
209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4610
271/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Soledad Rebollo Vivanco andrea sukaldeko buru izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Uztailaren 9ko 192/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Sukaldeko buruaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Soledad Rebollo Vivanco andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Sukaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Soledad Rebollo Vivanco andrea Sukaldeko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urriaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2025eko irailaren 30a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
OB (2014ko abenduaren 30eko Administrazio Kontseiluaren Erabakia).
Zuzendari Medikoa,
PATRICIA RODRÍGUEZ LANDAJUELA.
RSS