Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4617

354/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María José Esteban Zarraoa andrea Larrialdietako Gainbegiralearen kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

65/2003 Ebazpenaren bidez, María José Esteban Zarraoa izendatu zen Larrialdietako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María José Esteban Zarraoa andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdietako gainbegiralearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko azaroaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2025eko urriaren 8a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS BARRUSO BARES.


Azterketa dokumentala