Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4619

EBAZPENA, 2025eko urriaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez (2025eko uztailaren 30eko EHAA), lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen. Plangintza eta Azpiegituretako gerenteordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2025eko ekainaren 19ko Ebazpeneko eranskinean eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2025eko urtarrilaren 30ean hartutako erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2025eko otsailaren 19ko EHAA) erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Begoña Bilbao Zabala andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 1054

– Eskala: Administraria / Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 25.

– Maila: 19.

– Lanaldia: arautua.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigortasun data: 2014-01-31.

– Langunea: Plangintza eta Azpiegituretako Gerenteordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2025eko urriaren 7a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.


Azterketa dokumentala