Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4702

EBAZPENA, 2025eko urriaren 23koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie, 2025ean, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei.

Osasuneko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduaren bidez, EAEn gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2025eko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egin zen. Agindu horren 13. oinarriaren arabera, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio laguntzen deialdia ebaztea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.

Bada, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren 2025eko urriaren 22ko proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei ematea dirulaguntzak. Bertan, elkarteen izena, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteei dirulaguntzarik ez ematea. Bertan, elkarteen izena, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta ukatzeko arrazoia adierazten dira.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 23a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala