Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2025eko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4638

1591/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez David Cantero González jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 1383/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko irailaren 23ko EHAA, 180. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Kalitateko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, David Cantero González jaunak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David Cantero González jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urriaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala