Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4693

1035/2025 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Atal Korporatiboko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio-Sistemen Zuzendariordetzan Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzuan (Giza Baliabideen Arloa).

Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzuan (Giza Baliabideen Arloa) Atal Korporatiboko buruaren lanpostua hutsik dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Lehenengoa.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza, Kudeaketako Informazio Sistemen-Negozioetarako Aplikazioen Zerbitzua (Giza Baliabideen Arloa).

Lanaldia: zatitua (Vitoria-Gasteiz).

Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE (derrigortasun-data: 2013-12-03).

Bigarrena.– Lanpostuaren funtzioak.

2.1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren egungo SAP plataformen bilakaeratik eratorritako proiektuak koordinatzea eta sustatzea.

2.2.– Ekimenak sustatzea eta ezartzea, Plangintzako eta Kudeaketako, Hautaketako eta Horniketako, eta Garapeneko eta Prestakuntzako Arloetako informazio-sistemen testuinguruan.

2.3.– Aplikazioen mantentze integraleko kudeatutako zerbitzu-eredu bat ezartzea, Giza Baliabideen Arlorako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren egungo beharrekin bat datorrena.

2.4.– EJIEkin koordinatzea eta harremanetan jartzea, datuekin zerikusia duten azpiegiturak eta zerbitzuak hornitzeko.

2.5.– Kontratuen kudeaketa.

2.6.– Taldeen eta pertsonen kudeaketa.

Hirugarrena.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea administrazio publikoan A2 lanbide-taldean.

c) Informatika Ingeniaritzako titulu akademikoa edo egungo baliokidea izatea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerakoak betetzea.

Laugarrena.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Gutxienez 4 urteko esperientzia izatea erabiltzaile-bolumen handiko SAP plataformen kudeaketan, esparru sanitarioan.

– Gutxienez 4 urteko esperientzia izatea SAP sisteman, Giza Baliabideen arloan, sektore publikorako HCMen (HCM-Pse).

– Prestakuntza espezifikoa: aplikazioen eta web-teknologien elkarreragingarritasuna.

– Sektore publikoari eta ingurune sanitarioari buruzko ezagutza izatea.

– Esperientzia izatea taldeen eta langileen kudeaketan.

– Euskararen ezagutza izatea, 3. hizkuntza-eskakizuna.

Era berean, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

Bosgarrena.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

Seigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.

Zazpigarrena.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzordeko burua Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren eskuordea izango da, eta kide hauek izango ditu: Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria, Informatika eta Informazio Sistemen zuzendariordea eta Giza Baliabideen Zuzendaritzako goi-mailako teknikari bat (azken horrek idazkari gisa jardungo du).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

Zortzigarrena.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

Bederatzigarrena.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da. Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

Hamargarrena.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala