Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4620

ERABAKIA, 2025eko urriaren 21ekoa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, zeinaren bidez onesten baita Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako deialdia, informatikako teknikariaren bi lanpostu txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2025eko urriaren 21ean hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako informatikako teknikariaren bi lanpostu txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2024ko maiatzaren 7ko erabakiaren ondorioz (2024ko maiatzaren 10eko Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 190. zk.).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzea Mahaiak 2025eko urriaren 21ean onetsitako oinarri espezifikoak jasotzen dituen eranskina, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, informatikako teknikariaren bi lanpostu txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Oinarriak eskuragarri daude honako helbide elektronikoan:

https://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorren arabera, zeinak Mahaiak 2022ko ekainaren 28an onetsi dituen, eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, 2025eko azaroaren 1ean, eta amaituko da 2025eko azaroaren 20ko 23:59an.

Laugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2025eko urriaren 21eko erabakiaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 21a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala