
214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4720
AGINDUA, 2025eko urriaren 28koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordea osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio izendapen hori egitea.
Era berean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenez, «Haien autonomia bermatzeko, aipatu funtzionarioak lau urterako izendatuko dira eta agintaldia iraungitzeagatik edo batzordeburuak euren betebeharrak larriki ez betetzeagatik, euren eginkizuna betetzeko ezgaitasun iraunkorragatik, gerora sortutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatiko kondenagatik dagokion prozedura bete ondoren baino ezingo dira kargutik kendu».
Hala ere, bokaletako batek, Ana Isabel Garcia Maté andereak, 2023ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez izendatu zenak (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Agindua, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu eta izendatzen duena, eta haren osaera argitara ematen duena), erretiroagatik uko formala jakinarazi zuen 2025eko irailaren 19an eta, ondorioz, batzordekide izateari uzten dio.
Deialdi publikoaren bidez hasi da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko prozedura. Deialdi horretan ezartzen denez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez egingo da izendapena, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2025eko irailaren 29an amaitu zen.
Behin hura betetzeko ezarritako prozedura amaituta, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ana Isabel García Maté anderea, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kidea, kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskertzea.
2. artikulua.– Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea izendatzea Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide, 4 urterako.
3. artikulua.– Honako hauek osatuko dute gaur egun Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea:
Presidentea:
– Ana Aguirre Uriz andrea, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendaria.
Kideak:
– Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS