
210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4640
1654/2025 EBAZPENA, urriaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 765/2025 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPE-ko txanda ireki bidezko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian (ospitaleko pediatriako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 765/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda ireki bidezko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian (ospitaleko pediatriako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 2ko 522/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau zuzendu zen: 893/2023 Ebazpena, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez onartu baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategoriako (ospitaleko pediatriako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala) estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetan onartutakoen eta baztertutakoen izangaien behin betiko zerrenda (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen, 2023ko uztailaren 17an).
Zuzenketa horren arabera, María Soledad López García andrea txanda irekiko sarbide orokorraren bidez onartutakoen behin betiko zerrendan agertu behar da.
Zuzenketa horren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 741/2025 Ebazpena aldatzearen ondorioz, maiatzaren 15eko 765/2025 Ebazpena ere aldatu behar da, Ebazpen honen ebazpen-zatian adierazten den moduan.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 765/2025 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu baitzen 2020-2021-2022ko EPEko txanda ireki bidezko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko medikuaren kategorian (ospitaleko pediatriako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. Hain zuzen ere, hau aldatzea:
María Soledad López García izangaiak utzi egin dio I. eranskinean agertzeari: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2020-2021-2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza. Destino-esleipendunen zerrenda, ospitaleko pediatriako fakultatibo espezialista medikoa, txanda librea – oposizio-lehiaketako blokea.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira maiatzaren 15eko 765/2025 Ebazpeneko xedapenak, baldin eta ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez badie.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 1654/2025 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS