
214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 8 orri.)
- EPUB (362 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4725
EBAZPENA, 2025eko urriaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko dena.
Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legeak Lanbide zuzenbide pribatuko ente publiko moduan osatu du. Lege horretan aldaketa bat sartu zuen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituenak) azken xedapenetako hirugarrenaren bidez. Bada, eraldaketa 2025eko ekainaren 1ean egin zen eraginkor, hain zuzen ere apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartu zituenean.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduak zehazten ditu bai Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikora atxikitzen diren funtzionarioen zerrenda, bai Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak subrogazioan dituen lan-kontratupekoak.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 11.f) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluari dagokio, Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, zuzenbide pribatuko ente publikoaren lanpostuen zerrenda onartzea. Zerrenda hori, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostuen zerrenda hau izapidetzean aipatu dekretuan xedatutakoa bete da, aplikagarriak zaizkion gainerako arauekin batera.
Beraz, Administrazio Kontseiluak 2025eko urriaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari atxikitako funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa (ebazpen honen eranskinean jasota dago) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko urriaren 27an hartu duen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, organo beraren aurka, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS