
207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4577
IRAGARKIA, Oñatiko (Gipuzkoa) Garibay auzoan dagoen Kastillokua baserrian Duran errekatik urtean 2102 m3 ur publikoen aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskabidearen espedientea jendaurrean jartzeko dena. Hala, etxeko eta abeltzaintzako erabilerak ezabatu nahi dira, eta urreztatze-erabilerari soilik eutsi, bideratu beharreko urteko bolumena murriztuta.
Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0005.
Eskatzailea: Rafael Beitia Egaña.
Jardueraren kokapena: Oñati (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
Duran erreka X = 546.612; Y = 4.766.481.
Uraren erabilera: ureztatzea.
Obren deskribapena: presa txiki baten bidez errekatik hartutako urak biltegi batera eramaten dira, ondoren Kastillokua baserrian erabiltzeko, baratze bat eta fruta-arbolak ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, aipatutako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS