Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2025eko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4605

EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzen balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Lehiatu Inbertsioa 2025 programa).

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren bidez onartu ziren nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2025. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Inbertsioa 2025 programa); bada, agindu horren 10. oinarriko 2. puntua ikusi da.

«Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira hirurak. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratu, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua; Balorazio Batzordeko kide guztien ordezkoak ere izendatuko dira, zuzendaritza bereko teknikarien artetik hautatuak. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak batzordearen osaerari buruz ematen duen ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik».

Hala, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta agindu horren 10. oinarriko 4. puntuan aipatutako egitekoak izango dituen balorazio-batzordeko kide (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 10eko Aginduaren bidez onartu ziren nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak emateko 2025. urteko deialdiaren oinarriak –Lehiatu Inbertsioa 2025 programa–).

Hona, beraz, ebaluazio-batzordeko kideak:

– Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna; batzordeburua izango da. Marisa Fraile Correa andrea izango da haren ordezkoa, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna.

– Adolfo Rey Eguíluz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkaria izango da. Cristina Ortega Alvarez andrea izango da haren ordezkoa, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

– Eduardo Castillo Díaz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; bokala izango da. Pablo Arenas Alegría jauna izango da haren ordezkoa, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala