
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4709
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 41/2024 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.
Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten da 2025eko abuztuaren 12an eman dela ebazpena, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke aipatutako sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 23a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAÑA.
RSS