
208. zk., 2025eko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 3 orri.)
- EPUB (235 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4602
EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, 2025eko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2025eko maiatzaren 29an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
2.– 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako dirulaguntzen zerrenda osoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradunak, zenbatekoak eta laguntzen xedea zehaztuta.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren babesean, euskarazko liburuen edizio-planak, gaztelaniazko liburuen edizio-planak eta euskarazko audioliburuen edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS