lehendakaria,
EDORTA ZUBIZARRETA ALEGRÍA.
RSS