Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4722

202/2025 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua aldatzen duena; irakaskuntza horiei dagozkien irakasle lan-kontratudunentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat daude gordeta lanpostu horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapitulua irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoa da, eta bertan jasotzen da lanpostu-zerrenden figura, lanpostu-zerrendak prestatzeko zaindu behar diren prozedura-bideak zehazten direlarik.

Lanpostu-zerrenda etengabe eguneratu behar da, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko.

2025eko apirilaren 10ean, martxoaren 25eko 69/2025 Dekretua argitaratu zen. Dekretu haren bidez onartu zen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrenda 2024-2025 ikasturterako; irakaskuntza horiei dagozkien irakasle lan-kontratudunentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat daude gordeta lanpostu horiek.

69/2025 Dekretuan jasota egon behar zuen Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian agertzen diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen duten ikastetxeetako zuzendaritza-karguei ordaindu behar zaien berariazko osagarriaren % 30eko igoeraren eguneratzea, baina, akats baten ondorioz, taula guztietako zenbatekoei aplikatu zitzaien igoera hori, bai zuzendaritza-karguei, bai zuzendaritzakoak ez direnei.

Era berean, laugarren xedapen gehigarriko taula batzuetan, akats baten ondorioz, aipatu gabe utzi dira ikasketaburu ondokoaren eta administratzaile ondokoaren zuzendaritza-karguak; halaber, lehenengo xedapen gehigarriko taulan, ez zen zuzena Irakaskuntza Ertaineko institutu teknikoetako irakasleen kidegorako ezarritako berariazko osagarri orokorra, eta, beraz, zuzendu egin behar da.

Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten da lehenengo xedapen gehigarriko taulan Irakaskuntza Ertaineko institutu teknikoetako irakasleen kidegorako ezarritako berariazko osagarri orokorra, eta honela idatzita geratzen da:

«LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, eta jarraian zehaztu da, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen 19. artikuluan arautzen den bezala.

BOG: Berariazko osagarria, guztira.

BOO: Berariazko osagarri orokorra.

DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren mailetako kapitalizazioetatik datorrena.

(Ikus .PDF)

».

Bigarren artikulua.– Aldatu egiten dira laugarren xedapen gehigarriko tauletako zenbatekoak, eta honela idatzita geratzen dira:

«LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritzako egitekoak egiteak berekin dakar dekretu honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: 177/1990 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupeko unibertsitatekoez besteko irakasle funtzionarien ordainketei buruzkoa. Unibertsitateaz kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere lehenengo xedapen gehigarrian zehazten den bezala banatuta, hileka.

Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoa.

Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoa.

Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.

Arte Plastiko eta Diseinuko katedradunen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa.

Irakaskuntza Ertaineko institutu teknikoetako irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.

(Ikus .PDF)

Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa aplikatzeko, ikastetxe guztietan –Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik– honela zehaztuko da ikastetxeko ikasle-kopurua: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.

Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, ikastetxe horretan urrutiko irakaskuntza ofizialetan matrikulatutako pertsonak zenbatuko dira.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasle-kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasle-kopuruaren batura hartuko da kontuan. Azken kasu horretan, ohiko ikasturtearen iraupenari dagokionez enplegurako prestakuntza-ikastaroek aurreikusita duten iraupenaren arabera haztatuko da ikasle-kopurua.

Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, horrela kalkulatuko da ikastetxeko gela-kopurua: irakaskuntza arautuetako ikasturtearen hasierako matrikula-datuetan ageri diren taldeak bider 1,6ko indize zuzentzailea.

Pertsona berak bi kargu baditu, zenbateko altueneko kargua soilik ordainduko zaio. Halaber, baldin eta, zerbitzuaren beharrizanak eraginda, pertsona berari esleitzen bazaizkio zuzendaritza-kargu bat edo kargu akademiko bat eta talde baten tutore-egitekoak, zenbateko altueneko kargua soilik ordainduko zaio kasu bakoitzean: edo karguari dagokion osagarria, edo tutore-egitekoak edo zikloko koordinatzaile-egitekoak ordaintzeko pizgarri ekonomiko osagarria».

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala