Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2025eko azaroaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4676

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko irailaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta istripua izandakoen anbulantziako errepide bidezko garraio sanitarioaren hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen erabakia erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 865100365012019).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak antzeman dira Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2025eko irailaren 19ko Ebazpenean, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta istripua izandakoen anbulantziako errepide bidezko garraio sanitarioaren hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen erabakia erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baitu (2025eko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/4492 (1/4) orrialdean, tituluan,

hau dio:

«Ebazpena, 2025eko irailaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta istripua izandakoen anbulantziako errepide bidezko garraio sanitarioaren hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen erabakia erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 865100365012019).»

Baina hau esan behar du:

«Ebazpena, 2025eko irailaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta istripua izandakoen anbulantziako errepide bidezko garraio sanitarioaren hitzarmen kolektiboaren Batzorde Parekidearen erabakia erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86100365012019).»


Azterketa dokumentala