
210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 4 orri.)
- EPUB (149 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4641
1655/2025 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita José María Landaluze Crespo jaunaren estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikuaren kategorian (oftalmologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018an eta 2019an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2021eko abenduaren 14ko EHAA, 248. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 855/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak medikuaren kategorian (oftalmologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan (2022ko apirilaren 4ko EHAA, 67. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 533/2024 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena txanda irekirako, medikuaren kategorian (oftalmologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 545/2024 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen destino-esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, txanda irekiaren eranskinean agertzen direnena, medikuaren kategorian (oftalmologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 21.1 apartatuan ezarritakoaren babesean, José María Landaluze Crespo jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 533/2024 Ebazpenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso hori Administrazio Kontseiluaren 2024ko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez ebatzi ondoren, eta hartan aitortutako puntuazioaren arabera, José María Landaluze Crespo jaunak destino-esleipena izateko eskubidea lortu zuen.
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea José María Landaluze Crespo jauna estatutupeko langile finko izendatu dela, medikuaren kategorian (oftalmologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Bigarrena.– José María Landaluze Crespo jaunak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian hartu beharko da destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Espainiako nazionalitatea faltan izanik parte hartzeko eskubidea badu, nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du, bai eta, beste estatu bateko nazional batekin lotura badu, harekin ahaidetasun-lotura duela eta haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko du, non azken horrek adierazten duen ez dagoela ezkontidearengandik legez bananduta eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Ez badu Espainiako nazionalitatea, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu beharko du, adierazteko ez dagoela desgaituta edo egoera baliokidean, eta ez duela diziplinazko zehapenik edo baliokiderik bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten dionik.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS