Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2025eko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4609

210/2025 DEKRETUA, urriaren 28koa, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria izendatzeko dena.

Maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuak, zeinaren bidez Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuak onartu eta haren jardueraren hasiera zehazten baita, honako hau ezartzen du eranskinaren 15.3 artikuluan: «Eusko Jaurlaritzak izendatuko du zuzendaria, portuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta».

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeraren 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendari izendatzea Jon Asua Aberasturi jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urriaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala