
212. zk., 2025eko azaroaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
4672
IRAGARKIA, Adinekoen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81.001 kodea) zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiari buruzkoa.
2025eko urriaren 31ko «Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean» (124. zenbakia), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Pertsona Ezinduen zuzendari kudeatzailearen ebazpena argitaratu zen, Adinekoen Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81.001 kodea) zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia onartzen duena, bai eta deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.
Eranskin horren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak (San Prudentzio kalea 30, 1, 01005 Vitoria-Gasteiz), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 28a.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari kudeatzailea,
ERNESTO SÁINZ LANCHARES.
RSS