
210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4639
1592/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Margarita Logroño Ejea andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 1384/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko irailaren 23ko EHAA, 180. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Margarita Logroño Ejea andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Margarita Logroño Ejea andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urriaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS