Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4646

EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 18koa, Enplegu eta Inklusioko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2025erako deitu eta arautu egiten da emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarte eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei dirulaguntzak emateko prozedura.

Agindu horren 12. oinarrian ezarritako betebeharra betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2025eko maiatzaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 18a.

Enplegu eta Inklusioko sailburuordea,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala