Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4649

EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, zeinaren bidez agintzen baita lan kontratudun TEKAZELen eta TEKAZEL funtzionarioen negoziazio mahaien 2025eko irailaren 26ko erabaki bateratua argitara dadin. Erabakia UPV/EHUko karrerako funtzionarioen lekualdaketa lehiaketa, UPV/EHUko lan kontratu finkoko langileen lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024ko LEPEtako sartzeko prozesuen deialdiak arautuko dituzten gutxieneko irizpideei buruzkoa da, Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 9an berretsita.

Lan kontratudun TEKAZEL eta funtzionarioaren Negoziazio Batzordearen barruan, UPV/EHUk sindikatuekin sinatu zuen 2025eko irailaren 26ko akordio bateratua, lan kontratuko TEKAZEL eta TEKAZEL funtzionarioaren negoziazio mahaietan adostutakoa, UPV/EHUko karrerako funtzionarioen lekualdatze lehiaketa, UPV/EHUko lan kontratuko langile finkoen lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024 EPEetako sarbide prozesuen deialdiak arautu behar dituzten gutxieneko irizpideei buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak, 2025eko urriaren 9an egindako bilkuran, berretsi egin zuen lan kontratudun TEKAZEL eta TEKAZEL funtzionarioaren negoziazio mahaietan adostutako 2025eko irailaren 26ko akordio bateratu hori, UPV/EHUko karrerako funtzionarioen lekualdatze lehiaketa, UPV/EHUko lan kontratuko langile finkoen lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024 EPEetako sarbide prozesuen deialdiak arautu behar dituzten gutxieneko irizpideei buruzkoa.

Halaber, agindu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, aipatutako erabakia argitaratu eta hurrengo egunean sartuko zelarik indarrean.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin eta Gobernu Kontseiluaren aurreikuspenekin bat etorrita eta Universidad el País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eskumenak eskuordetzeari eta bere gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteari buruzko 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren babesean,

EBATZI DUT:

Argitara ematea lan kontratudun TEKAZELen eta TEKAZEL funtzionarioen negoziazio mahaietan adostutako akordio bateratua, zeinaren bidez gutxieneko irizpideak zehazten baitira UPV/EHUko karrerako funtzionarioen lekualdatze lehiaketa, UPV/EHUko lan kontratuko langile finkoen lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024ko EPEetako sartzeko prozesuen deialdiak arautuko dituztenak.

Erabaki hori ebazpen honen eranskin gisa txertatu da.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke erabakia onartu zuen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Epe horiek erabakia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko ziren zenbatzen.

Leioa, 2025eko urriaren 20a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.

ERANSKINA
AKORDIOA, 2025EKO IRAILAREN 26KOA, LAN KONTRATUDUN TEKAZELEN ETA TEKAZEL FUNTZIONARIOEN NEGOZIAZIO MAHAI BATERATUARENA, GUTXIENEKO IRIZPIDEAK EZARTZEKO ONDORENGO PROZESUETARAKO: UPV/EHUKO KARRERAKO FUNTZIONARIOEN LEKU ALDAKETA, UPV/EHUKO LAN KONTRATUDUN FINKOEK LANPOSTU HUTSAK BETETZEA ETA 2023/2024 LEPETAKO DEIALDIAK

Atarikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluaren arabera, aurrekontu esleipena duten lanpostuak betetzeko langileak giza baliabideekin, lan eskaintza publikoa egin beharko da. Halaber, artikuluak dio administrazio publikoak adieraziko duela zer lanpostu huts bete behar diren, bai funtzionarioen kasuan bai lan kontratudunen kasuan.

Bestetik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 59. artikuluak eta hurrengoek adierazten dutenez, unibertsitateak, bere autonomiaz baliatuz, administrazio eta zerbitzuetako langileak aukeratuko ditu, funtzionarioak edo lan kontratudunak, bere lan eskaintza publikoaren arabera.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 97.4 artikuluaren arabera, euskal administrazio publikoetan sartzeko hautaketa prozesuetarako deialdiak egin baino lehen, lekualdaketa lehiaketarako deia egin behar da, lege honen 98. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 97.4 artikuluaren arabera, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektiboetan ezarritakoaren arabera egingo da langile lan kontratudunen lanpostuak betetzeko prozedura eta mugigarritasuna.

Akordio honen helburua da gutxieneko irizpideak ezartzea ondorengo prozesuetarako: UPV/EHUko TEKAZELen taldeko karrerako funtzionarioen leku aldaketa, TEKAZELen taldeko lan kontratudun finkoek lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024 LEPetako deialdietan zehaztuta dauden lanpostu hutsak behin betiko betetzeko langileen hautaketa

AKORDIOA

I) Epaimahaiak: izendapenak eta osaera.

UPV/EHUko gerenteak izendatuko ditu epaimahaietako kideak, eta UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileak izango dira, gehien bat.

Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko oreka izango da kontuan epaimahaia osatzeko, eta kideek ezagutza zabala izango dute plazaren arlo profesionalean eta prestakuntza egokia epaimahaiko kideek bete behar dituzten zereginetarako.

II) Prozesuak.

II.1.– Izendapenak.

A.– Karrerako funtzionarioen lekualdaketa lehiaketa.

B.– Lan kontratudunek lanpostu hutsak betetzea eta promozio profesionala.

C.– 2023/2024 Lan Eskaintza Publikoa: lehiaketa-oposizioa.

II.2.– Nondik norakoak.

A) LEKUALDAKETA LEHIAKETA

Leku aldaketarako deitutako lehiaketa honen helburua izango da akordio hau sinatzen den egunean Euskal Herriko Unibertsitatean langile funtzionarioentzat gordetako lanpostu huts guztiak betetzea, betiere, aurrekontuan diruz hornituta badaude eta lanpostuok betetzeko prozedura abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoak, 98. artikuluan eta ondorengoetan zehaztutakoa bada. Hala ere, leku aldaketarako deialdi honetan ez dira sartuko antolaketa irizpideak direla-eta aldatu egingo diren lanpostuak edo amortizatu egingo direnak.

A.1.– Baloratuko diren merezimenduak: gehienez, 30 puntu.

A.1.1.– Antzinatasuna. Gehienez, 10 puntu.

A.1.2.– Finkatutako gradu pertsonala: gehienez, 6 puntu.

A.1.3.– Egindako lana. Gehienez, 7 puntu.

A.1.4.– Titulu akademikoak. Gehienez, 2 puntu.

A.1.5.– Prestakuntza ikastaroak. Gehienez, 2 puntu.

A.1.6.– Berdintasunaren arloko prestakuntza ikastaroak. Gehienez, 1 puntu.

A.1.7.– Atzerriko hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

A.1.8.– Euskara. 2,5 puntutik 6ra bitartean.

a) 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

a.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

b) 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

b.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

b. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

c) 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

c.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

c. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

c. 3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,5 puntu.

d) 4. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

d.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

d.2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

d.3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,5 puntu.

d.4.– 4. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 6 puntu.

A.2.– Berdinketa dagoenean.

– Emakumeek izango dute lehentasuna beren presentzia % 40ren azpitik dagoen administrazioko kidego eta eskaletan, salbu eta beste hautagai bat dagoenean, neurri hau ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituena, adibidez sexu diskriminazioaz bestelako arrazoiengatik lana lortzeko oztopo bereziak dituen talde bateko kidea izatea.

– Merezimenduetan lortutako puntuazioa, handienetik txikienera ordenaturik, deialdiko baremazioari jarraituz. Merezimenduetan ere puntu berdinketa badago, deialdiko oinarrietan agertzen den hurrenkera aplikatuko da.

– Antzinatasun handiena karrerako funtzionario legez lehiakideak lehiaketa honetan abiapuntu duen kidego edo eskalan.

– Antzinatasun handiena karrerako funtzionario legez.

– Antzinatasun handiena azkeneko behin betiko lanpostuan.

– Antzinatasun handiena administrazioan.

– UPV/EHUn noiz hasi ziren zerbitzuak ematen, eta lehenago hasitakoak izango du lehentasuna.

A.3.– Prozesua gauzatzea.

Langileak lanpostuz aldatuko dira leku aldaketa prozesua bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, eta eskalaka eta apurka-apurka egin ahal izango dira aldaketak.

B.1) LAN KONTRATUDUN FINKOEK LANPOSTU HUTSAK BETETZEA

Lanpostu hutsak betetzeko prozesuaren helburua izango da UPV/EHUko TEKEZELen taldeko lan kontratudun finkoek lanpostu hutsak betetzea. Prozesuan deituko diren lanpostuak izango dira inoiz deitu ez direnak lanpostu hutsak betetzeko prozesu batean, lanpostuok indarrean egonik UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak deialdia onartzean.

B.1.1.– Baloratuko diren merezimenduak: gehienez, 30 puntu.

B.1.1.1.– Antzinatasuna. Gehienez, 8 puntu.

B.1.1.2.– Emandako zerbitzuak. Gehienez, 9 puntu.

B.1.1.3.– Eskatzen den lanpostuan emandako zerbitzuak. Gehienez, 4 puntu.

B.1.1.4.– Titulu akademikoak. Gehienez, 4 puntu.

B.1.1.5.– Prestakuntza ikastaroak. Gehienez, 2 puntu.

B.1.1.6.– Berdintasunaren arloko prestakuntza ikastaroak. Gehienez, 1 puntu.

B.1.1.7.– Atzerriko hizkuntzak. Gehienez, 2 puntu.

B.1.1.8.– Euskara. 2,5 puntutik 6ra bitartean.

a) 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

a.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

b) 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

b.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

b. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

c) 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

c.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

c. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

c. 3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,5 puntu.

d) 4. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

d.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,5 puntu.

d.2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 3 puntu.

d.3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,5 puntu.

d.4.– 4. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 6 puntu.

B.1.2.– Berdinketa dagoenean.

Emakumeek izango dute lehentasuna beren presentzia % 40ren azpitik dagoen administrazioko kidego, eskala, maila eta kategorietan, salbu eta beste hautagai bat dagoenean, neurri hau ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituena, adibidez sexu diskriminazioaz bestelako arrazoiengatik lana lortzeko edo lanean gora egiteko oztopo bereziak dituen talde bateko kidea izatea.

– Merezimenduetan lortutako puntuazioa, handienetik txikienera ordenaturik, deialdiko baremazioari jarraituz. Merezimenduetan ere puntu berdinketa badago, deialdiko oinarrietan agertzen den hurrenkera aplikatuko da.

– Lortutako puntuazioa, gehieneko muga aplikatu gabe.

– UPV/EHUn noiz hasi ziren zerbitzuak ematen, eta lehenago hasitakoak izango du lehentasuna.

B.1.3.– Prozesua gauzatzea.

Lanpostu hutsak betetzeko prozesua amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean gauzatu beharko dira prozesu horrek eragindako aldaketak.

Lanpostu hutsak betetzeko prozesua behin bukatuta, lan kontratudunen promoziorako deialdia egingo da.

Lanpostu hutsak betetzeko prozesuaren ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak, barne promozioko prozesuan sartuko dira.

B.2) LAN KONTRATUDUN FINKOEN PROMOZIO PROFESIONALA

Promozio profesionalerako prozesuan proba teoriko bat egongo da, eta merezimenduak baloratuko dira.

B.2.1.– Proba teorikoan ariketa bakar bat egingo da, test motakoa: lau erantzun egongo dira aukeran eta bakar bat izango da zuzena. Guztira, 60 puntu izango dira. Azterketa bakoitzeko galderak aterako dira galdera sorta batetik. Galdera sorta horiek hilabete lehenago argitaratuko dira.

B.2.2.– Merezimenduen balorazioa: fase honetako kalifikazioa lortzeko, batu egingo dira merezimenduetako puntu guztiak, eta, gehienez, 30 puntukoa lortu ahal izango dira honako baremoaren arabera:

– Antzinatasuna: gehienez, 15 puntu.

– Emandako zerbitzuak: gehienez, 18 puntu.

– Titulu akademikoak eta prestakuntza ikastaroak (berdintasunaren arloko prestakuntza barne): gehienez, 4 puntu.

– Atzerriko hizkuntzak: gehienez, 2 puntu.

B.2.3.– Euskara: 7 puntutik 18 puntura bitartean.

a) 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

a.1) 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 8 puntu.

b) 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

b.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 7 puntu.

b. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 8 puntu.

c) 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

c.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 7 puntu.

c. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 8 puntu.

c. 3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 13,5 puntu.

d) 4. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

d.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 7 puntu.

d.2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 8 puntu.

d.3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 13,5 puntu.

d.4.– 4. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 18 puntu.

B.2.4.– Berdinketa dagoenean.

Emakumeek izango dute lehentasuna beren presentzia % 40ren azpitik dagoen administrazioko kidego, eskala, maila eta kategorietan, salbu eta beste hautagai bat dagoenean, neurri hau ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituena, adibidez sexu diskriminazioaz bestelako arrazoiengatik lana lortzeko edo lanean gora egiteko oztopo bereziak dituen talde bateko kidea izatea.

– Merezimenduetan lortutako puntuazioa, handienetik txikienera ordenaturik, deialdiko baremazioari jarraituz. Merezimenduetan ere puntu berdinketa badago, deialdiko oinarrietan agertzen den hurrenkera aplikatuko da.

– Lortutako puntuazioa, gehieneko muga aplikatu gabe.

– UPV/EHUn noiz hasi ziren zerbitzuak ematen, eta lehenago hasitakoak izango du lehentasuna.

C) LAN ESKAINTZA PUBLIKOA: LEHIAKETA-OPOSIZIOA

Deialdia egin aurretik, eta gorago aipatutako prozesuen ondorioz, LEPean sartuko diren lanpostuen aldaketak onartuko dira.

Prozesu honek aurreko LEPeko formatu bera izango du, hau da: puntuazio irizpide berak izango ditu eta galdera sorta berak erabiliko dira, baina aldatu egingo dira indargabetuta dauden lege eta arauei buruzko galderak eta zuzenak ez diren galderak.

C.1.– Oposizio fasea: proba teoriko-praktiko bat izango da; 20,00 puntu lortu ahal izango dira guztira, eta proba gainditzeko 10,00 puntu beharko dira.

Proba test moduko ariketa bat izango da: galdera kopuru zehatz bat izango du, galdera bakoitzerako lau erantzun emango dira aukeran, eta bakarra izango da zuzena. Galderak aldez aurretik argitaratuko den kasuan kasuko galdera sortakoak izango dira.

Erantzun okerrengatik eta erantzun gabeko galderengatik ez da punturik kenduko.

Gai zerrendan parte orokorra eta zehatza bereizita egongo dira eta prozesuetako oinarri zehatzetan argitaratuko da.

Galdera sortak gehienez izango duen galdera kopurua, gehienez zehaztuko den gai kopurua, probako galdera kopurua (erreserbakoak barne) eta probako denbora titulazio taldeen araberakoa izango da.

2019/20/21/22 LEPetara aurkeztu ziren lehiakideek ez dute deialdi honetan oposizio faseko azterketarik egin beharko, baldin eta orduko hartan, oposizio fasean gehienez lor zitekeen puntuazioaren % 70etik gorako nota lortu arren eskalan plazarik lortu ez bazuten lehiaketa fasean merezimendu nahikorik ez izatearren. Hori horrela izango da, betiere, deialdi honetan eskala eta txanda berean aurkezten badira eta gai zerrendaren edukia, ariketak eta kalifikatzeko modua berberak badira. Hala ere, nota hobetu nahi izanez gero, aurkezteko aukera izango dute. Horrela eginez gero eta lehiakideak lortutako nota txikiagoa bada edo oposizio fasea gainditzen ez badu, 2019/20/21/22 LEPetako deialdiko nota gordeko zaio.

C.2.– Lehiaketa fasea: kalifikazioa lortzeko, batu egingo dira merezimenduetako puntu guztiak, eta 9 puntu lortu ahal izango dira gehienez.

Merezimenduen baremoak atal hauek izango ditu:

– Merezimendu profesionalak.

– Merezimendu akademikoak.

– Euskara: 1,45 puntutik 5,80 puntura bitartean.

– 1. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

a.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 1,45 puntu.

– 2. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

b.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 1,45 puntu.

b. 2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,90 puntu.

– 3. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

c.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 1,45 puntu.

c.2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,90 puntu.

c.3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,35 puntu.

– 4. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:

d.1.– 1. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 1,45 puntu.

d.2.– 2. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 2,90 puntu.

d.3.– 3. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 4,35 puntu.

d.4.– 4. hizkuntza eskakizuna izateagatik: 5,80 puntu.

C.3.– Berdinketa dagoenean.

C.3.1.– Barne promoziorako.

1.– Emakumeek izango dute lehentasuna beren presentzia % 40ren azpitik dagoen administrazioko kidego, eskala, maila eta kategorietan, salbu eta beste hautagai bat dagoenean, neurri hau ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituena, adibidez sexu diskriminazioaz bestelako arrazoiengatik lana lortzeko edo lanean gora egiteko oztopo bereziak dituen talde bateko kidea izatea.

2.– Puntuaziorik handiena UPV/EHUko esperientzian, funtzionarioen edozein taldetan, karrerako funtzionario legez zein bitarteko funtzionario legez, edo edozein kategoria profesionaletan, lan kontratudun finko legez zein aldi baterako lan kontratudun legez; egunka kontatuta eta mugarik gabe.

3.– Puntuaziorik handiena administrazio publikoetako lan esperientzian, egunka kontatuta eta mugarik gabe.

4.– Puntuaziorik handiena merezimenduen ataletako bakoitzean, deialdiko oinarrietan zehaztutako hurrenkerari jarraikiz, eta kontuan hartu gabe horietako bakoitzerako zehaztutako puntuazio mugak.

5.– Oposizio fasean lortutako puntuaziorik handiena.

6.– Berdinketak jarraituz gero, hau izango da berdinketa apurtzeko irizpidea: UPV/EHUn noiz hasi ziren zerbitzuak ematen, eta lehenago hasitakoak izango du lehentasuna.

C.3.2.– Lehiaketa-oposiziorako.

1.– Emakumeek izango dute lehentasuna beren presentzia % 40ren azpitik dagoen administrazioko kidego, eskala, maila eta kategorietan, salbu eta beste hautagai bat dagoenean, neurri hau ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituena, adibidez sexu diskriminazioaz bestelako arrazoiengatik lana lortzeko edo lanean gora egiteko oztopo bereziak dituen talde bateko kidea izatea.

2.– Puntuaziorik handiena UPV/EHUko lan esperientzian, deialdiko eskala berean, egunka kontatuta eta mugarik gabe.

3.– Puntuaziorik handiena deialdia egin duen administrazioko lan esperientzian, egunka kontatuta eta mugarik gabe.

4.– Puntuaziorik handiena administrazio publikoetako lan esperientzian, deialdiko eskala berean, egunka kontatuta eta mugarik gabe.

5.– Puntuaziorik handiena merezimenduen ataletako bakoitzean, deialdiko oinarrietan zehaztutako hurrenkerari jarraikiz, eta kontuan hartu gabe horietako bakoitzerako zehaztutako puntuazio mugak.

6.– Oposizio fasean lortutako puntuaziorik handiena.

7.– Berdinketak jarraituz gero, hau izango da berdinketa apurtzeko irizpidea: UPV/EHUn noiz hasi ziren zerbitzuak ematen, eta lehenago hasitakoak izango du lehentasuna.

C.4.– Lehiaketa-oposizio prozesua gauzatzea.

Pertsona bakoitzak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko du, eta joan egin beharko da lanpostu horretara, eta ezin izango zaie nahitaezko zerbitzu betekizunik edo eginkizunen esleipenik ezarri lan eskaintza publiko horretan eskainitako lanpostuak betetzen egon diren langileei.

2019, 2020, 2021 eta 2022ko LEPen ondorioz, nahitaezko zerbitzu betekizun edo eginkizunen esleipen batzuk ezarri ziren, Gerentearen 2025eko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez. 2026ko martxoaren 1ean indarrean jarraitzen dutenak erregularizatu egingo dira, lanpostu horiek betetzeko deialdia eginez. Erregularizazio hori martxoaren 1etik aurrera egingo da, eta gehienez ere bederatzi hilabeteko epean amaituko. Apurka-apurka egin ahal izango da, eskalen, campusen edo bestelako irizpideen arabera.

C.5.– Lan poltsak.

Akordio hau oinarri duten hautaketa prozesuetan lan poltsak eratzekoan, oinarri hartuko da 2006ko azaroaren 30eko Akordioa eta 2017ko uztailaren 18ko Akordioa, lan poltsak eratu eta gestionatzeari buruzkoak; betiere, akordio horiek ordezkatzen dituzten akordio berriagorik ez badago.

Kontuan izanik aipatutako xedapenak, lehiaketa-oposizio bidez egingo diren lan eskaintza publikoen eraginpean dauden funtzionarioen poltsak, lehentasun irizpide hauen arabera ordenatuko dira:

1) Lehenik eta behin, 2006ko azaroaren 30eko Akordioaren babespean egonkortasuna daukatenak, egun lan poltsan daukaten hurrenkera berean, betiere, kasuan kasuko LEPera aurkeztu badira.

Kide hauek EE kode hau izango dute: egonkortasuna/ estabilidad

2) Ondoren, lehentasuna daukatenak, hau da: egun lan poltsan egonik deialdia baino lehen zerbitzuak eman dituztenak, eta, betiere, LEPera aurkeztu badira eta azterketako galderei erantzuna emanda entregatu badute azterketa.

2019/20/21/22 LEPetan lortutako nota gortzeko eskubidea gauzatzea aukeratu dutenek, azterketako galderei erantzun eta azterketa entregatu dutela ulertuko da.

Atal honetako pertsonek kasuan kasuko lan poltsan egun daukaten hurrenkera bera izango dute.

Kide hauek LP kodea izango dute: lehentasuna/preferencia

3) Ondoren, LEPea gainditu arren plazarik lortu ez dutenak. Pertsona hauen hurrenkera zehazteko irizpideak hauek izango dira: prozesuan lortutako puntuak gehi eskala berean egindako lana eskariak aurkezteko azken egunaren biharamunean hasi eta prozedura bukatu den egunera arte: 0,06 puntu lan egindako hilabete osoko. Prozeduraren azken eguntzat hartuko da prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzen den eguna.

Atal honetan, kasuan kasuko hautaketa prozesuko oposizio fasean gutxien dela 17,5 puntu lortu dutenak baino ez dira sartuko lan poltsan.

Kide hauek EO kodea izango dute: eskaintza/oferta

4) Ondoren, egun lan poltsan dauden gainontzekoak, deialdiaren ondoren zerbitzurik bete badute eta aurreko ataletako batean ere ez badaude. Egun duten hurrenkera erlatiboan jarraituko dute.

Kide hauek GP kodea izango dute: gerokoak/posteriores

LEPearen eraginik ez daukaten lan poltsak ez dira aldatuko, egungo egoera berean jarraituko dute.

Bete gabe geratu diren premiak betetzeko lan poltsetako kideei dei egiten zaienean, zorrotz eutsiko zaio 2017ko uztailaren 18ko Akordioari, lan poltsak eratzeari eta kudeatzeari eta lan poltsetako kideak ordenatzeari buruzkoari edo hori ordezkatu duen akordioari. Lan poltsetako pertsonei behar adinako aurrerapenaz deituko zaie, hortik sor daitezkeen mugimendu guztiek data berean izan dezaten eragina. Lehendabizi, lanpostu hutsak eskainiko dira, eta gero gainerako ordezkapenak eta bestelakoak.

III.– Prozesu hauek egiteko datak.

Urria: leku aldaketarako eta lanpostuak betetzeko deialdiak; deialdietako oinarriak 2025eko urriaren 9ko Gobernu Kontseiluan onartu ondoren.

Prozesu horiek behin bukatuta, lan kontratudun langileen promozioa egingo da, bai eta 23/24 LEPea.

IV.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena sinatu duten sindikatuek eta Administrazioak batzorde paritario bat eratuko dute, itundutakoaren jarraipena, interpretazioa eta aplikazio zuzena egiteko.

Leioa, 2025eko irailaren 26a.


Azterketa dokumentala