
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 5 orri.)
- EPUB (237 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4690
1727/2025 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Egonkortzeko EPEko lehiaketa-oposizioko sistemaren eranskineko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022-Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenak aldatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1216/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau aldatu zen: azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022-Egonkortzeko EPE-etako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1775/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenak aldatu zuen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 1725/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren lehiaketa-oposizioko sistemaren (Egonkortzeko EPEa) txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 561/2025 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak gaitu ziren, beharrezko izapideak egin ditzaten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022-Egonkortzeko EPE-etan deitutako hautaketa-prozesuetan esleitutako destinoez jabetzeari dagokionez.
Bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16. oinarrian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1216/2025 Ebazpenaren laugarren eta bosgarren apartatuetan xedatutakoarekin, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Egonkortzeko EPEko lehiaketa-oposizioko sistemaren eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu direla medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako Lehen Mailako Arretako Pediatria Unitateetako destinoetan.
Bigarrena.– Esleipendunek 5 egun balioduneko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko da destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek zita eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Espainiako nazionalitatea ez duten eta parte hartzeko eskubidea duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, bai eta, beste estatu bateko nazional batekin lotura badute, harekin ahaidetasun-lotura dutela eta haren kontura bizi direla edo haren kargura daudela egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, non azken horrek adierazten duen ez dagoela ezkontidearengandik legez bananduta eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez daudela desgaituta edo egoera baliokidean, eta ez dutela diziplinazko zehapenik edo baliokiderik beren estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten dienik.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dutela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Azaldutakoaren arabera lanpostuaz jabetzen diren izangaiak dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko dira lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS