
209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 3 orri.)
- EPUB (138 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4630
EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebazten duena, 2025. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (apirilaren 9ko EHAA, 67. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeotan genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 6ko EHAA, 106. zk.), lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketaren prozesuak 2025. urtean sustatzeko.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren 6. oinarriaren bidez izendatutako Hautaketa Batzordeak emandako txostenean oinarriturik kudeaketa-organoak laguntzak emateko egindako proposamena ikusita, laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko maiatzaren 15eko Ebazpenean deitutako dirulaguntzak ematea I. eranskinean jasotako erakundeei, eranskinean bertan aipatutako zenbatekoan eta eran, eta dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean zerrendatutakoei, adierazten diren arrazoiengatik.
Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea erakunde interesdunei.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS