
213. zk., 2025eko azaroaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4688
921/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Agustín Jimeno Santiago jauna Lan-Harremanen Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 1eko 577/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 12ko EHAA, 156. zk.), Agustín Jimeno Santiago jauna Lan-Harremanen Zerbitzu Korporatiboko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Agustín Jimeno Santiago jauna Lan-Harremanen Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko irailaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS