
209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4624
229/2025 EBAZPENA, urriaren 7koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazioko taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostu bat izendapen askez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko Administrazioko taldeburu (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostu bat hutsik egongo da. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.
b) C2/D2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.
c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.
d) 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2023-12-03).
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
a) Esperientzia edota prestakuntza izatea Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan.
b) Esperientzia izatea taldeak eta langileak antolatzen eta kudeatzen.
Ezagutza edukitzea Kudeaketa Sanitarioko Unitateen funtsezko arloetan:
a) Aplikazio informatikoen inguruko ezagutza aurreratua (e-Osabide, Osabide Global eta Oracle Busines Intelligence), eta Planigune eta Osakidetzakoa aplikazioen inguruko ezagutza, kudeatzaile-mailan.
b) Dokumentazio klinikoa, artxiboa eta/edo paziente eta erabiltzaileen eskubideak kudeatzeko arloetan esperientzia edo prestakuntza izatea.
Ofimatikari buruzko ezagutza aurreratuak (Word, Excel, Access, Power Point, Outlook).
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 43, 01006 Vitoria-Gasteiz). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Interesdunek Arabako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea (Araba kalea 43, 01006 Vitoria-Gasteiz), beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.
d) Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
EB (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).
Langileen zuzendaria,
ANDREA SALINERO BERASALUCE.
RSS