
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 4 orri.)
- EPUB (151 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4703
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena 2025. urterako.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko 2025eko deialdia egin zen (EHAA, 168zk, 2025eko irailaren 5a).
Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri diren entitateek atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren entitateek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.
Hirugarrena.– Dirulaguntzak ematea III. eranskinean zerrendatutako entitateei (kopuruak eranskinean bertan adierazten dira). Minimis laguntzak direnez, bete beharko dute Batzordeak 2023ko abenduaren 13an onartutako 2023/2831 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa).
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.
Bilbao, 2025eko urriaren 28a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
RSS