
209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4611
2523/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez errebokatzen baita María Teresa Ugarteche González de Langarica andreari Otxarkoagako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostuaren eginkizunak esleitu izana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
1654/2015 Ebazpenaren bidez, María Teresa Ugarteche González de Langarica andrea izendatu zen Otxarkoagako Lehen Mailako Arretako unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Teresa Ugarteche González de Langarica andreari Otxarkoagako Lehen Mailako Arretako unitateburu gisa esleitutako funtzioak errebokatzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko irailaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko irailaren 30a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS