
214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4729
IRAGARKIA, 2025eko urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko prozedura hasten duten erabakiak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2024ko laguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko prozedura hasteko erabakiak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2024-05-06ko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS