
208. zk., 2025eko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4598
EBAZPENA, 2025eko urriaren 15ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako Ebaluazio eta Plangintzako teknikariaren lanpostua behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuaren 11.5 artikuluaren arabera, funtzionarioentzat erreserbatuta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hau behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua deitzea:
Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako Ebaluazio eta Plangintzako teknikaria (dotazio 1 Gasteizen).
Bigarrena.– Deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen duten oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Eskaerak Uraren Euskal Agentziaren web-orriaren bidez aurkeztuko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratuko dira, EHAAko argitalpen-egunean bertan.
Hirugarrena.– Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, deitutako lanpostuari dagokion lan-poltsa eratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 15a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS