
214. zk., 2025eko azaroaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4713
EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko urriaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 30eko Ebazpenaren hamazazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; uztailaren 30eko EHAA, 165. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2025eko urriaren 20an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko urriaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren ikuskapen-eskalako ofizial kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS