
209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4626
EBAZPENA, 2025eko urriaren 23koa, HABEko zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2025eko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kide berri bat, HOBE deialdiaren arduradunak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.
Ebazpen honen xedea da HABEren komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2025erako Azterketa Batzorderako HOBE (ordenagailu bidezko) deialdiaren arduraduna izendatzea eta, halaber, HOBEren arduradunak eta lurralde-arduradunak eta ordezkoak izendatzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak 36., 37., 38., 40. eta 41. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Horregatik, 2025. urteko deialdiko probak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko HOBE deialdiaren arduradunak izendatzea.
Miren Perez Eguireun.
Igor Odriozola Sustaeta.
Bigarrena.– 2025eko deialdietarako lurralde-arduradunak izendatzea.
Araba:
Juan Carlos Azkarreta Odriozola, Arabako lurralde-arduraduna.
Enara Azkue Iruretagoiena, Arabako lurralde-arduradun ordezkoa.
Bizkaia:
Martin Txintxurreta Albizua, Bizkaiko lurralde-arduraduna.
Maitane Arri Escudero, Bizkaiko lurralde-arduradun ordezkoa.
Gipuzkoa:
Ekain Ormaetxea Uribarri, Gipuzkoako lurralde-arduraduna.
Karmelo Anabitartea Gorrotxategi, Gipuzkoako lurralde-arduradun ordezkoa.
Hirugarrena.– HEOCean ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2025. urteko deialdietarako Azterketa Batzordeko kide berria izendatzea.
Miren Perez Eguireun, HOBE deialdiaren arduraduna.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabete epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2025eko urriaren 23a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS