
208. zk., 2025eko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (1133 KB - 65 orri.)
- EPUB (763 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4603
AGINDUA, 2025eko urriaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako 2025eko dirulaguntza-deialdiaren oinarriak.
Europar Batasunaren Arrantza Politika Erkidearen (hemendik aurrera, APE) funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Hori horrela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak APEri buruzko arau-esparrua ezartzen du, baita haren eragin-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.
Beraz, APE berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (FEMP) buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan, APE aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezarri ziren, baita Itsas Zuzenbideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne-arrantzako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere, eta 33. eta 34. artikuluetan ezarri ziren arrantza-jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteagatiko laguntzak.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren bidez Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezarri zen, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatu (FEMPA Erregelamendua). Horrela, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA) ezarri zen 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako, eta funtsaren lehentasunak, aurrekontua eta Batasunaren finantzaketa emateko arau espezifikoak eman ziren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduari jarraikiz FEMPAri aplikatu beharreko arau orokorrak osatzen dituztenak. Erregelamendu horren bidez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketari eta Bisen Politikari Finantza Laguntza emateko Tresnarako finantza-arauak ere.
FEMPAk APE eta Batasunaren itsas politika aplikatzen lagunduko du, eta lehentasun hauek izango ditu: (1) Arrantza jasangarria eta uretako baliabide biologikoen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea; (2) Akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz; (3) Ekonomia urdin jasangarria ahalbidetzea kostaldeko eskualdeetan, uharteetan eta barnealdean, eta arrantza- eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea; eta (4) Ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea, eta itsasoak eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen ahalbidetzea. Horrela, FEMPAren esparruko laguntzak ingurumen-helburuak lortzen, klima-aldaketa arintzen eta Europar Batasuna horretara egokitzen lagunduko du.
Aipatzekoa da, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hautaketa-irizpide batzuk argitaratu dituela Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren programako laguntzak emateko, 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduan (Finantza Erregelamendua), xedapen komunei buruzko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan eta FEMPA Erregelamenduan adierazitakoaren ildotik, Batasunaren finantzaketaren aplikazioa ahal den onena izango dela bermatzeko.
Horrela, bada, agindu honen bitartez FEMPA Erregelamenduan aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea zabaltzen da, Batasuneko erregelamenduak (ez dute transposiziorik behar estatu kideetan) Europar Batasun osoan zuzenean eta derrigorrez aplikatzeko printzipioarekin bat, jarraipena emanez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako 2024ko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onartu zituen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 8ko Aginduari.
Bestalde, agindu honetatik kanpo geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko uztailaren 15eko Aginduaren bidez deituak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzen deialdia egiten da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan (erregelamendu horrek arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen du, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen ditu, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta harekin bat datozen xedapenak indargabetzen ditu –MAE Erregelamendua–).
Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude –plan hori 2023ko abenduaren 28ko agindu baten bidez onartu zen–. Helbide honetan dago ikusgai plana:
Eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskumena dutenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
2025. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea, zeinak agindu honen I. eranskinean, II. eranskinean, III. eranskinean, IV. eranskinean eta V. eranskinean jasota baitaude.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 8a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
I. ERANSKINA
1. oinarria.– Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorearentzako laguntza batzuen deialdia egitea eta deialdi horren oinarriak onartzea 2025erako; laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (FEMPA Erregelamendua) aurreikusita daude, zeinak Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen baitu 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko eperako, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen baitu.
FEMPA Erregelamenduaren 41. artikuluaren arabera, laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa eragiketaren guztizko gastu diruz lagungarriaren % 50 izango da. Salbuespen gisa, laguntza-lerroen intentsitate-ehunekoak agindu honen II. eranskinean ezartzen dira.
2. oinarria.– Definizioak.
1.– Arrantza-jarduera. Arraina bilatu, aparailua landatu, arrantzatu, atoian eraman edo jarri, harrapakinak ontzira igo, ontziz aldatu, ontzian eraman, ontzian eraldatu, arrainak eta arrantzako produktuak lekualdatu, pitzatu, gizendu eta lehorreratu.
2.– Akuikultura. Organismo urtarrak haztea edo kultibatzea, organismo horien ekoizpena inguruneko gaitasun naturalen gainetik handitzera bideratutako tekniken bidez; organismo horiek, hazkuntza- edo kultibo-fase osoan eta biltzen diren unera arte, pertsona fisiko edo juridiko baten jabetzakoak dira.
3.– Armadoreak eta ontzien jabeak. Ontzi baten jabe erregistratua da, ez bada jabe erregistratua ez den pertsona fisiko edo juridiko batek osorik edo partzialki alokatu duela ontzia; kasu horretan, armadoretzat hartzen da ontziaren kudeaketa nautikoa bere gain hartu duen errentaria. Errentamenduaren kasuan, errentamendu-baldintzei eutsi beharko die aldi baterako etenaldiak irauten duen bitartean, eta ontziaren jabetzat hartu ahal izango da FEMPA Erregelamenduaren 21.5 artikuluaren ondorioetarako.
4.– Ontzi aktiboa. Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko edo behin betiko alta-egoeran dagoena.
5.– Aholku-batzordeak. Arrantza-sektorea ordezkatzen duten antolakundeek eta, hala dagokionean, akuikultura-operadoreek, eraldaketa- eta merkaturatze-sektoreetako ordezkariek eta APEren eraginpeko beste talde interesdun batzuek, hala nola ingurumen-antolakundeek eta kontsumitzaileen elkarteek, osatuko dituzte.
Toki mailan, honako hauek hartuko dira aholku-batzordetzat: lurraldeko arrantza-kudeaketa parte-hartzaileko tokiko entitateak, barnean hartzen dituztenak arrantza-administrazio eskuduna, arrantza-sektore adierazgarria (batez ere kofradiak), eskualdeko arrantza-sektorea bera, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta gizarte zibila, ezagutzan oinarritutako tokiko arrantza-kudeaketa diseinatzeko, ezartzeko eta jarraipena egiteko lankidetza-sare bat eratze aldera, plan sozioekonomikoak ere kontuan hartuta.
6.– Ekonomia urdin jasangarria. Merkatu bakar osoan, ozeanoekin, itsasoekin, kostaldeekin eta barne-urekin zerikusia duten sektoreko eta sektore arteko jarduera ekonomiko guztiak, Batasuneko uharte eta ultraperiferiako eskualdeak eta kostarik gabeko herrialdeak barnean hartzen dituztenak, garatzeko bidean dauden sektoreak eta merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuak barne, epe luzeko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasuna bermatzera zuzenduak, eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta, bereziki, 14. GJHarekin eta Batasuneko ingurumen-legeriarekin koherenteak direnak.
7.– Lehorreratze-tokia. Itsas portuez bestelako leku bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/352 (EB) Erregelamenduaren 2.16 artikuluan definitzen den bezala, estatu kide batek ofizialki aitortua, jabeak soilik erabiltzen ez duena, eta batez ere itsasbazterreko artisau-arrantzako ontziak lehorreratzeko erabiltzen dena.
8.– Eragiketa. a) Kasuan kasuko programen esparruan hautatutako proiektu, kontratu, ekintza edo proiektu multzo bat; b) Finantza-tresnen testuinguruan, programa batek finantza-tresna bati egiten dion ekarpena eta finantza-tresna horrek azken hartzaileei ematen dien ondorengo finantza-laguntza.
9.– Eragiketa amaitua. Fisikoki osatu dena edo osorik gauzatu dena, baldin onuradunek hari lotutako ordainketa guztiak ordaindu badituzte eta dagokion kontribuzio publikoa jaso badute.
10.– Sektoreko operadoreak. Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko, eraldatzeko, merkaturatzeko, banatzeko edo txikizka saltzeko edozein faseri lotutako jarduera bat egiteko enpresa bat ustiatzen duen edo daukan pertsona fisikoa edo juridikoa.
11.– Itsasbazterreko artisau-arrantza. Honako hauek egiten dituzten arrantza-jarduerak dira: a) 12 metroko luzera baino txikiagoa duten itsas arrantzako edo barne-arrantzako ontziak, Kontseiluaren 1967/2006 (EE) Erregelamenduaren 2.1. artikuluan aipatutako arraste-arrantzako tresnak erabiltzen ez dituztenak; b) oinezko arrantzaleak, itsaski-biltzaileak barne.
12.– Tripulatzaileak. Arrantza-ontzietan eta horien ontzi laguntzaileetan zerbitzu profesionalak ematen dituzten ontziratutako eta erroldatutako langile guztiak.
13.– Eraldatzea. Hasierako produktua nabarmen aldatzen duen edozein ekintza, barne direla tratamendu termikoa, ketzea, ontzea, heltzea, lehortzea, marinatzea, erauztea, estrusioa edo prozedura horien konbinazioa.
3. oinarria.– Onartu ezin diren eskaerak.
1.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza-eskaerak, baldin eta agintaritza eskudunak zera egiaztatu badu:
Arau-hauste astunak egin dituztela, Kontseiluaren 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 42. artikuluaren edo 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 90. artikuluaren arabera, edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak APEren esparruan onartutako beste legegintzako egintza batzuen arabera.
1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 40.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, esku hartu dutela Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartuta dagoen arrantza-ontzi baten edo erregelamendu horren 33. artikuluan ezarritakoaren arabera hirugarren herrialde ez-kooperatzailetzat jotzen diren herrialdeetako bandera duen ontzi baten ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/99/EE Zuzentarauaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritako ingurumen-delituren bat egin dutela, laguntza-eskaera FEMPA Erregelamenduaren 27. artikuluaren arabera aurkezten den kasuetan.
2.– Oinarri honen 1. apartatuan aipatzen den egoeraren bat laguntza-eskaera aurkezten denetik azken ordainketa egin eta hurrengo bost urtera bitartean gertatzen bada, operadorearengandik berreskuratuko da FEMPAk eskaera horri erantzunez emandako laguntza, FEMPA Erregelamenduaren 44. artikuluaren eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 103. artikuluaren arabera.
3.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza-eskaerak, baldin eta dagokion agintaritza eskudunak, behin betiko ebazpen bidez, iruzurra egin dutela ebatzi badu, 2017/1371 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluan zehazten den moduan, FEMPen edo FEMPAren testuinguruan.
4.– FEMPAren esparruan laguntza-eskaera bat aurkezten duten operadoreek sinatutako adierazpen bat aurkeztuko dute, oinarri honen 1. eta 3. apartatuetan zerrendatutako egoeretako batean ere ez daudela baieztatzeko. Administrazioak adierazpenaren egiazkotasuna egiaztatuko du eskaera onartu aurretik, 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 93. artikuluan aipatzen diren arau-hausteei buruzko erregistro nazionaletan eskuragarri dagoen informazioaren arabera, edo eskuragarri dagoen beste edozein daturen arabera.
4. oinarria.– Diruz lagundu ezin diren eragiketa eta gastuak.
FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eragiketa edo gastu hauek ezin izango dute FEMPAren konturako laguntzarik jaso:
a) Arrantza-ontzi baten arrantza-gaitasuna handitzen duten eragiketak, FEMPA Erregelamenduaren 19. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
b) Arraina detektatzeko arrantza-ontzi baten gaitasuna handitzen duten ekipoak erostea.
c) Arrantza-ontziak eraikitzea eta eskuratzea edo arrantza-ontziak inportatzea, FEMPA Erregelamenduaren 17. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
d) Arrantza-ontziak hirugarren herrialdeetara transferitzea edo hirugarren herrialdeetako banderapean jartzea, baita hirugarren herrialdeetako bazkideekin batera enpresak sortuz egiten bada ere.
e) Esploratzeko arrantza.
f) Enpresa baten jabetza eskualdatzea.
g) Zuzeneko birpopulaketa, ez bada Batasunaren egintza juridiko batean berariaz aurreikusita dagoela espezieak berriro sartzeko neurri gisa edo beste kontserbazio-neurri batzuk hartzeko, edo birpopulaketa esperimentalaren kasuan.
h) Portu edo lonja berriak eraikitzea, lehorreratze-leku berriak izan ezik.
i) Merkatuan esku hartzeko mekanismoak, merkatutik arrantza- edo akuikultura-produktuak aldi baterako edo behin betiko erretiratzera bideratuak, eskaintza murrizte aldera, prezioen beherakada saihesteko edo prezioak igotzeko, ez bada FEMPA Erregelamenduaren 26.2 artikuluan kontrakoa xedatzen dela.
j) Laguntza-eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza-antolamenduko eskualde-antolakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPAren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
k) Laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan itsasoan arrantza-jarduerak 60 egun baino gutxiagotan egin dituzten arrantza-ontzietan egindako inbertsioak.
l) Arrantza-ontzi batean motor nagusi edo laguntzaile bat ordeztea edo modernizatzea, FEMPA Erregelamenduaren 18. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
5. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuen baldintza orokorrak.
1.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo egoitza-portua bertan duten arrantza-ontzietan egin behar dira; 2025. urtean hasi behar dira, eta 2027ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
2.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza-eskaera aurkeztu aurretik. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, bisitak egingo dira proiektuen kokalekuetan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik amaitu ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, aurretiazko akta edo amaitu ez izanaren akta egingo da; materialak ez diren inbertsioen kasuan, egiaztapena azken justifikazioaren unean egingo da, dagozkion fakturen data egiaztatuz. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen-sozietate batek egindako txostena onartuko da aurretiazko aktatzat.
Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoen programatutako mantentze-kostuak edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko. Aurreko gastuak berriz jartzetik datozen gastuak ere ez dira diruz laguntzeko modukoak izango, salbu eta erosketa berria aurrekoez bestelako inbertsioei dagokienean, dela erabilitako teknologiagatik, dela errendimenduagatik.
3.– Inbertsio materialetarako ingurumen-arloko betekizunak:
a) Antolatutako edo sektorizatutako hiri-lurzoruetatik eta urbanizagarrietatik kanpo dauden inbertsio materialek geoerreferentziatuta egon beharko dute, ingurumen-ezaugarri edo -eskakizun espezifikoak dituzten eremuetan izango dituzten ondorioak hauteman ahal izateko. Instalazioa edo jarduketa mugikorra bada, mugikortasun-maila geografikoa zehaztuko da. Eskakizun hori ez zaie aplikatzen ontzietako edo ibilgailuetako ekipamenduak hornitzeko edo hobetzeko inbertsioei.
b) Proiektuak Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5.3.b) artikuluan emandako definizioari erantzuten badio, eta lege horren 7. artikuluan eta Jardueren Ingurumen Prebentzioari eta Kontrolari buruzko abenduaren 4ko 20/2009 Legearen 7.1 a) 1) artikuluan aurreikusitako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren kasuren batean badago, sustatzaileek ingurumen-inpaktuaren adierazpena (IIA) izan beharko dute justifikazio-epean, bai eta proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena ere, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua den kontuan hartuta, hurrenez hurren.
c) Bateragarritasun-txostena arautzen duen eta itsas estrategiekiko bateragarritasun-irizpideak ezartzen dituen otsailaren 22ko 79/2019 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruko jarduketak barne hartzen dituzten proiektuek (portu-azpiegiturak, itsasertza babestekoak, hondartzak berroneratzekoak, dragatzeak eta isurketak, energia berriztagarriak, arrezife artifizialak eta itsas akuikultura, besteak beste) bateragarritasun-txostena izan behar dute, eta dagokion baimenarekin egiaztatuko da eskaerak aurkezteko epean.
Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) behar duten proiektuetan, ebaluazioa betetzen dela egiaztatuz gero, eskakizun hori justifikatutzat joko da.
d) Natura 2000 Sareko eremuetan, itsas eremu babestuetan edo bestelako naturagune babestuetan eragiten duten eragiketa materialak egin behar izanez gero, jarduketek indarrean dagoen ingurumen-araudia bete behar dute.
Natura 2000 Sareko eremuen kasuan ez da beharrezkoa izango habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3 artikulua betetzea, baldin eragiketa material horiek antolatutako eta sektorizatutako hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarrietan egin behar badira. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) behar duten proiektuetan, ebaluazioa betetzen dela egiaztatuz gero, baldintza hori justifikatutzat joko da.
e) Ur-masen aldaketa hidromorfologikoak eragiten dituzten jarduketen kasuan, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko dute jarduketek.
f) Instalazioak sortzeko edo handitzeko inbertsioen kasuan, sortutako hondakin organikoak jasotzeko eta kudeatzeko baimenaren prozeduretan ezarritako betekizunak bete behar dira.
g) Eraikuntzen kasuan, proiektua bateragarria izango da aplikagarriak diren naturaguneen, paisaiaren eta kultura-ondarearen arau eta gidalerroekin.
h) Kultura-ondarearen elementuak kontserbatzeko, hedatzeko edo horiei balioa emateko jardueretarako, ondareari buruzko araudian jasotakoa bete behar da.
i) Jabari publiko hidraulikoan, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan, zortasun- edo zaintza-eremuetan, onura publikoko mendietan edo abelbideetan egingo diren jarduketen kasuan, organismo eskudunaren nahitaezko baimena edo emakida beharko da jarduketak hasi aurretik.
j) Obra behar duten proiektuen kasuan, proiektua gauzatzean sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin arriskugabeen % 70 (pisuan) gutxienez (2000/532/EE Erabakiak finkatutako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala izan ezik), berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, bestelako material batzuk ordezkatzeko hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloaren arabera.
k) Gutxienez bost urteko bizitza baliagarria duten azpiegituretan, inbertsioek klima-aldaketaren aurka babesten edo defendatzen dutela bermatu beharko da teknikari eskudunaren txostenaren bidez.
6. oinarria.– Arrantza-ontzien transferentzia edo bandera-aldaketa.
FEMPAren 1. lehentasunaren esparruan, Batasuneko arrantza-ontzi bati dagokion laguntza ematen zaionean, ontzi hori ezin izango da transferitu Batasunetik kanpora, ezta Batasunetik kanpoko estatu baten banderapean jarri ere, lagundutako eragiketaren azken ordainketa egiten denetik bost urtez gutxienez.
7. oinarria.– Onuradunak.
1.– Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izan daitezke, laguntza motaren arabera, diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantza-sektoreko ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta organismo zientifiko edo teknikoak.
Era berean, onuradun izan daitezke nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak, ez bada edozein kidek horretarako gaitasunik ez duela legezko kausa baten eraginez. Talde horiek ezingo dira desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
2.– 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 198. artikuluaren arabera, eta salbuetsi gabeko kasuetan, onuradunak betekizun hauek izango ditu:
a) Diruz lagundutako aldi osoan finantzaketa-iturri egonkor eta nahikoak izatea jarduerari eusteko, eta horren finantzaketan parte hartzeko (finantza-gaitasuna).
b) Proposatutako ekintza edo lan-programa gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta kualifikazio profesionalak izatea (gaitasun operatiboa).
3.– Laguntza eskuratzeko baldintza izango da pertsona edo entitate eskatzailea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
4.– Ezin izango dira, inola ere, laguntzen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko toki- edo foru-enteak, haien eskumen propioei dagozkien proiektuetarako.
8. oinarria.– Eskakizun orokorrak.
1.– Agindu honetan jasotzen den laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta kondizio bereziez eta espezifikoez gain, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitakoak ere bete beharko dira:
a) Pertsona fisikoen kasuan, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urtebetean (365 egun) gutxienez, era jarraian, laguntza-lerro bakoitzean zehazten dena salbu.
b) Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egon behar du.
c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskatzaileek, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitatek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean izatea, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da). Pertsona edo entitate eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharraren ordainketa egunean dutela ulertuko da, baldin betearazpen-epean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badute, edo, premiamendu-bidea ezarri ezin zaien pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute. Era berean, pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta daudenean, edo dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.
e) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
f) Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, betiere hori ezartzen duten legeen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
g) Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zehatuta Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
h) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, ez bada horretan efizientzia hartu duela hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
i) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ebatzita ez izatea.
j) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-erregimenetako batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
k) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
l) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete izana, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatzea.
m) Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
n) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeari atxikitako fundazioen kasuan, haien estatutuak lege horretan xedatutakora egokitu izana eta egokitutako estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu izana.
o) Eranskin honetako 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. oinarriei dagozkien inbertsioetan, eskatzaileak akuikultura-sektoreko operadoreak direnean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren nahitaezko baimena lortu beharko dute akuikultura-proiektua egiteko.
p) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, baldin eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan xedatutako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
2.– Era berean, ezin izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzarik jaso honako hauek egin direla egiaztatzen bada:
a) Arau-hauste astun bat eginez gero, 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.
b) Nahasita egonez gero 1005/2008 Erregelamenduko 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo erregelamendu horretako 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen bandera duten ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan.
c) APEren aurkako arau-hauste astunak eginez gero.
d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat eginez gero, FEMPA Erregelamenduko II. tituluko III. kapituluko laguntzen kasuan.
Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa hartu daitekeen edozein gertakari SNCAri (Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala) jakinarazi ahal izango zaio, honako honen bidez:
https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/paginas/inicio.aspx
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan ezarritako elkarteen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aurreko betekizunak.
4.– Pertsonek edo entitateek lekukotza judizialaren, ziurtagiri telematikoen edo datu-transmisioen bidez justifikatuko dute oinarri honen 1. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, bat etorriz ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuarekin, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak baliabide elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoarekin. Dokumentu hori eskumena duen agintaritzak eman ezin duenean, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, agindu honen V. eranskinean dagoen ereduaren arabera.
1.c) apartatuan jasotako betekizunari dagokionez, administrazio-ziurtagirien bidez egiaztatuko da betekizun hori betetzen dela, eta, beraz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak zuzenean bilduko ditu dokumentu horiek organo eskudunen eskutik. Hala ere, pertsona edo entitate interesdunak uko egin ahal izango dio zuzendaritza horrek inguruabar horiek zuzenean egiaztatzeari, eta, kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu kasuan kasuko ziurtagiriak.
5.– 1.c), e), i), k), l), m) eta n) apartatuetan aurreikusitako betekizunek indarrean iraungo dute, kasu bakoitzean zehazten dituzten inguruabarrak gertatzen diren bitartean.
9. oinarria.– Eskaerak eta agiriak aurkeztea.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea, 2025eko ekitaldian, hilabetekoa izango da, agindu hau ondorioak sortzen hasten denetik aurrera. Hala ere, epe barruan aurkeztutzat joko dira agindua argitaratu aurretik eskaera aurkeztu duten proiektuak, baldin eta 2025eko ekitaldian aurkeztu badira.
2.– Pertsona fisikoek noiznahi aukeratu ahal izango dute administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez komunikatzen diren ala ez beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluarekin. Administrazio publikoekin komunikatzeko aukeratu duen bidea noiznahi aldatu ahal izango du norberak. Bitarteko elektronikoen bidezko eskaerak euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/XXXXXXX (helbide horretan, «XXXXXXX» bat dator kasuan kasuko dirulaguntza-lerroari dagokion Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen katalogoko prozedura-kodearekin, 23. oinarrian adierazten den bezala).
Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskaera-orria, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den informazioa ere.
3.– Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza erregistro horretan inskribatuta ez badago, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da.
4.– Eskaeraren ondorengo izapideak «Nire karpeta» gunearen bidez egin eta jakinaraziko dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Agindu honetan aurreikusitako laguntza mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango dira, baina laguntza mota guztietarako, oro har, eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako betekizun guztiak betetzen direla eta agiri guztiak egiazkoak direla adierazteko (V. eranskinaren ereduaren arabera).
b) Eraketa-eskrituraren eta identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
c) Nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritza-konpromisoak jasotzen dituena, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
d) Nekazaritza eta elikagaigintzako industriek aurkeztutako eskaerei dagokienez, industria horiek Nekazari eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan inskribatuta egon behar dutenez, ofizioz egiaztatuko da inskribatuta daudela.
6.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, erroldatzea eta dagokion foru-ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak betetzen direla. Edonola ere, eskatzaileak, bere eskaeran, berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri, eta, kasu horretan, identifikazio-agiriak eta dagokion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
7.– Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskaera eta eskatutako dokumentazioa. Gainera, laguntza-eskaeratik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
8.– Eskaerak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko, adieraziz ezen, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako titularrak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Eskaera elektronikoki egin behar duenak aurrez aurre aurkezten badu, eskatzaileari eskatuko zaio aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko, eta zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. eta 68.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat.
9.– Aurrekontuak edo proformako fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira horniduren eta zerbitzuen kasuan gastuak 15.000 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira; eta obren kasuan, gastuak 40.000 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez dagoela aski entitate haiek egin, eman edo hornitzeko, eta kasu horretan eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez.
Bestalde, laguntzaren eskatzailea botere esleitzailea bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legean definitzen den bezala, eta kontratazio bat egin behar badu, egiaztatu beharko da hura azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arabera egin dela; era berean, egiten dituzten kontratuek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen mende egon beharko dute, eta laguntza ordaintzeko justifikazio-dokumentazioan, berriz, kontratuak kontratuen legearen arabera egin direla justifikatu beharko da.
10.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskaera behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, eta adieraziko da, agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko dela.
11.– Irisgarritasunaren arloko araudia betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, agindu honen IV. eranskinaren arabera.
10. oinarria.– Hautaketa-irizpide orokorrak.
1.– FEMPA Programako laguntzak emateko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren hautaketa-irizpideen arabera, hautaketa-irizpide orokor hauek aplikatuko dira:
1.1.– Estrategiari, AMIAri eta programaren jarduera motari egindako ekarpena.
a) Estrategiara egokitzea: 0-2 puntu.
b) AMIAra egokitzea: 0-2 puntu.
c) Jarduera motara egokitzea: 0-2 puntu.
Eragiketa finantzagarri partikularrak gutxienez puntu 1 lortu behar du azpirizpide horietako bakoitzean, eta irizpidearen guztizko puntuazioa gutxienez 3 eta gehienez 6 puntu izango da.
1.2.– Emaitza-adierazleei egindako ekarpena: 0-2 puntu.
1.3.– Plan eta programei egindako ekarpena: 0-2 puntu.
2.– Irizpide orokor horiek erabiliko dira zehazteko diruz lagundu daitekeen eragiketa egokia den ala ez FEMPAk kofinantzatzeko; 10 puntu lortu ahal izango dira gehienez, eta ez da egokia izango 4 puntu edo gutxiago lortzen baditu.
11. oinarria.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik beteta dagoen egunaren arabera, lehiaketa-teknikara jo gabe, II. eranskinean jasotzen diren ehunekoak aplikatuz, laguntza motaren arabera, eta laguntza horiei lotutako kredituaren saldo erabilgarririk badago.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio, eta txosten bat egin beharko du, jasota utziz eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela eskatzaileek laguntzak eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Txosten hori ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
3.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa handitzen bada, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen soilik sartu ahal izango da espedientean. Handitutako aurrekontua geroago aurkezteak ez du ekarriko eskatutako laguntzaren zenbatekoa handitzea.
12. oinarria.– Behin-behineko ebazpenaren proposamena.
1.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, espedientea eta txostena ikusita, behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie, eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.
2.– Entzunaldiaren izapidea alde batera utzi ahal izango da, baldin eta prozeduran ez badira agertzen eta ez badira kontuan hartzen interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogez bestelakoak. Kasu horretan, eginiko ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.
13. oinarria.– Behin betiko ebazpenaren proposamena.
1.– Alegazioak aztertuta, halakorik egonez gero, eta hurrengo paragrafoetan xedatutako alderdiak egiaztatuta, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak ebazpenaren behin betiko proposamena egingo du. Bertan, laguntzen hartzaile izateko proposatzen diren eskatzaileak eta laguntzon zenbatekoak adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitu diren balorazio-irizpideak zehaztu beharko ditu.
2.– Laguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta bertan adieraziko da, haren esku dagoen informazioaren arabera, eskatzaileek laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
3.– Onuradun gisa proposatutako pertsonek erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiazkoak direla egiaztatu beharko dute, ordeztutako dokumentazioa aurkeztuz.
4.– Behin betiko ebazpenaren proposamena ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
5.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez dute inolako eskubiderik sortzen proposatutako onuradunaren alde administrazioaren aurrean.
14. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Ebazpenaren behin betiko proposamena onartuta, Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeari helaraziko zaio, eta hark prozeduraren ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) kontura emango da laguntza.
2.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:
a) Pertsona edo entitate onuradunaren identitatea, diruz lagundutako proiektua adierazita. Onuraduna nortasunik gabeko pertsona fisiko edota juridikoen talde bat izanez gero, taldearen identitatea ez ezik, taldeko kideak ere agertuko dira; azken horiek ere onuradun izaera izango dute, eta bakoitzari dagokion zenbatekoa adieraziko da.
b) Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa, urteka banatuta.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) kontura diruz lagundutako zenbatekoa.
d) Aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epea, betiere 2025. urtean hasiz eta 2027ko abenduaren 31 baino lehen amaituz.
e) Ordaintzeko modua eta epeak.
f) Justifikatzeko modua.
g) Agindu honen babesean eman dela.
h) Dagokionean, eskaera ezesteko arrazoia.
3.– Eskaera bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean eman eta jakinaraziko da laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena, eta epea igarota berariazko ebazpenik ez badago, eskaerak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.
5.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.
15. oinarria.– Onuradunen betebehar orokorrak.
Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoez gain, laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte; hau da:
a) Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, onartutzat joko da.
b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
c) Dirulaguntzen xede diren inbertsioak egin eta, gutxienez, hurrengo bost urteetan mantentzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen da.
d) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren zein Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak. In situ egiaztatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen-sozietate batek egindako txostena onartuko da.
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kontura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia ematea.
f) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jasotzen denetik bost urtez gutxienez, 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
g) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jaso dituztela beste administrazio edo ente publiko nahiz pribatu batzuetatik, horren berri izan bezain laster, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.
h) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinaraztea aldatu egin dela dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo edo subjektibo, horren berri izan bezain laster, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.
i) Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan, behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako aparteko kontabilitate-sistema bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
j) Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan erraz ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek, alde batetik, FEMPAk finantzatuta daudela, FEMPA Erregelamenduaren 60. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz. Era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 50. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
k) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak organo emaileari itzultzea edo, diruz lagundutako jardueraren edo egindako jarduketaren kostua baino gehiago jasoz gero, soberakina organo emaileari itzultzea.
l) Dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionalarekin eta, bereziki, sexuarekin eta generoarekin errespetuz erabiltzea.
m) Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta bereziki euskararen erabilera diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean.
n) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
o) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa adieraztea.
p) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eginbeharrak betetzea.
16. oinarria.– Komunikazioa eta ikusgarritasuna.
1.– FEMPA Erregelamenduaren 60.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Batasuneko funtsen hartzaileek finantzaketa horren jatorria aipatuko dute eta ikusgarritasuna emango diote, bereziki ekintzak eta haien emaitzak sustatzen dituztenean, eta informazio koherentea, efizientea eta proportzionatua emango dute askotariko hartzaileentzat, hedabideak eta herritarrak barne.
2.– FEMPAren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Webgunea eta sare sozialak badituzte, eragiketaren deskribapen labur bat sartuko dute, helburuak eta emaitzak adierazita, eta EBren finantza-laguntza nabarmenduz.
b) Eragiketa gauzatzearekin zerikusia duten eta publikoarentzat edo parte-hartzaileentzat diren dokumentuetan eta komunikazio-materialetan, EBren laguntza nabarmentzen duen adierazpen bat sartzea.
c) Publizitate-plakak edo -hesiak, jendeak erraz ikusteko moduko lekuetan, eragiketaren exekuzio fisikoaren hasieran EBren ikurra agertzen dutenak, eragiketak inbertsio fisikoa edo erositako ekipoak instalatzea dakarrenean, baldin eragiketak 100.000 eurotik gorako kostua badu guztira.
d) Aurreko c) letran sartzen ez diren eragiketetarako, gutxienez A3 tamainako kartel bat edo eragiketari buruzko informazioa duen pantaila elektroniko bat jartzea jendeak erraz ikusteko moduan, FEMPAren laguntza nabarmenduta. Onuraduna pertsona fisikoa denean, ahal den neurrian, FEMPAren laguntza nabarmenduko du, jendeak ikusteko moduko leku batean edo pantaila elektroniko baten bidez.
3.– Batasunaren ikurra Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 47. artikuluan eta IX. eranskinean xedatutakoaren arabera erabiliko da.
17. oinarria.– Laguntzaren xede den inbertsioaren edo gastuaren justifikazioa.
1.– Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu izana eta onuradunei eskatutako eskakizunak eta baldintzak bete izana justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik gehienez ere hilabeteko epean, betiere urte horren hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen:
a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat, proiektuaren betetze-mailari eta exekuzio-mailari buruzko informazioarekin, bai eta laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzko informazioarekin ere.
b) Dirulaguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla frogatu beharko da, agiri bidez, laguntza-lerro bakoitzean zehaztutako moduan.
Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat, eta, bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, gastu-ziurtagiriak edo dirulaguntza publikoaren helburua bete dela egiaztatzen duten eta balio juridikoa duten dokumentuak jasoko dira.
Kontu horretan jaso beharko da dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastuetako bakoitza zehaztuta, eta deklarazio hori aurkeztuko da oinarri honetako lehenengo apartatuan adierazitako epean.
Gastuak justifikatzeko, fakturak eta froga-balioa duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide- eta merkataritza-trafikoan balioa dutenak, edo administrazio-efizientzia dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran.
Halaber, gastuak faktura elektronikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Onuradunak dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
e) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena edo ikuskapen partziala. Teknikari horrek akta bat egingo du, diruz lagundutako inbertsioak aurkeztutako justifikazio-agiriei jarraikiz egin direla jasoz. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, azken aktaren txostena aitortutako sailkapen-sozietate batek egingo du.
2.– Oinarri honetan aipatzen den epea betetzen ez bada, hasieran emandako laguntza galduko da, ez-betetzea deklaratzeko dagokion prozedura egin ondoren, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.
3.– Inbertsio-proiektuei edo -gastuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, onuradunak ekitaldi bakoitzari dagokion proiektua egin duela egiaztatu beharko du, eta, horretarako, oinarri honetako 1. apartatuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen. Apartatu horretako e) puntuari dagokionez, pertsona onuradunak izendatutako auditoretza baten txostena ere onartuko da akta partzialerako edo azken aktarako.
2027ra arte luzatzen diren urte anitzeko dirulaguntzei dagokienez, emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio-proiektua gauzatu delako eta onuradunek eskatzen zaizkien baldintzak eta betekizunak betetzen dituztelako justifikazioa ezingo da 2027ko abendua baino geroagokoa izan, eta hori kontuan hartu beharko da inbertsioak proiektatzeko orduan. Halaber, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahalko ditu, beharrezkoa irizten badio.
18. oinarria.– Laguntzen ordainketa.
1.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzen urteko ordainketa bat egingo da, laguntza urtero justifikatu ondoren, aurreko oinarrian ezarritako baldintzetan eta laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen den moduaren arabera, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari batek ikuskapena egin ondoren.
2.– Inbertsioa edo gastua justifikatzeko dokumentazioa behar bezala aurkeztu ondoren ordainduko zaizkie laguntzak onuradunei, aldeko ebazpena eman ondoren, eta behar bezala egin dela egiaztatzen duen azken ikuskapena egin ondoren.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.5 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, onuraduna administrazio publiko bat ez den kasuetan, onuradunei emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinek handitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta diruz lagundutako jarduerari atxikiko zaizkio.
4.– Ez da inolako ordainketarik egingo pertsona edo entitate onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak bete direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan, eta hori organo kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa egin aurretik.
19. oinarria.– Atzera egitea eta uko-egitea.
1.– Agindu honetan ezarritako beste kasu batzuk alde batera utzita, laguntzaren eskatzaileak edozein unetan atzera egin ahal izango du eskaeran, emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Eskaera Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari zuzendutako idazki baten bidez egingo da, eta osorik onartuko da Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordearen ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan, gainera, eskaerari dagokion prozedura amaitutzat emango da.
2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio 15. oinarriko 1. apartatuan ezarritako onarpena gertatu ondoren, eta gauzatze-epea amaitu aurretik:
– Uko-egitea administrazioak ezer ordaindu gabe aurkezten bada, arrantza- eta akuikultura-arloan eskumena duen sailburuordetzak uko-egitea onartzeko ebazpena emango du.
– Onuradunak diru kopururen bat kobratu ondoren aurkezten badu uko-egitea, arrantza- eta akuikultura-arloan eskumena duen sailburuordetzak kobratutako zenbateko nagusia gehi dagozkion berandutze-interesak itzultzeko eskatuko du.
Uko-egitea idatziz aurkeztuko zaio Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeari, eta hark, ebazpen baten bidez, guztiz onartuko du eta amaitutzat emango du eskaerari dagokion prozedura. Uko-egitea onartu ondoren, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
3.– Aurkeztutako uko-egitea ez da onartuko entitate interesdunari ez-betetzea deklaratzeko prozedura bat edo deialdi honen esparruan hasitako zehapen-prozedura bat hasi dela jakinarazi ondoren. Prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.
20. oinarria.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta laguntzak itzultzea.
1.– Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alderdi batek eskatuta edo, hala badagokio, ofizioz, kasu hauetan:
a) Proiektuko jarduketa guztiak ez direla gauzatuko aurreikusten denean eta, ondorioz, gauzatutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean esleitutako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean. Era berean, jarduketa guztiak gauzatuta, justifikatutako behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean esleitutako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean.
b) Aldi berean beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako emandako laguntzak eta dirulaguntzak jasoz gero.
c) Ezarritako gauzatze-epeak luzatu nahi direnean.
d) Elkarteak, onuraduna izanez gero, sinatutako gauzatze-konpromisoan aldaketak egin nahi direnean, bereziki osaerari (kide baten uko-egitea edo konkurtso-egoera), ordezkaritzari, dirulaguntzaren exekuzioan hartutako konpromisoei edo banaketa ekonomikoari buruzkoak.
e) Proiektua gauzatzean aldaketak gertatzen direnean helburuei, jarduketei, faseei, gastu-kontzeptuei eta egutegiari dagokionez.
2.– Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeak dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen direnean:
a) Alderdi batek aurreko ataleko a), b), d) eta e) letretan ezarritako inguruabarretako batean oinarritutako aldaketa eskatzen duenean, inguruabarraren jakinarazpena jakin bezain laster egin behar da, eta, nolanahi ere, exekuzio-epea amaitu aurretik.
b) Alderdi batek aurreko ataleko a) hizkian ezarritako arrazoian oinarritutako aldaketa eskatzen badu, 10. oinarrian ezarritako irizpideen arabera baloratu diren alderdiak betetzen jarraitzea.
c) 1. apartatuko c) letran adierazitako exekuzio-epea aldatu nahi denean, aldaketa hori interesdunak eskatzea, gutxienez egikaritze-epea amaitu baino hilabete lehenago.
d) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.
e) Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak ez egotea onuradunaren borondatearen mende.
f) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.
g) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.
3.– Onuradunak eskatuta gertatuz gero, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeko eskaeran, onuradunak behar bezala justifikatu beharko du zergatik egin nahi duen aldaketa hori, eta, hala dagokionean, agiri bidez egiaztatu beharko du.
4.– Aldaketa, halakorik bada, Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeak erabakiko du.
Zenbatekoa gutxitzearen ondorioz ebazpena aldatzea baimentzen bada, dagokion proportzioan murriztuko da zenbateko hori, eta, kasu horretan, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
5.– Kasu hauetan deklaratu beharko da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta dagozkion berandutze-interesak itzultzea:
a) Entitate onuradunak ez badu dirulaguntza eskatutako eta emandako helbururako erabiltzen, ez badu dirulaguntza eragin zuen jarduketa egiten, ez badu justifikatzen eskatutako helburuetarako erabili duela, edo, oro har, organo eskudunak ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu.
b) Era berean, bidezkoa izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluan ezarritako gainerako kasuetan.
6.– Horrez gain, dirulaguntzaren xede den jarduketaren kostuaren gaineko soberakina itzuli beharko da, baldin eta beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, agindu honen 21. oinarrian adierazitakoari jarraikiz.
7.– Itzulketa-prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, eta ebazpena emateko eskumena Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeak du. Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria izango da organo eskuduna itzulketa-espedientea abiarazi eta izapidetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40.1 artikuluan adierazitako deskontzentrazioaren arabera.
8.– Onuradunaren egikaritze-maila ia erabatekoa bada, eta hark egiaztatzen badu dirulaguntza onartu zuenean hartu zituen konpromisoak betetzeko asmo irmoa duela, ezingo da deklaratu kobratzeko eskubidea guztiz galdu duela, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza osorik itzuli behar duela. Aitzitik, dirulaguntzaren ordainketa partzialerako eskubidea duela deklaratuko da, eta, hala badagokio, itzulketa partziala egin behar duela. Itzuli beharreko kopurua jarduketa osoaren egikaritze-mailaren araberakoa izango da.
Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, organo emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.
9.– Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
10.– Agindu honetako 23. oinarriko 1. zenbakitik 14.era zerrendatutako edozein laguntza jaso duen arrantza-ontzi baten jabeak ezingo du ontzi hori Europar Batasunetik kanpora transferitu laguntza hori onuradunari ordaindutako dataren ondorengo bost urteetan gutxienez. Ontzia denbora-tarte horretan transferitzen bada, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak bidegabe ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko izapideak hasiko ditu, apartatu honetan ezarritako betekizuna bete ez den aldiaren proportzioan, hori guztia FEMPA Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hala ere, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4 eta 30.5 artikuluekin bat etorriz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza horien organo kudeatzailea den aldetik, FEMPArekin batera finantzatutako laguntza bat eman zaien ondasun inskribagarriak –hala nola itsasontziak (Merkataritza Erregistroa)– destinoz aldatzen badira edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen badu destino-aldaketa edo besterentze hori, eta eskuratzaileak bere gain hartzen badu ondasun hori gainerako aldirako erabiltzeko betebeharra, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntza emateko baldintzak urratu ez direla iritzita.
11.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, dagokion zehatze-prozedura has dadin.
12.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, arrantza- eta akuikultura-arloan eskumena duen sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bidez, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
21. oinarria.– Bateragarritasunak.
1.– Agindu honetan ezartzen diren laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo entitate pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honen II. eranskinean ezarritako ehunekoak, eta, mugak gainditzen badira, emandako laguntza txikituko da arrantza- eta akuikultura-arloan eskumena duen sailburuordetzako ebazpen baten bidez.
2.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, laguntza hauek bateraezinak dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko uztailaren 15eko Aginduaren esparruan emandakoekin; agindu horren bidez egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzen deialdia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan. 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua eta horrekin bat datozen xedapenak indargabetzen dira (MAE Erregelamendua). Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute bateraezintasunik dagoen ala ez, eta prozesutik kanpo utziko dituzte aipatutako deialdiaren esparruan jada diruz lagundutako proiektuak.
22. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2025eko ekitaldian, laguntza-programa honetarako, 13.358.952,00 euro bideratu dira guztira. Funts horietatik 9.351.266,00 euro Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta 4.007.686,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Halaber, 4.108.952,00 euro 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, 6.250.000,00 euro 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituak dira eta beste 3.000.000,00 euro 2027 ekitaldirako konpromiso-kredituak.
2.– Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezingo dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, orotarako diru kopuru hori agortutakoan, ezin izango da laguntza gehiagorik eman, eta hortik aurrera baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Orotarako diru kopuru hori agortzen bada, Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena.
23. oinarria.– Laguntza-lerroak.
2025eko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidura mugatua dela kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, FEMPA Erregelamenduan aurreikusitakoen artean, honako hauek dira, izapidetze elektronikorako dagokien kodea adierazita:
1.– Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria (1230256).
2.– Hondakinen bilketa itsasoan eta hondartzetan, arrantzaleen parte-hartzearekin (1230257).
3.– Arrantzaren eragina murriztea (1230258).
4.– Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handitu gabe (1230259).
5.– Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handituz (1230260).
6.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230261).
7.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe (1230262).
8.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, gaitasuna handituz (1230263).
9.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230264).
10.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230265).
11.– Berrikuntza (1230266).
12.– Prestakuntza (1230267).
13.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230268).
14.– Arrantza-portuak, lehorreratze-lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230269).
15.– Berrikuntza akuikulturan (1230270).
16.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230271).
17.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230272).
18.– Akuikulturak ingurumen-egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen-zerbitzuak ematea (1230273).
19.– Animalien osasun- eta ongizate-neurriak (1230274).
20.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230275).
21.– Akuikultura-ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230276).
22.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230277).
23.– Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzuak (1230278).
24.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230279).
25.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230280).
26.– Merkaturatzea sustatzea, produktuen, ontzien eta arrantza- eta akuikultura-produktuen aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan (1230281).
24. oinarria.– Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria (1230256).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza-baliabideen ustiapenean jasangarritasuna hobetzea da, epe luzerako jarduera bermatuz arrantzalekuak kudeatzeko neurrien bidez, honako hauek lagunduz:
a) Arrantza-aukerak esleitzeko sistemak kudeatzea.
b) Kudeaketa administratiborako neurri teknikoen garapena eta zaintza, eta baliabideak kudeatzeko eta ustiatzeko planen garapenerako eta aplikaziorako gaitzea.
c) Baliabideen egoerari buruzko informazioa biltzeko sistemak, haien ezagutza eta kudeaketa jasangarria hobetzeko.
d) Natura 2000 Sareko itsas eremuetan arrantza-metodoak eta -aparailuak babestea, MAPen arabera.
e) Toki mailako arrantza- eta itsaski-produktuen elikadura-sistema jasangarri eta seguruak sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza-sektoreko elkarteak eta operadoreak, organismo zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, edo aholku-batzordeak, eta sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Arrantzalekuak kudeatzeko neurri teknikoak garatzeko eta gainbegiratzeko aurreikusitako jarduketen azalpen-memoria.
25. oinarria.– Hondakinen bilketa itsasoan eta hondartzetan, arrantzaleen parte-hartzearekin (1230257).
1.– Laguntza-lerro honen helburua uretako biodibertsitatea eta uretako ekosistemak babesten eta leheneratzen laguntzea da, honako hauek lagunduz:
a) Ontziko edo oinezko arrantzaleei, itsaski-biltzaileak barne, konpentsazioa ematea itsasoan edo mareartekoetan galdutako aparailuak, zaborrak edo bestelako hondakinak biltzeagatik.
b) Hondakinak biltzea eta kudeatzea, itsaski-bankuei eragiten dieten algak (arribazoiak) barne.
c) Itsas zaborra edo galdutako arrantza-aparailuak biltzeko tresna edo aparailu espezifikoak diseinatzea, eta horiek abian jartzeko ontziak egokitzea.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak eta ekintzak, itsas zaborra aurkitu, biltegiratu, maneiatu, sailkatu, karakterizatu, tratatu, kudeatu eta birziklatzeko (galdutako arrantza-aparailuak eta arribazoiak barne) eta ontzian hondakinen kudeaketa zuzena egiteko.
e) Lehorreko edo beste azpiegitura batzuetako inbertsioak, galdutako arrantza-aparailuak, itsasoan bildutako bestelako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko.
f) Portuetan edo bestelako azpiegituretan egindako inbertsioak, galdutako arrantza-aparailuak, itsasoan bildutako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko, bai eta horiek erretiratzeko ere.
g) Garbigune finkoak edo mugikorrak instalatzea eta funtzionamenduan jartzea.
h) Aparailu hilak kentzeko kanpaina publikoak.
i) Itsasoko zaborraren aurkako borrokaren arloko dibulgazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak, eta arrantza-sektoreak borroka horretan duen zeregina sustatzea.
j) Itsasoko zaborrak eta galdutako aparailuak biltzeko sistema berriak garatzeko proiektu pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza-sektoreko eta sareak konpontzeko profesionalen elkarteak, organismo zientifikoak edo teknikoak, teknologikoak edo berrikuntzakoak, irabazi-asmorik gabeko entitateak, portuko agintariak eta agenteak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Proiektua deskribatzen duen memoria, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena eta helburuak, eta inbertsioen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren justifikazioa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
26. oinarria.– Arrantzaren eragina murriztea (1230258).
1.– Laguntza-lerro honen helburua da arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea, bazterkinak pixkanaka desager daitezen laguntzea eta itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarri baterako trantsizioa erraztea, honako hauek lagunduz:
a) Arrantza-gaitasuna murrizten duten edota arrantza-aparailuen neurrien edo espezieen araberako hautakortasuna handitzen duten ekipamendu selektiboagoak, bereziki Natura 2000 Sareko guneetan arrantza-eremuen ingurumen-kudeaketarekin bateragarriak diren arrantza-metodoak eta -aparailuak.
b) Bazterkinik ez egoteko ekipoak, merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak saihestuz eta murriztuz, edo lehorreratu behar diren nahi gabeko harrapaketak tratatzeko.
c) Arrantza-jarduerek ekosisteman, beste izaki bizidun batzuengan edo itsas hondoan dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatzen edota ezabatzen dituzten ekipoak.
d) Arrantza-aparailuak eta harrapaketak 92/43/EEE Zuzentarauak edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunengandik eta hegaztiengandik babesteko ekipoak, baldin arrantza-aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei egin dakiekeen kalte fisikoa saihesteko neurri egoki guztiak aplikatzen badira.
e) Eragiketa, azterlan eta proiektu berritzaileak, helburu dutenak ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak garatu edo sartzea, arrantza-jarduerek ingurumenean duten eragina murrizteko, bereziki arrantza-teknika hobetuen eta arrantza-aparailuen hautakortasunaren bidez, edo helburu dutenak itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta babestutako harrapakariekiko elkarbizitza erdiestea.
2.– Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza-aparailuen jabe diren tripulazio-kideak, arrantza-aparailuen jabe diren oinezko arrantzaleak, arrantza-sektoreko elkarteak, organismo zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia- edo berrikuntza-operadoreak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak.
Era berean, lankidetzatzat hartuko da aipatutako organismoek proiektuan parte hartzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako modalitateen bidez edo antolakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza-sistema formalen bidez. Ondorioz, FEMPA laguntzaren enpresa onuradun batek aipatutako organismoak azpikontratatzen dituenean, lankidetzatzat hartuko da.
3.– Oinarri honetako 1. apartatuko a), b), c) eta d) letrei dagokienez, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Jarduneko ontzi gisa erregistratuta dauden eta eskaera aurkeztu aurreko bi zerga-ekitaldietan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera izan duten arrantza-ontzien jabeak; halakotzat hartuko dira laguntza-eskaera aurkeztu den urtearen aurreko bi urteak.
b) 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretako laguntzak emateko ezinbestekoa izango da frogatzea arrantza-aparailuek edo aurreikusitako beste ekipamenduek harrapakinak neurrien arabera hautatzeko ahalmen handiagoa dutela edo inpaktu txikiagoa dutela ekosisteman eta helburu ez diren espezieetan, Europar Batasuneko araudiaren arabera baimendutako aparailu edo bestelako ekipamendu estandarrekin alderatuta.
c) Justifikazioa txosten independente baten edo batzuen bidez egingo da; eskumena duten teknikari edo aditu independenteek egingo dituzte txostenak, eta arrantza-aparailuaren hautakortasun handiagoa frogatu beharko dute, edo Europar Batasuneko araudiaren arabera erabiltzen diren aparailu edo beste ekipo estandar batzuek baino inpaktu txikiagoa. Txosten hori hautagarritzat joko da jarduera mota honen esparruan.
4.– Oinarri honetako 1. apartatuko e) letrako laguntzetarako, arrantza-ontziak eragiketan parte hartzeagatik sortutako diru-sarrera garbiak kenduko dira diruz lagundutako gastuetatik.
Diru-sarrera garbitzat hartzen dira ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak sartu eta probatu bitartean harrapatutako arrainaren eta itsaskiaren lehen salmentatik datozen arrantzaleen diru-sarrerak ken salmentak dakarren gastua, hala nola lonjei ordaindutako tasak.
Arrantza-jardueren kasuan aldez aurreko diru-sarrerarik ezarri ezin denean, eragiketa gauzatu bitartean ateratako arrantza-baliabideen salmentatik sortutako diru-sarrera garbiak deskontatu beharko dira onuradunak aurkezten duen behin betiko ordainketa-eskaeratik.
Aurreko e) letrari eta berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, gehikuntza horri heltzeko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/eu/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes) dokumentuko zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko atalean ezarritakoa bete beharko da.
5.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du.
b) Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan egon behar du.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza-eskaera aurkeztu aurretik.
e) Proiektuak ez du lagunduko eragindako ontziaren arrantza-efizientzia handitzen.
6.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasun-ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzeko memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 15.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta gastuak 40.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten entitate kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
7.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
8.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
27. oinarria.– Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handitu gabe (1230259).
1.– Laguntza-lerro honen helburua ontzien energia-erabilera optimizatzea da, klima-aldaketa arintzen laguntzeko, emisioak eta erregaien kontsumoa murriztuz. Laguntza hauek aurreikusten dira:
a) Berotegi-efektuko kutsatzaileen edo gasen emisioak murriztu eta energia-efizientzia handitzen duten ontziko ekipoetako inbertsioak.
b) Energia-efizientziari buruzko auditoretzak, programak eta azterketa pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien nahiz ontzi laguntzaileen jabeak, arrantza-sektoreko elkarteak, organismo zientifiko edo tekniko aitortuak eta unibertsitateak, eta teknologia- edo berrikuntza-operadoreak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea guztira.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza-jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Arrantza-aparailuetako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta arrantza-aparailu horien hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute, eta efizientzia energetikoari buruzko inbertsioen zerrendaren arabera egiten direnak izango dira, behar bezala justifikatuta eta efizientzia energetiko handiagoa frogatuta.
Kroskoaren oinarrizko mantentze-lanekin lotutako kostuak ez dira diruz lagunduko jarduera mota honen arabera.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere hautagarriak izango dira. Beste inbertsio batzuen artean, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioak.
Horrelako inbertsioak egiteko, erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia-auditoretza behar da, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek emana.
1) Egonkortasun-mekanismoetako inbertsioak, hala nola sentina-gilak eta branka-erraboilak, itsasoan ontzien funtzionamendua eta haien egonkortasuna hobetzen laguntzen dutenak.
2) Egonkortzaileak edo balantzeko gilak edo «flap»ak.
3) Inkrustazioen aurkako produktu ez-toxikoak –hala nola kobrezko estaldurak– erabiltzearen ondoriozko gastuak, baldin eta marruskadura murrizten badute.
4) Gobernu-aparatuarekin lotutako kostuak, hala nola gobernu-aparatuaren aginte-sistemak edo lema anizkunak, lemaren mugimendua murrizten dutenak baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren arabera.
5) Ontzien ezaugarri hidrodinamikoak hobetzeko oinarri bat ematea xede duten gordailu-saiakuntzen kostua.
b) Ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioak.
Horrelako inbertsioetarako txosten teknikoa aurkeztu beharko da, eragiketak ontziaren edukiera handitzen ez duela adierazten duena. Partida hauek lagundu ahal izango dira diruz:
1) Energetikoki efizienteak diren helizeak, transmisio-ardatzak barne.
2) Katalizatzaileak.
3) Energetikoki efizienteak diren sorgailuak, hala nola hidrogenoa edo gas naturala erabiltzen dutenak.
4) Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten propultsio-elementuak, hala nola belak, kometak, aerosorgailuak, turbinak edo eguzki-panelak.
5) Aurreko lemak.
6) Ontziko elementuak bioerregaiekin edo beste erregai alternatibo batzuekin funtzionatzeko beharrezkoak diren egokitzapenetara aldatzea.
7) Ekonometroak, erregaia kudeatzeko sistemak eta jarraipen-sistemak.
8) Haizebide berriak propultsio-sistema hobetzeko, bakarrik erregaia aurrezteari buruzko energia-auditoretza bat izanez gero, hori emateko eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
9) Ateak aldatzea edo ordeztea. Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena egin behar du horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek.
c) Elektrizitatearen edo energia termikoaren kontsumoa murriztera bideratutako inbertsioen kostu diruz lagungarriak.
1) Ontzien hoztea, izoztea edo isolatzeko sistemak hobetzera zuzendutako inbertsioak.
2) Ontzien barruan beroa birziklatzea sustatzen duten inbertsioak, hura berreskuratu eta ontzi barruko eragiketa osagarrietan berrerabiltzeko.
d) Arrantza-aparailuetako eta arrantza-ekipoetako inbertsioetan diruz lagundu daitezkeen kostuak.
Inbertsioen xedea arrantza-aparailu, aparailu edo arrantza-tresnen ordez energetikoki efizienteagoak diren beste batzuen alde egitea bada, egiteko eskumena duen teknikari edo aditu independente baten txostena egon beharko da, arrantza-aparailu horren hautakortasuna arriskuan jartzen ez dela adierazten duena, eta erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo -auditoretza, egiteko eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo -auditoretza, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina, ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioen kasuan.
d) Txosten teknikoa, eragiketak ontziaren ahalmena handitzen ez duela adierazten duena, ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioetarako.
e) Arrantza-aparailuetan egindako inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuaren hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela egiaztatzen duen kanpo-txostena, energia-efizientzia justifikatu eta frogatzen duena.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
28. oinarria. Klima-aldaketa arintzea eta energia-efizientzia, gaitasuna handituz (1230260).
1.– Laguntza-lerro honen helburua energia-efizientzia hobetzea da, arrantza-ontzi baten tonaje gordina handitzen duten eragiketen bidez. Eragiketa hauek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz:
a) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren zubi-sistema integratuak instalatzeko, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
b) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren motor edo propultsio-sistema bat instalatu edo berritzeko, aurreko egoerarekin alderatuta energia-efizientzia handiagoa edo CO2 isurien murrizketa frogatzen duena, ontziaren aldez aurretik ziurtatutako potentzia eragilea baino potentzia handiagoa ez duena, eta fabrikatzailearen eskutik gehieneko potentzia motor-eredu edo propultsio-sistema horretarako ziurtatua duena.
c) Brankako erraboila ordeztea edo berritzea, betiere arrantza-ontziaren energia-efizientzia osoa hobetzen badu.
2.– Armadoreak eta arrantza-ontzien jabeak izan daitezke laguntza hauen onuradun.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduera motaren araberako laguntza eman ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Arrantza-ontzia flotaren segmentu jakin batekoa izatea, eta 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko azken txostenak arrantza-gaitasunaren eta - aukeren arteko oreka erakustea sektore horretan.
b) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea guztira.
c) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon izana laguntza-eskaera aurkezten duen urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan gutxienez.
d) Eragiketak arrantza-gaitasun berria duen arrantza-flotan sartzea konpentsatzeko, aldez aurretik laguntza publikorik gabeko arrantza-gaitasun bera kentzea flotaren segmentu beretik, edo flotaren beste segmentu batetik, arrantza-gaitasunari buruzko txosten berrienak, 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatutakoak, agerian utzi badu arrantza-gaitasuna ez dagoela orekatuta eskuragarri dauden arrantza-aukerekin.
e) Arrantza-ontziak arrantza-jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere, hala dagokionean, hautagarriak izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia-auditoretza, eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina.
d) Obran erabiliko diren GT gehigarrien konpromisoa, eta GT horien jatorrizko ontzia. Ordaintzeko unean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren ebazpena gaitasun-sarrerako espedientean, eta bertan erabilitako GTen jatorria agertu eta egiaztatu beharko da.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
29. oinarria.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230261).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, arrantza-ontzien motor nagusi edo osagarri baten ordezkapenari edo modernizazioari lagunduz.
Helburua lortzeko, laguntzak emango dira motor berriak eskuratzeko edo lehendik daudenak modernizatzeko inbertsioak egiteko, baldin eta material eta teknologia modernoagoak eta berritzaileagoak erabiltzen badituzte, erregaiaren arabera optimizatuz, edo ordezko erregaiak erabiltzen badituzte, emisioen murrizketa lortuz.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, baldin aldez aurretik laguntzarik jaso ez badute programazio-aldian eta arrantza-ontzi bererako.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak:
a) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea guztira.
b) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko azken txostenak ontzia dagoen flotaren segmentuko arrantza-gaitasunaren eta arrantza-aukeren arteko oreka erakutsi izana. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, haien segmentua esleituta, eta segmentu horren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioa emango da.
c) Ontzia arrantza-ontzien flotaren erregistroan inskribatuta egon izana laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bost zerga-ekitaldietan gutxienez.
d) Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen kostuak ere, hala badagokio, aukeratu ahal izango dira.
4.– Baldintza espezifikoak.
a) Hamabi metro baino gutxiagoko luzera duten itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentzia, kW-tan, lehendik zegoen motorrarena baino handiagoa ez izatea.
b) Gehienez ere 24 metroko luzera duten ontzien kasuan, motor berriak edo modernizatuak lehendik zegoen motorraren potentzia, kW-tan, ez gainditzea, eta lehendik zegoen motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzea gutxienez. CO2 emisioen murrizketa lortutzat joko da kasu hauetan:
b.1.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino % 20 CO2 gutxiago, gutxienez, igortzen duela adierazten duenean.
b.2.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino gutxienez % 20 erregai gutxiago erabiltzen duela adierazten duenean.
b.3.– Motorren fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten zati gisa, motor batentzat edo bientzat CO2 isuriak edo erregai-kontsumoa alderatzea ahalbidetzen ez duenean, 4. apartatuko b) hizkiaren arabera eskatutako CO2 emisioen murrizketa lortu dela ulertuko da, honako kasu hauetan:
b.3.1.– Motor berriak teknologia efizientea erabiltzen du energiaren ikuspegitik, eta motor berriaren eta ordeztutako motorraren arteko adin-aldea gutxienez zazpi urtekoa da. Urtarrilaren 13ko 2022/46 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren arabera, honako hauek hartuko dira teknologia efizientetzat:
– Hidrogenoa.
– Amoniakoa.
– Barne-errekuntza.
– Erregai-pilak.
– Elektrizitatea.
– Elektrizitatearen eta errekuntzaren konbinazio bat (hibridoak).
– Erregai-pilen sistema hibridoa.
– Mota-homologazioa badute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/1628 (EB) Erregelamenduaren arabera.
b.3.2.– Motor berriak erregai mota bat edo propultsio-sistema bat erabiltzen du, ustez ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duena.
b.3.3.– Estatu kidearen neurketaren arabera, motor berriak ordeztutako motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzen du, edo % 20 erregai gutxiago erabiltzen du, dagokion ontziaren arrantza-ahalegin arruntaren arabera.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria.
c) Arrantza-gaitasuna eta arraina detektatzeko gaitasuna ez direla handitzen egiaztatzen duen txosten independentea.
d) Itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentziak aurreko motorrarena gainditzen ez duela egiaztatzen duen agiria.
e) Itsasbazterreko artisau-arrantzakoa ez den eta 24 metroko luzera gainditzen ez duen ontziaren kasuan, fabrikatzailearen egiaztagiria, CO2 isuriak % 20 murriztu direla edo erregaiaren erabilera % 20 murriztu dela egiaztatzen duena, edo, hala badagokio, motor berriak ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duen erregai mota edo propultsio-sistema bat erabiltzen duela egiaztatzen duena.
f) Motorraren fabrikatzaileak motor berriaren ezaugarri teknikoak egiaztatzea.
g) Ontziak FEMPA programazio-aldian inbertsio mota bererako laguntzarik jaso ez duela egiaztatzea.
6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
30. oinarria.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe (1230262).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko.
Halaber, ontziko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzera zuzendutako azterlan eta proiektu pilotuak lagunduko dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak, ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, ontzi laguntzaileen jabeak eta arrantza-sektoreko elkarteak.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza-jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Inbertsioek, guztira 24 metro baino gehiagoko luzera duten ontzientzat, proiektu bakoitzeko onartutako 3.000 euroko kostua izan beharko dute gutxienez, ontzietako tripulatzaileen norbera babesteko ekipamenduetarako inbertsioak izan ezik.
24 metrora arteko ontzietan egin beharreko inbertsioen kasuan, proiektuko gutxieneko kostua 1.000 eurokoa izango da.
Horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek egindako txostena eskatuko da. Txosten horrek justifikatu beharko du inbertsioen eta ontziko segurtasuna hobetzearen arteko erlazioa, eta arraina detektatzeko trebetasuna ez dela handitzen, honako inbertsio hauetarako:
– Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa.
– Maniobra-helizeei buruzko modernizazioa.
– Arraste-ontzietan palo arrantzalea edo popako besoa modernizatzea.
– Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea.
– Aparailuak altxatzeko eta jasotzeko jasogailuak eta bestelako polipastoak erostea eta instalatzea.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere, hala dagokionean, hautagarriak izango dira.
Gailu bat funtzionamenduan duen ekipoaren edozein zatiren mantentze-lan programatuek edo prebentziokoek ez dute laguntzarik jasotzeko aukerarik izango.
Eragiketa «ontziko inbertsio» bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian inbertsio mota bererako eta arrantza-ontzi bererako. Halaber, eragiketa «banakako ekipoan» egindako inbertsio bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian ekipo mota berarentzat eta onuradun berarentzat.
Ontziko edo taldeko edo banakako ekipoetako inbertsioetarako laguntzak emango dira, baldin eta inbertsio horiek laguntza-eskaera aurkeztean indarrean dauden Batasunaren, estatu kideen eta autonomia-erkidegoen arau-betekizunak gainditzen badituzte.
Horrela, besteak beste, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontziko eta oinezko arrantzaleen segurtasuna hobetzeko:
1) Babes-estalkiak.
2) Salbamendu-baltsak.
3) Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.
4) Lokalizazio pertsonalerako irrati-balizak, ezbeharrak aurkitzeko irrati-balizak (OTS) bezala, arrantzaleen salbamendu-jaketan eta laneko arropetan txerta daitezkeenak.
5) Banakako flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.
6) Sorospen-seinaleetarako bengalak.
7) Soka-jaurtigailuak.
8) Bertan behera utzi, ontzitik erori eta abar gertatuz gero, biziraupena errazteko ekipamendua; «pertsona uretara!» kasuetarako salbamendu-sistemak.
9) Suteak prebenitzeko, detektatzeko eta horien aurka borrokatzeko gailuak, hala nola su-itzalgailuak, suaren aurkako mantak, ke- edo su-detektagailuak eta arnasketa-aparatuak.
10) Hondoratzeak, uretara erortzeak, harrapatzeak edo irristatzeak eragindako istripuak, kolpeak, ebakiak eta abar prebenitzea.
11) X bandako radarrak, talka-arriskua gutxitzen dutenak.
12) Suaren aurkako ateak.
13) Erregai-depositua ixteko balbulak.
14) Gas-detektagailuak eta gasaren alarma-sistemak.
15) Xukatzeko ponpak eta alarmak.
16) Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.
17) Eskotilak eta ate hermetikoak.
18) Troilak edo sare-zamaketariak, esaterako, gordetzeko makina-biltegiak.
19) Sartzeko pasabideak eta eskailerak.
20) Ontzigaineko argiak, larrialdietakoak edo bilaketetarakoak.
21) Azaleraren azpiko oztoporen batek arrantza-aparailuak blokeatzen dituen kasuetarako segurtasun-mekanismoak.
22) Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.
23) Ontzigaineko segurtasuna hobetzeko ekipoak eta beharrezko gainerako elementuak.
24) Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa. Jarduketak ontziko segurtasuna hobetzen duela justifikatzen duen eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitu ez izana justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
25) Maniobra-helizeak modernizatzea. Jarduketak ontziko segurtasuna hobetzen duela justifikatzen duen eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitu ez izana justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
26) Arraste-ontzietan palo arrantzalea edo popako besoa modernizatzea. Jarduketak ontziko segurtasuna hobetzen duela justifikatzen duen eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitu ez izana justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
27) Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea. Jarduketak ontziko segurtasuna hobetzen duela justifikatzen duen eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitu ez izana justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
28) Aparailuak –erruloa, garabia, estibatzaileak, jiragorak, aparailuak arraste-ontzietan eta itxigailuetan biltegiratzeko sareko danborrak– jasotzeko eta altxatzeko jasogailuak eta bestelako polipastoak erosi eta instalatzea; txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko egin dela justifikatzeko eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez direla handitzen egiaztatzeko.
b) Ontziko edota oinezko arrantzaleen osasuna hobetzeko, hala dagokionean:
1) Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.
2) Ontziko larrialdi-tratamendurako medikamentuak eta gailuak erostea.
3) Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipoak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoetarako gailuak barne.
4) Ontzian eta lehorrean osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak eskuratzea.
5) Ontziko osasuna hobetzera zuzendutako informazio-kanpainak.
c) Lan-baldintzak hobetzeko, bai ontziko arrantzaleentzat, bai oinezkoentzat, hala dagokionean:
1) Tresneria eta ekipamendu erradioelektrikoak eta konektibitatearen hobekuntza, ontziko tripulazioaren bizi-baldintzak errazteko.
2) Ontzigaineko barandak.
3) Babes-estalkiko egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, eguraldi txarretik babesteko.
4) Kamaroteetako segurtasuna, espazioa eta erosotasuna hobetzeko, eta tripulazioarentzako gune komunak ezartzeko elementuak.
5) Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipoak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, hala nola troilak.
6) Pintura eta gomazko tapiz ez-labaingarriak.
7) Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipoak.
8) Laneko arropak eta segurtasun-ekipoak, hala nola segurtasun bota iragazgaitzak, arnasketa eta begiak babesteko gailuak, eskularruak, arnesak, prismatikoak eta babes-kaskoak, edo erorketen aurkako babes-ekipamenduak, lehorreko langileak barne.
9) Larrialdi-, segurtasun- eta alerta-seinaleak.
10) Ontziko edo lehorreko arrantzaleek beren jarduera profesionalean zuzenean edo zeharka jardutean dituzten arriskuak zehazten dituzten azterketak eta ebaluazioak, arrisku horiek prebenitzeko edo murrizteko neurriak hartzeko.
11) Ontziko eta oinezko arrantzaleen lan-baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.
12) Bizigarritasunari buruzko erreformak, emakumea tripulazioan sartzea errazteko.
13) Itsaski-bilketako eremuetatik lehen salmentako tokietara joateko ibilgailu kolektiboak (arrantza-sektoreko elkarteentzat soilik).
14) Oinezko arrantzaleak arrantza-tokietara baldintza hobeetan joatea errazteko ontziak erostea eta modernizatzea.
15) Oinezko arrantzaleentzako lehorreko instalazioak, lan-baldintzak hobetzen dituztenak (aldagelak, komunak, etab.). Bereziki, emakumea lan-merkatuan sartzea sustatzen duten guztiak.
16) Lan-tresnen ergonomia hobetzea, haien erabilera optimizatzeko.
d) Ontziko eta oinezko arrantzaleen higienea hobetzeko, hala dagokionean.
1) Higiene-ontziak, hala nola komunak eta konketak.
2) Elikagaiak gordetzeko ekipoak eta sukaldeak.
3) Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.
4) Aireztatzeko, garbitzeko edota desinfektatzeko ekipamenduak edo sistemak, ontzian osasun-baldintza egokiak mantentzeko.
5) Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.
6) Aipatutako inbertsioez gain, azterlanak eta proiektu pilotuak egin ahal izango dira ontziko segurtasunaren eta lan-baldintzak hobetzearen arloan.
4.– Ontziari buruzko betekizunak. Betebehar espezifiko hauek ezartzen dira:
a) Ontziak gutxienez bost metroko luzera izan beharko du perpendikularren artean, eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan egon.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Proiektuak ezingo du ontziaren arrantza-gaitasuna handitu, ez eta arraina detektatzeko trebetasuna ere.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berri baterako edo behin betiko geldiarazteko baja gisa eskainita ez dagoela adierazten duena, eta bost urte igaro baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa eta aurreikusitako finantza-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak, egin beharreko inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu aurkeztuz, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 15.000 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira, eta, obren kasuan, gastuak 40.000 euro edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez dagoela hori egiten, ematen edo hornitzen dituen nahikoa entitate; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
d) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
e) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.
f) Erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz egin nahi diren inbertsioek ez dakartela inolako gehikuntzarik ontziaren arrantza-gaitasunean, ez eta arraina hautemateko trebetasunean ere.
6.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
7.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
31. oinarria.– Ontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, gaitasuna handituz (1230263).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko, arrantza-ontziaren tonaje gordina handitzen duten eragiketei lagunduz. Ondorio horietarako, eragiketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Eskifaiak bakarrik erabiltzeko ostatu-instalazioak jartzeko edo berritzeko behar den tonaje gordina handitzea, higiene-ontziak, gune komunak, sukaldeko instalazioak eta ontzigaineko babes-egiturak barne.
b) Tonaje gordina handitzea, ondoren ontzian suteak prebenitzeko sistemak, segurtasun- eta alarma-sistemak edo zarata murrizteko sistemak hobetzeko edo instalatzeko.
c) Zubi-sistema integratuak instalatzeko behar den tonaje gordina handitzea, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta arrantza-ontzien jabeak.
3.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egon, gutxienez laguntza-eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza-eskaera aurkeztu aurretik.
e) Ontziaren inbertsio-proiektuak, hala badagokio, dagokion baimena izan beharko du.
f) Arrantza-ontziak flotaren segmentu jakin batekoa izan behar du, eta 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko azken txostenak oreka erakutsi behar du segmentu horretako arrantza-gaitasunaren eta arrantza-aukeren artean. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, segmentuen esleipenarekin eta segmentu bakoitzaren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioarekin.
Horri dagokionez, laguntza autonomikoaren kudeatzaileak egiaztatu beharko du, laguntza onartu aurretik eta ordaintzeko unean, eragindako ontzien oreka- edo desoreka-egoera zein den, SGPk flotaren urteko txostenean argitaratutako informazioaren arabera. Ontzia zerrenda horretan ez badago, laguntzaren kudeatzaileak txostena eskatu beharko dio SGPri.
g) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea.
h) Arrantza-flotan arrantza-gaitasun berria sartzea konpentsatzeko, flotaren segmentu bereko laguntza publikorik gabeko arrantza-gaitasun bera kendu beharko da, gutxienez.
i) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistroan inskribatuta egotea eta itsasoan arrantza-jarduerak egin izana gutxienez 60 egunez laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan, eta 60 egunak Arrantza Flotaren Erregistroan alta eman zenetik egin izana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Ontziaren titulartasun-ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, exekuzio-epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne hartuta. Bertan, laguntzaren xedearen beharra justifikatuko da, eta egindako inbertsioek segurtasuna bermatuko dutela edo, hala badagokio, osasuna eta lan- eta higiene-baldintzak hobetuko dituztela, eta, horretarako, ontziaren GTak handitu behar direla.
c) Obran erabiliko diren GT gehigarriak jasotzen dituen idazkia, baita GT horien jatorrizko ontziaren identifikazioa ere.
d) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 15.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta gastuak 40.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten entitate kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
5.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
32. oinarria.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230264).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzale gazteak arrantza-sektorean sar daitezen sustatzea da, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko eta, zeharka, flota zaharkitua eta efizientzia gutxikoa berritzen lagundu ahal izateko.
Laguntzak aurreikusten dira arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko, edo partzialki eskuratzeko, FEMPA Erregelamenduaren 13. c) artikuluan xedatutakoaren salbuespen gisa.
2.– Baldintza hauek betetzen dituzten arrantzale gazteak izan daitezke laguntza hauen onuradun:
a) Laguntza-eskaera aurkezten den egunean 40 urte baino gehiago ez izatea.
b) Arrantzale gisa gutxienez bost urtez lan egin izana, edo arrantza-sektoreko lanbide-heziketari buruzko kualifikazio egokia lortu izana (arrantza-sektoreko lanbide tituluak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuaren arabera), eta itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta emanda egotea.
3.– Era berean, oinarri honen arabera laguntza eman ahal izango da hainbat pertsona fisikok arrantza-ontzi bat lehen aldiz batera eskuratzeko, betiere horietako bakoitzak oinarri honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Halaber, laguntza eman ahal izango da arrantza-ontzi baten jabetza partziala eskuratzeko pertsona fisiko batek oinarri honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu eta uste bada pertsona horrek ontzi horren gaineko kontrol-eskubideak dituela, ontziaren edo ontziaren akzioen gutxienez % 33ren jabea delako.
4.– Arrantza-ontziarekin lotutako betekizun espezifikoak:
a) Flotaren segmentu jakin batekoa izan behar du, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza-gaitasunari buruzko azken txostenak segmentu horretan arrantza-gaitasunaren eta arrantza-aukeren arteko oreka dagoela erakutsi behar du.
b) Ontziak arrantza-jardueretarako hornituta egon behar du.
c) Ez du 24 metro baino gehiagoko luzera izan behar guztira.
d) Kostako artisau-arrantzako ontziaren kasuan, Europar Batasuneko ontzidiaren erregistroan inskribatuta egon behar du laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko hiru zerga-ekitaldietan gutxienez, eta bost zerga-ekitalditan gutxienez beste ontzi mota baten kasuan.
e) Ezin du flotaren erregistroan izena emanda egon laguntza-eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hogeita hamar ekitaldi fiskaletan baino gehiagotan.
f) Ontziak ez du behin betiko baja-eskaerarik izan behar.
g) Ontziaren erosketa-balioa merkatuko baliora egokitu beharko da.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Itsas kapitainaren ziurtagiria, gutxienez bost urteko ontziratze-aldiari buruzkoa, edo, hala badagokio, ziurtagiria, edo prestakuntza-titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuko tituluekin bat etorriz.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia operatibo dagoela eta Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta dagoela jasoz, eta ez duela behin betiko bajarik eskatuta.
d) Erosi nahi den ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badu ezarrita, armadorearen erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuz erosketaren ondoren egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegora aldatzeko.
6.– Oinarri honi jarraikiz diruz lagundutako arrantza-ontzi baten lehen erosketa ez da enpresa baten jabetzaren eskualdaketatzat hartuko, FEMPA Erregelamenduaren 13.g) artikuluaren zentzuan. Nolanahi ere, iruzurraren aurka borrokatzeko neurri gisa, beharrezko neurriak hartu beharko dira ontziaren erosketa iruzurrezko salmenta edo salmenta simulatua ez dela ziurtatzeko. Adibidez, ontzi baten salmenta aita baten eta seme baten artekoa bada, benetako salerosketa egin dela egiaztatu beharko da, eta ez dela legatu edo dohaintza bat.
7.– Laguntzaren zenbatekoari eta ordainketari dagokionez. Iruzurra prebenitzeko neurri gisa, ontzia erosteko kostua merkatuko balioari egokitzen zaiola egiaztatzeko, OIGk mekanismo bat izan beharko du, erosketa-prezioa merkatuko prezioekin bat datorrela adierazten duena. Horretarako, azterketa justifikatzaile bat egin ahal izango du ondorio horretara nola iristen den azaltzeko, eta, adibidez, FEMPA garatzeko errege-dekretuan behin betiko geldiarazteari buruz aurreikusitako behin betiko geldiarazteko baremoa erabili ahal izango du gida gisa, edo eskatu onuradunak ontziaren balioaren peritu-tasazio bat aurkeztu dezala, besteak beste.
8.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da. Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, erositako ontziaren titulartasuna eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, ordainagiriak eta fakturak aurkeztuta.
33. oinarria.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230265).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza-produktuen kalitatea, balio erantsia eta segurtasuna handitzea da, produktu berriak garatuz, eta, lehendik dauden produktuak ez ezik, arrantza-jardueraren jasangarritasuna hobetuko duten azpiproduktuak eta nahi gabeko harrapaketak ere balorizatuz.
Zehazki, arrantzatzen denetik lehen salmentara arte arrantza-produktuen balio erantsia edo kalitatea handitzeko, honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Arrantza-produktuen balioa handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki arrantzaleei beren harrapakinak merkaturatzeko gaitasuna hobetzeko aukera emanez.
b) Arrantza-produktuen elikagai-segurtasuna handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki anisakisari aurrea hartzeko eta haren aurka borrokatzeko inbertsioak, etab.
c) Arrantza-produktuen balio erantsia edota elikagai-segurtasuna hobetuko duten ontziko eta lehorreko ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak garatzea edo sartzea helburu duten inbertsioak edo eragiketak.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak, lehorreratzeko betebeharrak araututako nahi gabeko harrapaketak eta arrantza-jarduerak sortutako hondakinak balorizatzeko eta kudeatzeko.
e) Balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko azterlanak eta proiektuak.
f) Produktu berriak garatzea edo ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak sartzea helburu duten eragiketak, produktuen balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza-sektoreko elkarteak eta teknologia- edo berrikuntza-operadoreak.
3.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
– Ontziko inbertsioen kasuan, gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera behar da itsasoan, laguntza-eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
– Oinezko arrantzaleek alta emanda eta lizentzia indarrean izan beharko dute laguntza eskatzeko unean.
– Elkarteen kasuan, entitate eskatzailearen instalazioetan sartzen diren ekintza kolektiboak lagundu ahal izango dira diruz, eta ez dira diruz lagunduko elkarteak osatzen dituzten ontziek edo oinezko arrantzaleek egindako inbertsio indibidualak.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta entitateek zera aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan: Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria.
c) 60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
34. Oinarria.– Berrikuntza (1230266).
1.– Laguntza-lerro honen helburua sektorea etengabe hobetzen eta modernizatzen laguntzea da (ekoizpen-prozesuak, ekipoak eta teknologia), bai eta ingurunearen babesa eta kontserbazioa hobetzea ere.
Jarduera mota honen esparruan, diruz lagundu ahal izango dira berrikuntza-proiektuetara bideratutako eragiketak, helburu hauetakoren bat badute:
a) Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria hobetzea.
b) Itsasoko baliabide biologikoak eta ekosistemak babestea eta kontserbatzea.
c) Jardueren ingurumen-aztarna murriztea.
d) Produktu eta ekipo berriak edo nabarmen hobetuak garatzea eta sartzea, hala nola energetikoki efizienteagoak edota selektiboagoak diren arrantza-tresnak, -teknikak edo -teknologiak.
e) Hondakinen kudeaketako prozesu eta teknika berriak edo hobetuak.
f) Kudeaketa- eta antolaketa-sistema berriak edo hobetuak segurtasunean eta lan-baldintzetan.
g) Irtenbide digital berritzaileak erabiltzen dituzten lan-metodo berriak.
h) Arrantza-ekoizpenari balioa eransteko metodo edota teknika berritzaileak, produktuen eraldaketa eta merkaturatzea barne.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza-sektoreko elkarteak, organismo zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia- edo berrikuntza-operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren arrantza-sektoreko operadoreak.
3.– Baldintza hauek bete behar dira onuradunari eta proiektuari dagokionez:
– Finantzatutako eragiketak organismo zientifiko edo tekniko aitortuek egingo dituzte, edo haiekin lankidetzan egingo dira. Dagokion organismo zientifiko edo teknikoak baliozkotuko ditu emaitzak.
– Aurkezten diren proiektuek ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduerak barne hartu ahal izango dituzte, ekoizpen-prozesu, produktu edo zerbitzu bat sortzeko edo nabarmen hobetzeko. Proiektuek merkatuan daudenetatik bereizten den alderdi teknologiko, prozesu edo teknika bat erakutsi beharko dute.
– Teknologia- edo berrikuntza-operadoreak onuradun izan daitezke teknologiaren garapenak arrantza-produktuen ekoizpenarekin, eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotura duenean. Kontzeptu horien barruan jarduera antolatzea errazten duen teknologiaren garapena sartzen da.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
Berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, laguntza hori jaso ahal izateko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/eu/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes) dokumentuaren zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko apartatuan ezarritakoa bete beharko da.
35. oinarria.– Prestakuntza (1230267).
1.– Laguntza-lerro honen helburua beharrezko baldintzak sustatzea da, arrantza-sektoreak lanbide-heziketa nahikoa eta beharrezkoa izan dezan ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko, sektorearen lehiakortasuna, garapen profesionala eta lan-baldintza hobeak bultzatuko dituztenak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira hirugarren zerrendako itsasontzien armadoreak, baldin ontziratuta badaude eta arrantzale profesionalak badira, eta enplegu-zerbitzu publikoak langabetzat aitortutako pertsonak («praktiketako langilea») ontziratzeko aukera ematen badute (ezingo dira onuradun izan 40.000 eurotik gorako laguntza jaso badute programazio-aldian eta lerro honetan pertsona onuradun bakoitzeko).
Laguntza hori itsasontzietan dauden pertsonen prestakuntzarako izango da, eta bi aldeen arteko prestakuntza-lankidetza jasotzen duen agiri baten bidez formalizatu beharko da; prestakuntzan, arrantzako eta itsaski-bilketako praktika jasangarriei buruzko ikastaroak eta itsas baliabide biologikoak kontserbatzeari buruzkoak emango dira, 1380/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
Praktiketako langileak gutxienez 5 urte dituen arrantzale profesional baten laguntza jasoko du ontzian.
Praktiketako langileen prestakuntzari dagokionez, laguntza arrantzale profesionalak diren armadoreei emango zaie, praktiketako langilearen lanbide arteko gutxieneko soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak estaltzeko.
Praktiketako langileen laguntzetarako:
– Arrantzale profesionalak honako hauek egiaztatu behar ditu:
• Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egotea.
• Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian erregistratuta dagoen itsasontzi baten jabe izatea.
• Praktiketako langileak eta agintaritza eskudunak aitortutako itsasontziaren jabeak sinatutako kontratua. Bi urtetik beherako iraupena.
• 5 urteko edo gehiagoko eskarmentu egiaztatua izatea.
– Gazteak honako hau egiaztatu beharko du:
• Langabe gisa alta emanda egotea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean.
• Arrantza-jardueran aritzeko behar diren egiaztagiriak eta ziurtatutako titulua izatea.
• Adinez, 40 urtetik beherakoa izatea.
• Ez egon izana inoiz aurretik itsasontzi batean erroldatuta laguntza eskatzeko baliatzen den titulazioarekin.
• Bi aldeen arteko kontratua; bertan adieraziko dira emandako prestakuntza eta praktikak, barne direla arrantza jasangarriari eta itsas baliabide biologikoen kontserbazioari buruzko ikastaroak.
3.– Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira hirugarren zerrendako itsasontzien jabe diren pertsona fisiko edo juridiko armadoreak, baldin eta honako hauek ontziratzeko aukera ematen badute:
–Titulazioa lortu eta arrantza-titulu profesionala lortzeko arrantza-ontzietan nahitaezko ontziratze-aldi bat egin behar duten tituludunak.
– Prestakuntza duala enpresako eta ikastetxeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak konbinatuz egiten duten ikasleak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen ekainaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren arabera.
Nahitaezko ontziratze-aldia eta prestakuntza dual hori enplegatzailearen eta langilearen arteko kontratu baten bidez formalizatuko dira; kontratu horrek arrantza-titulu profesionala lortzeko edo, hala badagokio, prestakuntza duala amaitzeko behar den denbora iraungo du.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek egiaztatu beharko dute ontziratzen diren lagunek, nahitaezko ontziratzearen kasuan, jarraian adierazitako tituluetako bat dutela:
a) Lanbide Heziketako tituluak:
– Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikaria, Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen azaroaren 18ko 1691/2011 Errege Dekretuan arautua.
– Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikaria, Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuan arautua.
– Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria-zainketa antolatzeko goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1075/2012 Errege Dekretuan arautua.
– Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1072/2012 Errege Dekretuan arautua.
b) Arrantzako titulu profesionalak:
– Arrantzako Kapitaina.
– Alturako Patroia.
– Itsasertzeko Patroia.
– Itsasertzeko Patroi Balioaniztuna.
– Arrantzako Tokiko Patroia.
– Itsasontziko Mekanikari Nagusia.
– Itsasontziko Mekanikaria.
5.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, tituluduna edo ikaslea ontziratu dela eta ordaindu zaiola egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, ordainagiriak eta fakturak aurkeztuta.
Laguntzak lanbide arteko gutxieneko soldata estaliko du, baita langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak ere.
36. oinarria.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230268).
1.– Laguntza-lerro honen helburua kontrola indartzea da, ikuskapen-kanpainak eta sektorearen lankidetza areagotuz. Teknologia berriak, bitarteko elektronikoak eta analisi-sistemak sustatuko dira, honako hauek hobeto kontrolatu ahal izateko: debekuguneak, arrantza-ahalegina, legez kanpoko eta aitortu gabeko arrantza, lehorreratzeko betebeharra eta ontziko kontrola, flotaren ekipamenduen modernizazioa bultzatuz. Sektorea gehiago inplikatuko da kontrol- eta ikuskapen-lanetan, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Zehazki, diruz lagundu ahal izango dira eragiketa hauek:
a) Teknologia eta proiektu pilotuak, ekipoak eta programa informatikoak («Big Data» eta «machine learning» sistemak barne), ontziak lokalizatzeko sistemak (SLB), telebista-zirkuitu itxiko sistemak (CCTV), arriskuak bildu, kudeatu, baliozkotu, aztertu eta kudeatzeko sare informatikoak erosi, instalatu eta garatzea, kontrolarekin lotutako webguneen bidezko aurkezpena, eta arrantzari buruzko datuetarako laginketa-metodoak trukatzea eta garatzea, bai eta sektore arteko datuak trukatzeko sistemekiko interkonexioa ere, eta baxurako flotaren zati bati geolokalizazio-ekipamenduak ematea.
b) Arrantza-sektoreko operadoreen datuak Europar Batasuneko estatuetako agintaritza eskudunei transmititzeko eta arrantza-produktuak merkaturatzeko beharrezkoak edo nahitaezkoak diren osagai, ekipo eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, datuak erregistratu eta jakinarazteko sistema elektronikoetarako (ERS), ontziak satelite bidez lokalizatzeko sistemetarako (SLB) eta kontrolerako erabiltzen diren identifikazio automatikoko sistemetarako (AIS) beharrezko osagaiak barne, bereziki 12 metro baino gutxiagoko ontzietarako.
c) 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 58. artikuluan aipatzen den arrantza- eta akuikultura-produktuen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezkoak diren osagaiak, ekipoak eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, erauzketa-arrantzaren salmenta-oharrak eta akuikulturaren trazabilitate-dokumentuak integratzea, bai eta lehen merkaturatzearen aurretik sortu daitezkeen dokumentuak ere.
d) Beste kontrol-bitarteko batzuk erostea, hala nola motorraren potentzia neurtzeko gailuak eta pisatzeko ekipoak.
e) Kontrolerako eta jarraipenerako araubide berritzaileak garatzea eta arrantzaren kontrolarekin lotutako proiektu pilotuak aplikatzea, arrainen DNAren analisi edo kontrolerako webguneak sortzea barne.
f) Hainbat ekimen (hala nola mintegiak eta informazio-tresnak), arrantzaleak eta beste alderdi interesdun batzuk (hala nola ikuskatzaileak, fiskalak eta epaileak, bai eta jendea oro har ere) legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzaren aurka borrokatzeko beharraz eta APEren arauen aplikazioaz sentsibilizatzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, eta akuikulturako, eraldaketako, merkaturatzeko eta kontsumitzaileari saltzeko operadoreak.
3.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
Ez dira diruz lagunduko laguntza-eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza-antolamenduko eskualde-antolakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPA Erregelamenduaren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta entitateek zera aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan:
– Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
– Proiektua deskribatzeko memoria.
– 60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
b) Gainerako kasuetan:
– Proiektua deskribatzeko memoria.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
37. oinarria.– Arrantza-portuak, lehorreratze-lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230269).
1.– Laguntza-lerro honen helburua da lehorreratutako produktuen kalitatea hobetzea eta haien kontrola eta trazabilitatea areagotzea, lehorreratzeko betebeharra betetzen dela eta harrapaketa guztiak guztiz aprobetxatzen direla erraztea, energia-efizientzia handitzea, ingurumena babesten laguntzea, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzea, azpiegituren segurtasuna hobetzea klima-aldaketak eragindako gertaera meteorologikoen aurrean, eta portuetan kudeaketa adimenduna eta digitalizatua egitea. Hauek lagunduko dira diruz:
a) Arrantza-portu, lonja, lehorreratze-leku, pantalan eta ainguralekuetako azpiegiturak, ekipoak eta makineriak hobetu eta modernizatzeko inbertsioak.
b) Jarduketak eta proiektuak portuetan, helburu hauekin: jarduerak dibertsifikatzea; espazioak berreskuratzea, produktuak prestatu, kontsumitu eta sustatzeko, eta arrantza-kulturako jarduerak, erakusketak eta museoak zabaltzeko, besteak beste; hori guztia, arrantza herritarrengana hurbiltzeko xedez.
c) Lehorreko segurtasun- eta osasun-neurriekin lotutako ekintzetarako laguntzak eman ahal izango dira, portu, lonja eta lehorreratze-lekuetan osasunarekin lotutako mehatxuei (COVID) aurre egiteko eta arintzeko.
2.– Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: arrantza-sektoreko elkarteak; portuko agintari eta eragileak; arrantza-portuen kudeaketan laguntzen duten operadore pribatuak; jabari publikoaren titular izan gabe erabiltzeko eta kudeatzeko jabari horren gaineko emakida duten operadore publiko edo pribatuak; sare-konpontzaileen aintzatetsitako antolakunde profesionalak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
Arrantza-sektoreko elkarteak onuradunak izateko, ezinbestekoa izango da portu-instalazioak kudeatzeko ardura izatea.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Ez da laguntzarik emango portu edo lonja berriak eraikitzeko. Hala ere, lehorreratze-leku berriak eta horiei lotutako azpiegiturak eraikitzeko inbertsioetarako laguntzak eman ahal izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek proiektuaren azalpen-memoria bat aurkeztu beharko dute, inbertsioak laguntza-lerro honen helburura bideratuta daudela adieraziz.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
38. oinarria.– Berrikuntza akuikulturan (1230270).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura-sektorean hobekuntza teknologikoa eta lehiakortasuna sustatzea da, gaurko eta etorkizuneko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, eta eragiketa hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura-ustiategietan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolakuntzakoak garatzea, bereziki ingurumenean duten eragina murrizteko eta klima-aldaketaren inpaktua ebaluatu eta inpaktu horretara egokitzeko, espazioaren aprobetxamendua hobetzeko, elikadura eta nutrizioa optimizatzeko, akuikulturan baliabideen erabilera jasangarria bultzatzeko, prozesuak, baliabideak eta hondakinak ekonomia zirkularraren bidez optimizatzeko, abereen osasuna, ongizatea eta elikagai-segurtasuna hobetzeko, ekoizpen jasangarriko metodo berriak errazteko edo espezieak (genetikoak eta fisiologikoak) hobetzeko, eta trazabilitatea hobetzeko, besteak beste.
b) Honako hauek garatzea edo merkatuan sartzea: merkatuko potentzial ona duten akuikultura-espezie berriak; produktu berriak edo funtsean hobetuak; prozesu berriak edo hobetuak, edo ustiategiak kudeatzeko eta antolatzeko sistemak.
c) Produktu edo prozesu eta zerbitzu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea, esparru ekonomikoan edo soziologikoan ezagutzak dakartzatenak.
d) Zehazki, lerro honen xedearekin bat datozen neurriak honako hauek izan daitezke:
1) Kultiboak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
2) Hazkuntza-espezie, -prozesu eta -sistema berriak bilatzea.
3) Ingurumen-inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+Baren bidez.
4) Arrain-irin eta -olioekiko mendekotasuna murriztea, animalien ongizatea hobetzea.
5) Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+Bko emaitzak transferitzeko mekanismoak eta sareko lana indartzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko elkarteak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera aitortutako organismo zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia- edo berrikuntza-operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak.
Teknologia- edo berrikuntza-operadoreak onuradun zuzenak direnean, organismo zientifiko edo tekniko aitortuekin elkartuta edo lankidetzan egin beharko dituzte eragiketak. «Lankidetza» deritzo aipatutako organismoek proiektuan parte hartzeari, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako edozein modalitateren bidez, edo antolakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza-sistema formalen bidez.
Laguntza-lerro honetan, hirugarren batzuekin azpikontratatzeko aukera aurreikusten da, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 90era arte gehienez, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Berrikuntza-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
c) Onuraduna elkarte bat denean edo lankidetza-kasu bat denean, kide guztiek sinatutako agiria, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak jasotzen dituena, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, inbertsioak ordaindu izanaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta jarraipenaz arduratzen den organismo zientifikoak berrikuntza-proiektuari buruzko azken txostena egin beharko du, txosten horretan lortutako emaitzak jasoz.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
39. oinarria.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230271).
1.– Laguntza-lerro honen xedea sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzea da, Itun Berdearen eta Etxaldetik Mahaira Estrategiaren helburuak lortzen lagunduko duten inbertsioei laguntza emanez; horrez gain, «Espainiaren ekarpena EBren itsas eta kontinente-akuikulturaren garapen jasangarrirako jarraibideei (2021-2030)» delakoaren eta akuikultura-estrategia autonomikoen helburuak lortzea ere bilatuko da, enpresa-espiritua sustatzeaz gain, eta hauek bultzatuko dira:
a) Akuikultura ekonomikoki bideragarri, lehiakor eta erakargarri baterako inbertsioak.
b) Akuikultura-ustiategien mendeko eta akuikultura-instalazioari zuzenean lotutako azpiegiturak hobetzea eta eraikitzea (ontzi osagarriak erosi edo modernizatzea, Interneterako sarbidea...).
c) Instalazioak babestea klima-ezbeharretatik, ingurunearen eta uraren aldaketetatik eta harrapakariengandik.
d) Akuikultura-enpresa berriak sortzea akuikultore berrien eskutik, enpresa-espiritua bultzatzeko eta belaunaldi-erreleboa errazteko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
40. oinarria.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230272).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, karbono-aztarna murriztuz, efizientzia energetikoa areagotuz eta energia-iturri berriztagarrietara birmoldatuz, eta FEMPAk hauek lagundu ahal izango ditu:
a) Klima-neutraltasunari laguntzeko inbertsioak, karbono-aztarna murriztuz, akuikultura-enpresak birmoldatuz, energia-efizientzia handituz edo akuikultura-enpresak energia-iturri berriztagarrietara birmoldatzea sustatuz.
b) Klima-aldaketa arintzen eta horretara egokitzen laguntzen duten akuikultura-sistema edo -ereduetako inbertsioak, karbono-hustutegi gisa edo klimaren aldetik neutroak diren espezie gisa, hala nola moluskuak, algak, fanerogamoak eta beste batzuk.
c) Akuikultura-enpresen instalazioak, prozesuak edo teknologiak egokitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
41. oinarria.– Akuikulturak ingurumen-egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen-zerbitzuak ematea (1230273).
1.– Laguntza-lerro honen helburua da ekoizpen-sistema jasangarriagoetara eta ingurumena errespetatzen dutenetara egokitzea eta aldatzea sustatzea, ingurumena babesten eta kontserbatzen laguntzeko, eta honako hauek lagundu ahal izango dira:
a) Ingurumen-egoera ona lortzen eta ingurumena zaintzen, berreskuratzen eta leheneratzen laguntzen duten inbertsioak eta bestelako jarduerak.
b) Gainera, konpentsazioak aurreikusten dira kasu hauetan:
1) Akuikultura-metodoak bateragarri egitea, ingurumenari eta inguruko biodibertsitateari laguntzeko, Europako ingurumen-legeria nahitaez betetzetik harago joaten denean.
2) Ingurumena lehengoratzea; itsasoan, trantsizioko edo marearteko uretan hondakinak, arrantza- eta akuikultura-sektoreak galdutako aparailuak, zaborrak eta bestelako hondakinak biltzea; isuriak prebenitzea, eta harrapakarien kudeaketa, Europako ingurumen-legeria nahitaez betetzetik harago joaten denean.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak, eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
42. oinarria.– Animalien osasun- eta ongizate-neurriak (1230274).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura-ustiategietako animalien osasuna eta ongizatea sustatzea, babestea eta hobetzea da, eta honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Gaixotasunak desagerrarazteko programak, zaintza zoosanitarioa, jardunbide hobeak garatzea, albaitaritza- edo farmazia-azterketak eta defentsa sanitarioko taldeei laguntzera bideratutako jarduerak.
b) Gainera, osasun publikoaren esparruan, molusku eta itsasoko beste ornogabe bizi batzuen akuikultura-operadoreei konpentsazioa emateko jarduketak ere aurreikusten dira:
– Ezohiko hilkortasun masibo baten ondorioz jarduerak aldi batez eteteagatik.
– Toxinak sortzen dituen planktonaren ugalketa edo bioxinak dituen planktonaren presentzia dela-eta, uzta-jarduerak eteteagatik.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura-sektoreko elkarteak; Osasun Babeseko Elkarteak (ADS); berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak; organismo zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
43. oinarria.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230275).
1.– Laguntza-lerro honen helburua prestakuntza, ezagutzaren transferentzia eta sareko lana dira, belaunaldien arteko erreleboa, espezializazioa, garapen profesionala eta praktika eta esperientzia hobeen aplikazioa sustatzeko aukerak baitira, eta honako hauei eman ahal izango zaizkie laguntzak:
a) Lanbide-heziketa; etengabeko ikaskuntza; ezagutza zientifiko eta teknikoen eta praktika berritzaile eta jasangarriagoen hedapena; jardun ekintzailea; lanbide-ziurtagiriak edo prestakuntza-jarduerak, zeinek, besteak beste, lanbide-egiaztapena, akuikulturan gaitasun profesional berriak eskuratzea eta gaitasun digitalak eskuratzea ahalbidetzen baitute.
b) Lan-baldintzak hobetzea eta laneko segurtasuna sustatzea.
c) Sarean lan egitea eta esperientzia eta jardunbide hobeak trukatzea akuikulturako enpresa edo antolakunde profesionalen eta beste alderdi interesdun batzuen artean, hala nola organismo zientifikoak eta teknikoak, akuikulturako prestakuntza-zentroak, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzen dutenak edo administrazioko organismo eskudunak.
d) Gizarte-, zerga- eta enpresa-hobekuntzetarako sektorekako azterketak, lanaldietan nahiz ordainsarietan lan-egonkortasuna hobetzeko bidean jarraitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko elkarteak, Osasun Babeseko Elkarteak (ADS), organismo zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
44. oinarria.– Akuikultura-ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230276).
1.– Laguntza-lerro honen helburua lurraldea sakonago ezagutzea da, akuikultura-jarduerarako eremu egokienak zein diren zehazteko, eta, beraz, akuikulturaren garapen jasangarrirako eta izan daitezkeen kalteak prebenitzeko ingurunean beharrezkoak diren jarduerak planifikatzeko eta gauzatzeko, eta hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura-ekoizpeneko eremuak zehazten lagunduko duten azterlanak, programak eta planak, espazioa hobetzeko eta antolatzeko.
b) Akuikulturak jasan litzakeen kalte larriak edo hilkortasuna nahiz gaixotasunak areagotzearen ondorioz sortu ahal zaizkion kalteak prebenitzeko ekintzak.
c) Laguntza-instalazioak eta azpiegiturak hobetzea.
2.– Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: akuikultura-sektoreko operadoreak; organismo zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
45. oinarria.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230277).
1.– Laguntza-lerro honen helburua hobekuntza teknologikoaren garapena, prozedurak, produkzio-sistemak, erabakiak hartzea, ezagutzaren transferentzia eta abar sustatzea da, akuikulturaren jasangarritasuna areagotzeko, eta akuikultura jasangarriaren arloko ezagutza hobetzeko jarduketak aurreikusten dira:
a) Azterketak edo proiektuak egitea.
b) Teknologia berriak eskuratzea, hala nola «Big Data», adimen artifiziala edo «machine learning» erabiltzea.
c) Sistema informatikoak eta ekipoak erostea.
d) Datu-base berriak ezartzea edo kanpaina zientifikoak, landa-lanak eta transferentzia teknologikoa garatzea.
2.– Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: akuikultura-sektoreko elkarteak; berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak; organismo zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia- eta berrikuntza-operadoreak; irabazi-asmorik gabeko entitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Memoria teknikoa, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak, etab.).
– Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
46. oinarria.– Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzuak (1230278).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura-ustiategien errendimendua, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea da, aholkularitza-zerbitzuen bidez. FEMPAk ustiategientzako aholkularitza tekniko, zientifiko, teknologiko, juridiko edo ekonomikoko zerbitzuak lagunduko ditu, xede hauetarako:
a) Baimen- eta kudeaketa-arloko beharrak, akuikultura-ustiategiek Europar Batasuneko araudia eta legeria nazionala bete ahal izan ditzaten.
b) Jarduera abian jartzeko eta jarraipena egiteko araudi aplikagarrian jasotako azterlanak eta txostenak egitea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/92/EE Zuzentarauan aipatzen diren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-azterketak; ingurumen-jarraipenerako ezarritako baldintzak eta neurriak, eta beste batzuk).
c) Europar Batasuneko eta Estatuko araudian oinarritutako laneko osasunari eta segurtasunari buruzko arauak.
d) Merkaturatzea eta enpresa-estrategiak.
e) Administrazio-eskakizunen arloko beharrak, ustiategia kokatuta dagoen espazioei eta jabariei dagokienez.
f) Laguntza teknikoa, instalazioen lehiakortasuna eta ingurumen-jasangarritasuna azterlan, memoria tekniko edo produktuen bidez hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura-sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko da garatu nahi den proiektuak izan dezakeen irismena (helburuak, bitartekoak, etab).
b) Inbertsio-proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
47. oinarria.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230279).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen eta horiei lotutako onuren ezagutza hobetzea da, arrantza- eta akuikultura-produktuak sustatuz, merkatu berriak irekiz eta daudenak sendotuz. Hauei lagunduko zaie:
a) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuak eta jarduera komunikatzeko eta sustatzeko kanpainak, hala nola nahi gabeko harrapaketei, giza kontsumorako ez diren harrapaketei eta lehorrean sortutako azpiproduktuei buruzko informazio-kanpainak, bai eta etiketei eta trazabilitateari buruzko informazioa kontsumitzaileei emateko kanpainak ere.
b) Azokak, biltzarrak, ekitaldiak, mintegiak eta erakusketak antolatzea eta horietan parte hartzea, baita horietan informazio-espazioak alokatzea ere.
c) Merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten produktuak sustatzea.
d) Komunikazio- edo sustapen-proiektuak, arrantzako, akuikulturako eta kateko produktuak eta jarduerak sustatzeko kanpainak ebaluatzeko eta planifikatzeko, edo merkatu berriak bilatzeko. Ez da laguntzarik emango marka komertzialen eragiketetarako.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak, bai eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak ere.
3.– Honako hauekin lotutako kanpainak sustatu ahal izango dira:
a) Merkaturatu daitezkeen espezieak.
b) Merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak, giza kontsumorako ez diren harrapaketak eta lehorrean sortutako azpiproduktuak.
c) Ingurumena errespetatzen duten edo akuikultura ekologikoko metodoekin lortutako produktuak, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren zentzuan, baita ingurumen-babeseko figura duten naturaguneetan lortutako produktuak ere.
d) Arrantzako eta akuikulturako produktu jasangarrien etiketatzea eta trazabilitatea.
e) Arrantza- eta akuikultura-jarduera ezagutzea.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
48. oinarria.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230280).
1.– Laguntza-lerro honen helburua trantsizio berdeari laguntzea da, ingurumen-inpaktua murrizten duten, eta deskarbonizazioa eta ingurunea babesten duten jarduketetarako inbertsioak laguntzeko, ekonomia zirkularra sustatuz, klima-aldaketa arinduz eta horretara egokituz, eta ekoizpen- eta merkaturatze-sistema jasangarriagoetara egokituz.
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntza hauek emango dira:
a) Produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzea.
b) Energia-efizientzia areagotzea, ingurumen-inpaktua murriztea edo arrantza-produktuen banaketaren mugikortasun jasangarria hobetzea.
c) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzea.
d) Ekonomia zirkularraren alde egitea, honako hauen bidez: prebentzioa; prozesuen optimizazioa, hondakinen minimizazioa (ekodiseinua eta ekoefizientzia); nahi gabeko harrapaketen eta azpiproduktuen aprobetxamendu komertziala; bazterkinen erabilera azpiproduktuak garatzeko; giza kontsumorako erabili ezin diren arrain komertzialen harrapaketak eraldatzea; eta eraldaketa-jarduera nagusietatik lortutako azpiproduktuak eraldatzea.
e) Akuikultura ekologikoko produktuen eraldaketa sustatzea, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluen arabera.
f) Operadoreak betetze- eta ziurtapen-baldintzetara egokitzea sustatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz akuikultura ekologikoko produktuei dagokienez.
g) Produktu eta prozesu berriak edo hobeak sortzen dituztenak, edo produktuak eraldatzeko, kontserbatzeko edo merkaturatzeko kudeaketa- eta antolaketa-sistema hobetuak sortzen dituztenak. Proiektu pilotuak ere jasotzen dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak; arrantzako edota akuikulturako produktuak merkaturatzen eta eraldatzen dituzten sektoreko operadoreak; organismo zientifiko edo teknikoak; teknologia- edo berrikuntza-operadoreak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko entitateak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduketa horien artean egon daitezke hornidura-katearen ekoizpen-, eraldaketa- eta merkaturatze-jarduerak.
Jarduera mota horretarako inbertsio materialen kostuak aukeratu ahal izango dira, azpiegiturekin lotutako inbertsioenak izan ezik. Neurriak ezartzeko behar diren inbertsio ez-materialek («software»ek, adibidez) ere jaso dezakete FEMPAren laguntza.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak, haien iraupena, eta interes kolektiboa, behar bezala egiaztatuta.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
c) Nekazaritza eta elikagaigintzako industriek aurkeztutako eskaerei dagokienez, industria horiek Nekazari eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan inskribatuta egon behar dutenez, ofizioz egiaztatuko da inskribatuta daudela.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
49. oinarria.– Merkaturatzea sustatzea, produktuen, ontzien eta arrantza- eta akuikultura-produktuen aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan (1230281).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen merkaturatzea sustatzea eta erraztea da, haien balio erantsia areagotuz ziurtapen-sistemen bidez, produktuak eta azpiproduktuak balorizatuz, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna indartzeko tresna teknikoak eta teknologikoak garatuz.
Ikerketak, analisiak, ebaluazioak, aplikazioak eta garapen teknologiko eta informatikoak («hardware»a eta «software»a, besteak beste) lagundu nahi dira, arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitatea, elikagai-segurtasuna eta balio erantsia sustatzeko, honako hauen bidez:
a) Ekoizpenaren eta merkatuen gardentasunean laguntzea, baita produktuen trazabilitatean ere.
b) Merkaturatzean teknologia berriak erabiltzea, hala nola online-merkataritza.
c) Produktu jakin batzuen erregistroa eta merkaturatzea sustatzea eta bultzatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo akuikultura ekologikoko produktuena, 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.
d) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuen ziurtapena eta merkaturatzea sustatzea, kostako artisau-arrantzako produktuak eta operadore txikien akuikulturakoak barne. Ziurtagirien kasuan, haiek berritzeak hasierako ziurtagirian jasotzen ez ziren inbertsio berriak egitea dakarrenean, inbertsio berriak soilik lagunduko dira diruz.
e) Produktuen aurkezpena eta ontziratzea sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak, bai eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak ere.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduketa horien artean egon daitezke hornidura-katearen ekoizpen-, eraldaketa- eta merkaturatze-jarduerak.
Jarduera mota horretarako inbertsio materialen kostuak aukeratu ahal izango dira, azpiegiturekin lotutako inbertsioenak izan ezik. Neurriak ezartzeko behar diren inbertsio ez-materialek («software»ek, adibidez) ere jaso dezakete FEMPAren laguntza.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria deskriptiboa; bertan, ahalik eta zehatzen azalduko dira garatu nahi diren jarduerak eta haien iraupena, bai eta jardueron interes kolektiboa ere, behar bezala justifikatuta.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
c) Nekazaritza eta elikagaigintzako industriek aurkeztutako eskaerei dagokienez, industria horiek Nekazari eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan inskribatuta egon behar dutenez, ofizioz egiaztatuko da inskribatuta daudela.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean zehaztutakoa izango da.
RSS