Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4616

1933/2025 EBAZPENA, urriaren 7koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Isabel Ruiz de Austri Troya andrea kentzen baita Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako gainbegiralearen kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 31ko 1200/2022 Ebazpenaren bidez, Ana Isabel Ruiz de Austri Troya andrea izendatu zen Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2022ko maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Isabel Ruiz de Austri Troya andrea kentzea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako gainbegiralearen kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urriaren 10eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala