Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2025eko azaroaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4681

EBAZPENA, 2025eko urriaren 17koa, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita 2024-2025 ikasturterako beka-deialdia, nautika- eta arrantza-arloko ikasketak egiteko Pasaiako CIFP Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolan.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez, beka-deialdi bat argitaratu zen, hain zuzen ere 2024-2025 ikasturtean nautika- eta arrantza-arloko ikasketak egiteko honako ikastetxe hauetan: Pasaiako «Blas de Lezo» itsasorako eta arrantzarako ikastetxea; Bermeoko itsasorako eta arrantzarako lanbide-heziketako ikastetxea, eta Ondarroako Antiguako Ama itsasorako eta arrantzarako lanbide-heziketako ikastetxea (2025eko ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.).

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adjudikatu egingo da 2024-2025 ikasturterako beka-deialdia, itsaso- eta arrantza-arloko ikasketak egiteko Pasaiako «Blas de Lezo» itsasorako eta arrantzarako ikastetxean, Bermeoko itsasorako eta arrantzarako lanbide-heziketako ikastetxean eta Ondarroako Antiguako Ama itsasorako eta arrantzarako lanbide-heziketako ikastetxean. Ondorioz, onuradunak eta onartu ez direnak zerrendatuko dira, ebazpen honen zerrendetan jaso bezala.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote pertsona edo entitate interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Aurkezteko epea: hilabete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 17a.

Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea,

LEANDRO AZCUE MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala