Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4717

EBAZPENA, 2025eko urriaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2025. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko eta ukatzeko dena. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egin ditzaten, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezar ditzaten ere, betiere minimis laguntzen araubidea baliatuta.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA, 39. zk.), 2025. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten zaie aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere, minimis laguntzen araubidea baliatuta.

Ebazpen horren 9 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Aipatutako artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehaztu behar dira dirulaguntza eman zaien enpresak edo entitateak, esleitu zaizkien diru-zenbatekoak, ordezko izango diren entitateak, gehieneko zenbatekoarekin, eta ukatu diren eskariak, ukatzeko arrazoiekin.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, 1. lineari dagokionez, berrehun eta berrogeita bat mila zazpiehun eta berrogei euro eta hogeita lau zentimo (241.740,24 euro) eman dira, eta bigarren lineari dagokionez, hirurogeita lau mila eta hogeita zortzi euro eta hogeita bost zentimo (64.028,25 euro) eman dira. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera (otsailaren 26ko EHAA, 39. zk.), emandako dirulaguntzek minimis izaera dute.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Hirugarrena.– Laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera dirulaguntzei uko egiteko, halaxe ezartzen baita Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 10. a) artikuluan.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala