Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2025eko azaroaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4678

AGINDUA, 2025eko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita enpresa-egonaldietarako beken deialdia, 2025-2026 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, lantokiko prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat.

Datozen urteetan, aldaketa handiak, oso sakonak eta oso azkarrak biziko ditugu. Aldaketa horiek aukera handiak irekiko dituzte, eta hain garrantzitsuak izango dira ezen eragina izango baitute gure bizimoduan, bai bizitza pertsonalean, bai profesionalean. Enpresa-kudeaketako eredu-aldaketek, aldaketa demografikoek, globalizazioa bezalako faktoreek eta gizarteak bizi duen aurrekaririk gabeko osasun-egoera globalak eragin zuzena izango dute hezkuntza- eta lanbide-sisteman, eta inpaktu nabarmena izango du horrek prestakuntzan eta enpleguan, zeina zehatz-mehatz ebaluatu behar baita. Horrek guztiorrek behartzen du egin beharreko eraldaketak egitera, sortzen diren erronka berriei aurre egiteko prest egon dadin lanbide-heziketa eta, zehazki, lantokietako prestakuntza.

Ildo horretan, lanbide-heziketak aurrehartze-jarrera izan behar du, aitzineratuz eta beste gisa batean lan egiteko premia erantsian zentratuz bere indarrak, beste helburu eta xede batzuekin, beste antolaketa batekin, etorkizunaren ikuspegi moderno batekin eta egiteko modu ezberdina bilatzeko premiarekin, pertsonen eta erakundeen arteko, baina, batez ere, LHko zentroen eta enpresen arteko lankidetza eta kooperazioa oinarri duen modu bat, lanbide-heziketa lan-merkatuaren berregituraketara egokitzeko gisan, etengabeko eta beharrezko elkarrekintza sortuz.

Eusko Jaurlaritzaren jarduera-esparru estrategikoaren arabera, lanbide-heziketa zutabe bat da, hazkunde iraunkorrarekiko eta giza garapenarekiko konpromisoan kokatzen diren pertsonen aldeko konpromisoan kokatzen den zutabea, hain zuzen. Lanbide-heziketak hezkuntzaren ingurune naturala du abiapuntu, baina inpaktu handia du euskal ekonomiaren beste arlo batzuetan ere, eragina baitu bai langileen enplegagarritasunean, bai enpresen lehiakortasunean.

Belaunaldi berriek konpetentzia, jarrera eta esperientzia espektro zabala eskuratu beharko dute, bai prestakuntza-zentroan, bai lantokian, eta gizarte-erronkaren bidez estimulatuko da konpetentzia horien garapena, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea sustatuta. Enpresako praktika funtsezko faktorea da barneratze horretarako, eta, testuinguru horretan, lantokiko prestakuntzako modulua lanbide-konpetentziak eta giza konpetentzia batu, garatu eta baliozkotzen dituen gune bat da. Hori dela eta, lanpostu berriak arrakastaz lortzeko, etengabe egokitu ahal izateko moduko gaitasunak izan beharko dituzte pertsonek. Egokitzeko, autokudeatzeko eta denbora laburrean ezagutza berriak etengabe eskuratzeko gaitasunak direla eta, funtsezko eta ezinbesteko faktorea da enpresa-egonaldia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako politikak bilduko dituen esparrua arautu nahi du; izan ere, garrantzi handia du horrek sistema ekonomiko berrian, Euskadi baldintza onetan koka dadin Euskadik helburu duen eredu ekonomikoan. Eta horretarako, hazkunde zentzuzko, jasangarri eta integratzaile batean oinarritutako ekonomia bultzatuko da, eta, era berean, kalitatezko enplegu egonkorra sortzea sustatuko, gizarte-kohesioa handiagoa lortzeko bidean.

Enpresaren eta ikastetxeetako prestakuntzaren artean azken urteotan garatu diren txandakatze-esperientzien balorazio positiboa dela eta, ekainaren 28ko 4/2018 Legean ideia hau sortu da, besteak beste: gure produkzio-sistemarekiko loturak sustatzen jarraitzea eta, horretarako, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako zentroen arteko lankidetza indartzea, balioa elkarrekin sortzeko xedez.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (3/2020 Lege Organikoak aldatuta), 42.2 artikuluaren 3. paragrafoan, ezartzen du heziketa-ziklo guztiek prestakuntza dualeko fase praktiko bat izango dutela lantokietan. Halaber, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 32/2008 Dekretua aldatzen duten otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuak lantokiko prestakuntzako modulua jaso eta garatzen du. Modulu hori titulu bakoitzerako zehazten da titulua sortzeko errege-dekretuan eta modulu bakoitzari esleitutako FCTS kreditu-kopurua eta iraupen-orduak finkatzen dituen curriculuma ezartzen duen dekretuan.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak 55.1 artikuluan dioen bezala, lanbide-heziketaren izaera dualari dagokionez, Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionalari lotutako C eta D graduetako lanbide-heziketako eskaintza guztia duala izango da, eta enpresako edo pareko organismoko prestakuntza-fase bat ere izango du. E Graduko espezializazio-ikastaroen eskaintzak izaera duala izango du, 52. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitako baldintzetan. A eta B graduen eskaintzak izaera hori izan dezake, edo ez, prestakuntza bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Era berean, Lanbide Heziketako Sistemaren Antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak ezartzen du enpresako edo pareko organismoko prestakuntza sartu behar dela C eta D graduetarako prestakuntza-eskaintza guztietan aurreikusitako curriculumaren atal integratu gisa, eta enpresan egindako egonaldi hori kontuan har daitekeela E, B eta A graduen kasuan. Enpresako prestakuntza curriculumeko prestakuntzatzat hartuko da, curriculumaren ikaskuntzaren emaitzak lortzen laguntzen baitu, eta ez baitu ekarriko langile bati dagozkion funtzioak ordeztea.

Halaber, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan dago araututa zein diren prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko, bai eta urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuan xedatutakoaren babesean lanekoak ez diren praktikak egiten dituzten pertsonak sartzeko baldintzak ere.

Horregatik guztiagatik, agindu-proiektua aztertzeko, kontuan hartuko da dirulaguntzen eta laguntzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian ezarritako dirulaguntza-araubidea. Gaur egun, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean (aurrerantzean, DAEL) dago jasota araubide hori. Lege horrek, oinarrizko araudiaz gain –Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) eta 887/2006 Errege Dekretuaren (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua) oinarrizko manuak–, zeinak zuzenean (gehienetan) edo igorpen bidez (kasu batzuetan) jasotzen baitu erregulazio gehigarri propio bat, araudi integratu eta oso bat eratzen du, salbuespena dela lege horrek azken xedapenetako hirugarrenean aurreikusten duen erregelamendu-garapena.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Enpresa-egonaldietarako beken deialdia egitea, 2025-2026 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, lantokiko prestakuntzako modulua egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, eta deialdia arautzen duten oinarriak onartzea.

Agindu honen eranskin gisa jaso dira oinarriak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira bi epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

ERANSKINA
ENPRESA-EGONALDIETARAKO BEKEN DEIALDIAREN OINARRIAK, 2025-2026 IKASTURTEAN, IRAILETIK MARTXORA BITARTEAN, LANTOKIKO PRESTAKUNTZAKO MODULUA EGITEN DUTEN LANBIDE-HEZIKETAKO IKASLEENTZAT
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

1.– Agindu honen xedea da enpresa-egonaldietarako beken deialdia egitea lanbide-heziketako ikasleentzat, enpresako prestakuntza edo lantokiko prestakuntza (FCT) modulua edo gainditu gabe duten beste moduluren bat egiten badute 2025-2026 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, eta 2026ko martxoan ebaluatuko badute.

2.– Egonaldian diruz lagundu daitekeen aldia hilabete batetik hiru hilabetera bitartekoa izango da, eta enpresako prestakuntza edo lantokiko prestakuntza (FCT) modulua egin ondoren garatuko da, edo gainditu gabeko modulua edo moduluak prestatzen diren bitartean. Izan ere, gerta daiteke FCT modulua irailean ez hastea, eta, beranduenez, 2. mailako azken ebaluazioa egin aurretik amaitu behar da (normalean, martxoan egiten da ebaluazio hori).

3.– Egonaldi hori egiteko, enpresak eta ikastetxeak izenpetutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzak bete beharko dira; hitzarmen horren eredua agindu honen II. eranskinean dago.

2. artikulua.– Beka-kopurua eta zenbatekoa.

1.– Guztira 410 beka emango dira, eta onuradun bakoitzak, gehienez ere, 1.800 euro garbi jasoko ditu (600 euro hilean).

2.– Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du ikasle bekadun horien kotizazioa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean: hau da, 224,52 euro bekaren onuradun bakoitzeko eta egonaldi osorako. Zenbateko hori kalkulatzeko, kontuan izan da otsailaren 25eko PJC/178/2025 Agindua, Gizarte Segurantzari, langabeziari, jarduera uzteagatiko babesari, Soldatak Bermatzeko Funtsari eta lanbide-heziketari dagozkien kotizazioen lege-arauak garatzen dituena 2025eko ekitaldirako.

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Deialdi honetara bideratzen den kredituaren gehieneko zenbateko osoa zortziehun eta hogeita hamar mila eta berrogeita hamahiru euro eta hogei zentimokoa (830.053,20) izango da.

2.– Bekak (guztira 410) lanbide-heziketako prestakuntza-mailaren arabera banatuko dira, honako proportzio honetan:

• Beken % 20, hau da, 82 beka, oinarrizko lanbide-heziketako ikasleentzat.

• Beken % 50, hau da, 205 beka, erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat.

• Beken % 30, hau da, 123 beka, goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat.

3.– LHko prestakuntza-maila bakoitzean eskainitako plaza guztietatik, % 5 gordeko da eskabidearen egunean % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat. Zenbaki oso hurbilenera biribilduko da.

4.– Prestakuntza-maila bati edo batzuei esleitutako beka guztiak ez badira ematen, beken gerakina proportzionalki banatuko da, aurreko paragrafoan adierazitako ehunekoei jarraikiz.

4. artikulua.– Onuradunek bete beharreko baldintzak.

1.– 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta egotea, bigarren mailan, eta enpresako prestakuntza, lantokiko prestakuntza (FCT) modulua edo gainditu gabeko modulu bat edo batzuk egitea.

2.– Enpresak interesa izatea onuradunak egonaldia bertan egiteko. Enpresaren interes hori gauzatuko da II. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatuta.

3.– Ez izatea 30 urtetik gora 2025eko abenduaren 31n, salbu eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen kasuan, horiek ez baitute adin-mugarik izango.

4.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.9 artikulua aplikatuz, eskabidearekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, betebehar hauek betetzen diren egiaztatzeko:

a) Ez izatea zigorrik, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik, eta ez egotea sartuta laguntzak jasotzeko legezko debekuren batean, berariaz aipatuta sexu-bereizkeriagatiko debekuak, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin.

b) Adieraztea eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

c) Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren esku jartzea enpresekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenak, programak onartzeko erabilitako aplikazio elektronikoaren bidez.

5. artikulua.– Eskabideak.

1.– Helbide honetan eskura daiteke beken informazio-fitxa, zeinetan jasotzen baitira eskabidea izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta zeinaren bidez jotzen baita eskabide-inprimakira (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1058708). Horrela egin daiteke:

a) Elektronikoki, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak horretarako gaitutako aplikazio informatikoaren bidez, kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa erantsita. Horretarako, ziurtagiri digitalaren bidez identifikatu behar da helbide honetan:

https://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginF.do?idioma=es

b) Aurrez aurre. Eskabidea bete behar da, posta elektronikoko identifikazioarekin (helbide elektronikoa eta pasahitza), esteka honetan:

https://www.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginF.do?idioma=es

Ikastetxeak eskatzaileen eskura izango du eskabidea egiteko behar den dokumentazioa.

Ikastetxe pribatuek eskabideak jaso eta beken aplikazioaren bidez bidaliko dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Antolaketa eta Plangintza Zuzendaritzara, erregistratu ahal izan daitezen.

Eskabidea bete eta sinatu ondoren, hemen aurkeztu ahal izango da:

– 2025-2026 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxean.

– Zuzenean zerbitzuan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetariko edozeinetan, lege horretan ezarritako baldintzen arabera, eta zein ikastetxetarako den adierazita. Dokumentazioa postetxean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da postetxeko langileek, ziurtatu baino lehen, data eta zigilua jar diezaioten eskabide-orriari. Hala egin ezean, ikastetxean sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da. Zuzenean zerbitzuan eskabideak aurkezteko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean helbidean, edo, bestela, aurretiazko hitzordua eskatu edo ezeztatzeko telefonoan: 945 01 90 00.

2.– Adingabeak badira, amak, aitak edo legezko tutoreak sinatu beharko du eskabidea.

3.– Eskabide hori aurkezten bada, berez onartzen dira deialdiaren oinarriak.

4.– Eskabidearekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

– Ikasleek «Hirugarrenen alta»ren dokumentua aurkeztu beharko dute. Elektronikoki izapidetu ahal izango dute, egoitza elektronikoan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: (https://www.euskadi.eus/altaterceros). Onuraduna adin nagusikoa bada, berak bete beharko du agiri hori, eta berak izan behar du banku-kontuaren titularra. Aldiz, bekaren onuraduna adingabea bada, amak, aitak edo legezko tutoreak egingo dute hirugarrenaren alta, eta horiek izango dira banku-kontuaren titularrak. Onuradunaren aldeko lehenengo betebeharra onartu baino lehen eman behar da izena hirugarrenen erregistroan, hau da, onuraduna laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen zaion onuradun gisa hautatu ondoren (salbu eta administrazio honekin duen beste harreman juridiko baten ondorioz badago inskribatuta). Beraz, laguntza-eskabideak ezin izango dira akastuntzat jo ez daudelako alta emanda hirugarrenen erregistroan, lehenengo betebeharra onartu aurretik baino ez baita ezinbestean bete behar baldintza hori (irailaren 30eko 211/1997 Dekretua).

– Ikastetxeek hau erantsi behar dute: enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena (deialdi honen II. eranskina).

– Desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserbatutako plazetarako: lurralde historiko horretako foru-aldundiko Gizarte Ekintza Sailak edo administrazio publikoko organo baliokideak emandako ziurtagiria. Han, legez aitortu beharko da eskatzaileak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.

5.– Erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.9 artikulua aplikatuz, betebehar hauek betetzen direla egiaztatzeko:

5.1.– Ez izatea zigorrik, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik, eta ez egotea sartuta laguntzak jasotzeko legezko debekuren batean, berariaz aipatuta sexu-bereizkeriagatiko debekuak, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin.

5.2.– Adieraztea eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

5.3.– Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan zehaztutako egoeretako batean ere.

6.– Inskribatzeko unean, egiaztatu egingo da interesdunak baliozko erabiltzailea eta pasahitza dituela Ikasgunean, beharrezkoa izango baita eskabidearen jarraipena egiteko. Hala ez bada, hemen erregistratu beharko da: https://https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

7.– II. eta III. eranskinetan jasotako ereduak deialdiaren oinarrien parte dira, 20/2023 Legean xedatutakoa betez.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

7. artikulua.– Bekak emateko prozedura, balorazio-irizpideak eta adjudikatzeko modua.

1.– Deialdiaren xede diren bekak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, hau da, aurkeztutako eskabideak konparatuko dira, eta lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da haien artean, artikulu honen 2. apartatuan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.

2.– Hauek izango dira balorazio-irizpideak:

a) Lanbide Heziketako zikloko lehenengo ikasturteko batez besteko nota, balorazio honekin:

• (>=9) eta (<=10): 2,75 puntu.

• (>=7) eta (<9): 2,15 puntu.

• (>=6) eta (<7): 1,10 puntu.

• (>=5) eta (<6): 0,5 puntu.

• (<5): 0 puntu.

3.– Eskabideen arteko berdinketa izanez gero, aplikazio informatikoak egindako ausazko prozedura bat erabiliko da. Eskabidea grabatzeko unean, aplikazio informatikoak zenbaki oso bat esleituko dio eskabide bakoitzari, 1 eta 9.999.999.999 bitartekoa. Berdinketak hautsi behar diren kasuetan erabiliko da zenbaki hori. Zenbaki txikienari emango zaio lehentasuna.

4.– Aurreko irizpideak aplikatuta baloraziorik handiena lortu dutenen artean egingo da adjudikazioa, agindu honen 3. artikuluan ezarritako kreditu erabilgarria agortu arte.

5.– Betekizunak betetzen dituzten gainerako beka-eskatzaileak onuradun ez badira erabilgarri dagoen kreditua agortu delako, erreserba-zerrenda batean sartuko dira, eta, hasiera batean beka adjudikatu zaien pertsonen artean bajarik badago, zerrenda hori erabiliko da, betiere onuradunetako batek uko egin eta, ondorioz, kreditu nahikoa geratu bada ukatutako eskabideetako gutxienez bati erantzuteko. Zerrenda hori puntuazio handienetik txikienera ordenatuko da.

6.– Bekaren onuraduna ez bada enpresan sartzen, erreserba-zerrendako lehenengo pertsonari adjudikatuko zaio beka, zerrendan ezarritako hurrenkeraren arabera.

8. artikulua.– Deialdiaren kudeaketa.

1.– Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak kudeatuko du deialdi hau.

2.– Xede horretarako sortutako ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu dirulaguntza-eskabideak; hauek izango dira batzorde horretako kideak:

• Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako bi teknikari; horietako bat batzordeburua izango da, eta bestea, idazkaria.

Batzordeburua: Lanbide Heziketako zerbitzuaren arduraduna.

Idazkaria: Inés Sainz Pérez, Lanbide Heziketako zerbitzuko teknikaria.

• Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat.

Araba: Julen San Vicente Martínez.

Bizkaia: Yolanda Ibañez Robles.

Gipuzkoa: Ane Miren Santamaria Iriarte.

3.– Bekaren kudeaketa-organoak, aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, bekak emateko behin-behineko ebazpena proposatuko du, bai eta erreserben zerrenda ere. Zerrenda horretan, bekarik lortzen ez duten pertsonak sartuko dira, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta. Ebazpen horren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 10 eguneko epean, eta kudeaketa-organoak aztertuko ditu, Plangintza eta Antolaketako zuzendariari deialdiaren behin betiko ebazpena proposatu aurretik.

9. artikulua.– Prozeduraren behin betiko ebazpena.

1.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariak ebatziko du deialdia, ebaluazio-batzordearen proposamen arrazoitua jaso ostean.

2.– Adjudikazio-ebazpena Ikasgunean argitaratuko da, eta jakinarazpen gisa balioko du. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten. Ikastetxeetako iragarki-oholetan ere jarriko da, bekarekin zerikusia duen gainerako informazio esanguratsu guztiarekin batera.

Eskabidea aurrez aurre bete duten pertsonek eskabidean emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte zuzenketa-jakinarazpenak.

3.– Halaber, erreserba-zerrenda ere Ikasgunean argitaratuko da. Bekaren adjudikazioduna enpresan sartzen ez bada erabiliko da erreserba-zerrenda, eta bertako lehenengo pertsonari emango zaio beka.

4.– Beka hauek emateko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik argitaratu ez bada, eskabideak ezetsi direla ondorioztatu beharko da.

5.– Prozeduraren ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Ikasgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

10. artikulua.– Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra.

1.– Eusko Jaurlaritzak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emango die beka hauen onuradunei, Prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera.

2.– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak kudeatuko ditu beka hauen onuradun diren ikasleen altak eta bajak.

3.– Aldi baterako ezintasunen bat edo lan-istripuren gertatzen denean, ikastetxeek berehala jakinarazi beharko diote Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari.

11. artikulua.– Bekak ordaintzea.

1.– Behar diren laguntzak zuzenean ordainduko zaizkio onuradunari, banku-transferentzia baten bidez, bi ordainketa-agindutan.

2.– Enpresan 72 eguneko egonaldia egin ondoren, beka osoaren % 80 ordainduko da (1.440 euro), edo bekaduna enpresara joan den egunei dagokien zenbatekoa, baldin eta 30 egun baino gehiagotan joan bada.

3.– Gainerako % 20a (360 euro) –edo bekaduna enpresara joan den egunei dagokien zenbatekoa– enpresak eta praktiketako tutoreak sinatutako balorazio- eta asistentzia-txostenaren ondoren ordainduko da (deialdi honen III. eranskina).

12. artikulua.– Laguntzaren justifikazioa, eta justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epeak.

1.– Enpresan egindako aldia justifikatu beharko da, enpresak eta praktiketako tutoreak sinatutako balorazio- eta asistentzia-txostenaren bidez (deialdi honen III. eranskina). Txosten hori enpresako instruktoreak beteko du, eta ikasleak prestakuntzan zehar egin dituen konpetentziak jasoko ditu.

2.– Laguntzaren justifikazioa aurkezteko epeari dagokionez, ezin da epe zehatz eta homogeneo bat zehaztu ikasle eskatzaile guztientzat. Izan ere, kasu zehatz bakoitzean, balorazio- eta asistentzia-txosten horren bidez justifikatuko du ikasleak noiz amaitu duen praktikaldia enpresan, eta praktikaldiaren hasiera- eta amaiera-epeak eta kasu bakoitzeko praktiken iraupen zehatzak mugatzen dute justifikazioa aurkezteko epea.

13. artikulua.– Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.

Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzaren bat aldatzen bada, eta, betiere, horrekin batera bestelako administrazioen edo ente publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratzen badira, edo, bestela, beste diru-sarrera edo baliabide batzuk lortzen badira helburu bera aurrera eramateko, aldatu ahal izango da laguntza ematea ekarri duen erabakia, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betez gero.

14 artikulua.– Baldintzak ez betetzea eta dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura.

1.– Baldin eta artikulu honetako 3. apartatuan aipatzen den egoeraren bat gertatzen bada, jasotako dirulaguntzak itzuli beharko dira, eta, horiekin batera, dirulaguntza ordaintzen denetik itzuli beharra dagoela erabaki arteko berandutze-interesak.

2.– Dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitu beharko zaio.

3.– Jasotako dirulaguntza eta aplikatzekoak diren interesak organo emaileari berreskuratu beharko zaizkio Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aipatutako inguruabarren bat gertatzen denean, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako dirulaguntzen onuradunei dagozkien betebeharretako edozein betetzen ez denean.

Betebehar horrek ez du zerikusirik izango exijitu daitezkeen, hala badagokio, zehapenekin.

4.– Bekaren onuradunak nahitaez bete beharko ditu ezarrita dauden segurtasun-arauak, egutegia eta ordutegia, bai eta enpresak ezar dezakeen beste edozein araudi ere. Betebehar horiek betetzen ez badira, aldez aurretik amaitu ahal izango da egonaldia, eta, ondorioz, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta ordaindutako zenbatekoak itzuli beharko dira.

5.– Onuradunari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik, lehenago amaitzen bada hiru hilabeterako aurreikusitako egonaldia, egoera hori ezin izango da inola ere hartu onuradunaren ez-betetzetzat.

15. artikulua.– Beken onuradunen betebeharrak.

Betebehar hauek dituzte beken onuradunek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten dirulaguntzari hamabost egun naturaleko epean, deialdiaren behin betiko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen dieten informazioa ematea.

c) Baja medikoa (ABE/LI) gertatuz gero, bajaren partea aurkeztea ikastetxean, intzidentea gertatu eta 24 orduko epean.

d) Legezko gainerako betebehar guztiak, bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak.

16. artikulua.– Bateraezintasuna.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren arabera emandako laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo nazioko zein nazioarteko ente publiko edo pribatuk helburu bererako emandako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, eta diruz lagundutako zenbateko osoak, bakarka hartuta edo beste batzuekin batera, ezin izango du gaindituko diruz lagundutako jardueraren kostua.

2.– Laguntza hauek bateraezinak izango dira ordaindutako edozein lan-jarduerarekin.

17. artikulua.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Lanbide-heziketarekin lotutako laguntzak eta dirulaguntzak.

1.– Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

2.– Helburua: Enpresa-egonaldia luzatzea, titulazioa lortu arte, lanbide-heziketako ikasleentzat, enpresako prestakuntza edo lantokiko prestakuntza (FCT) modulua edo gainditu gabe duten beste moduluren bat egiten badute 2025-2026 ikasturtean, irailetik martxora bitartean, eta 2026ko martxoan ebaluatuko badute.

3.– Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.

– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

4.– Hartzaileak:

– Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

5.– Eskubideak: Onuradunek eskubidea dute datuetarako irispidea izateko, datu horiek zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

6.– Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/047400-capa2-eu.shtml

7.– Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala