
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
ESKORIATZAKO UDALA
4696
IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldaketari buruzkoa.
2025eko urriaren 16ko Alkatetza Erabakiaren bidez, honako erabaki hauek hartu ziren:
Lehenengoa.– 2025eko lan-eskaintza publikoa aldatzea eta ondoren esango den moduan onartzea.
FUNTZIONARIOAK
● Izena: H@ZI Idazkaritzako administraria.
Lanpostu hutsak: 1.
Azpieskala: administraria.
Eskala: administrazio orokorra.
Taldea: C1.
Titulazio-maila: batxilergoa edo teknikaria edo baliokidea.
Txanda: librea.
Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa.
Hizkuntza-eskakizuna: C1.
Derrigortasun-data: 2021-01-26.
● Izena: Zerbitzu ekonomikoetako erdi-mailako teknikaria.
Lanpostu hutsak: 1.
Azpieskala: teknikoa.
Eskala: administrazio berezia.
Taldea: A2.
Titulazio-maila: Zientzia ekonomikoetan diploma edo gradu baliokidea.
Txanda: librea.
Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa.
Hizkuntza-eskakizuna: C1.
Derrigortasun-data: 2012-12-20.
● Izena: Bibliotekako arduraduna.
Lanpostu hutsak: 1.
Azpieskala: teknikoa.
Eskala: administrazio berezia.
Taldea: A2.
Titulazio-maila: gradua, ingeniari teknikoa, unibertsitate-diplomaduna, arkitekto teknikoa, 3. mailako lanbide-heziketa edo baliokidea.
Txanda: barne-sustapena.
Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa.
Hizkuntza-eskakizuna: C1.
Derrigortasun-data: 2002-01-10.
Bigarrena.– Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Erabaki honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Alkatetza honi, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahal izango da, aukeran, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30, 114 c) eta 112.3 artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1989 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Berraztertze-errekurtsoa jartzea aukeratuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertze-errekurtsoaren berariazko erabakia jakinarazi arte edo errekurtsoa jarri eta inolako jakinarazpenik jaso gabe hilabete igaro arte, ordutik aurrera administrazio-isilunez ez dela onartu ulertu ahal izango baita.
Eta hori guztiori, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztearen kalterik gabe.
Eskoriatza, 2025eko urriaren 21a.
Alkatea,
EDORTA ZUBIZARRETA ALEGRIA.
RSS